sor­tzen du kalera pasa­tzen denean, demokrazia ordez­
ka­tzailearen partaide­tza zorro­tz eta ezohikoaren aldean.
Nahiz eta guztiok ez garen hezi partaide­tzaren kulturan,
estatuaren eran­tzukizuna da gu “ekimen” horren parte
bihur­tzea, hau da, alfabeta­tze digitalaren eta partaide­
tzarako hez­kun­tzaren bidez, gizarte eta sarean eskubide
osoa dugun herritar bilaka­tzea.
Erreferen­tzia:
El Caparazón: 
.
ANIZTASUN FUNTZIONALA
Termino hau
alternatiba da, eta ukitu-
tako per­tsonek eskatuta hasi da erabil­tzen Espainian.
Hi­tz hau Bizi­tza Independenteko Foroan proposatu zen,
2005
eko urtarrilean, eta beste ba­tzuk ordez­katu nahi
ditu, beraien semantika mespre­txuz­koa izan daitekeelako
(
adibidez “desgaitasuna” edo “minusbalioa”). Aniztasun
fun­tzionalari buruz negatiboa eta errehabilita­tzailea ez
den terminologia erabil­tzea proposa­tzen da.
Terminologiaren aldaketak fenomenoa uler­tzeko modu
berri bat sortu du eta
baten deskri-
bapena ekarri du.
Aniztasun fun­tzionala duten per­tsonak izenda­tzeko termi-
no ofiziala, oraingoz, “desgaitutako per­tsonak” da. Kon­
tzeptu hori Osasunaren Mundu Erakundeak jaso­tzen du
eta horixe da nazioarteko lege-
riak eta aniztasun fun­tzionala duten per­tsonen elkarteek
gehien erabil­tzen dutena. Aniztasun fun­tzionala termi-
noaren bidez ikuspegi berri bat proposa­tzen da, nega-
tiboa ez dena, eta gaixotasun, urritasun, a­tzerapen edo
an­tzeko baten i­txura ez daukana, aniztasunaren jatorri
patologiko, genetiko edo traumatikoa zein den gorabehe-
ra. Hala eta guztiz ere, ez da uka­tzen arau estatistikotik
ezberdinak diren per­tsonei buruz hi­tz egiten ari garela, eta
horregatik per­tsona horiek beren fun­tzioak ez dituztela
egiten jenderik gehienak egiten duen moduan.
E-ADMINISTRAZIOA
hau honela defini­tzen du Wikipediak: informa-
zioaren eta komunikazioaren teknologiak administrazio
publikoetan txerta­tzea, bi ikuspegitatik: barne antolaketa-
ren ikuspegitik, bulego tradizionalak eraldatuz, papereko
prozesuak prozesu elek­troniko bihurtuz, paperik gabeko
bulego bat sor­tzeko asmoz eta kanpo harremanen ikus-
pegi batetik, bide elek­tronikoa herritarren eta enpresen
arteko harremanerako bitarteko berri bihurtuz. Tresna ho-
nek antolaketetako produk­tibitatea hobe­tzeko eta egune-
roko prozesuak sinple­tzeko poten­tzial handia dauka.
Europar Batasuneko Europako Ba­tzordearen arabera,
administrazio elek­tronikoa administrazio publikoetan
IKTak erabil­tzea da, antolaketa-aldaketekin eta gaitasun
berriekin konbinatuta, zerbi­tzu publikoak eta prozesu de-
mokratikoak hobe­tzeko asmoz eta politika publikoen ba-
besa sendo­tzeko asmoz”.
E-administrazioaren abantailetako ba­tzuk hauek dira:
• 
Erabilgarritasuna
:
erakundeekin egunaren 24 ordue-
tan elkarreragin ahal dugu (telefonoz telefono-arretako
zerbi­tzuekin edo Internetez bulego birtualen bidez). Ez
da beharrez­koa bulego-ordutegia izatea. Jaiegunak
amaitu dira.
• 
Sarbide erraza
:
ez da beharrez­koa erakundearen bule-
go presen­tzialera joatea kudeaketak egiteko. Munduko
edozein lekutatik egin daitez­ke, telefonoz edo Interne-
tez. Bulegoak edozein lekutan erabil di­tzakete erabil­
tzaileek.
• 
Denbora aurreztea
:
kudeaketa e­txetik edo nahi dugun
lekuan egin dezakegu, bulego presen­tzialera joan be-
harrik gabe. Denbora aurrezten dugu: ilaran i­txarotea,
arreta jaso­tzea (egin nahi duguna azaldu eta jarduera
hori egitea), eta gero e­txera i­tzul­tzea.
E-KONFIANTZA
Segurtasuna eta konfian­tza sarean informazioaren gizar-
tearen garapenean zerikusia duten eremuetan. Sarean
gure etorkizun digitala presta­tzen ari da. Ekimen elek­
troniko askoren konbinaketa da: gizarte sareak, merkatari­
tza elek­tronikoa, banka elek­tronikoa, administrazio elek­
tronikoa..., beraren bidez igaro­tzen direnak. Horregatik,
konfian­tza lortu behar da; testuinguru jakin bat noiz den
segurua eta berarekin modu seguruan noiz erlazionatu
ahal den jakiteko bitartekoak ezagutu behar dira.
,
Komunikazio Teknologien Institutu Nazionala,
Industria, Turismo eta Merkatari­tza Ministerioari a­txikitako
sozietatea da. Horregatik, az­ken urteetan e-konfian­tzaren
inguruko zenbait estrategia eta zerbi­tzu egin ditu Espai-
nian, adibidez:
• 
IKTen gorabeherei eran­tzuteko zentroa, herritarren­tzat
eta ETEen­tzat.
• 
Internautaren Segurtasun Bulegoa.
• 
Segurtasun Teknologien Zentro Erakuslea.
• 
Informazioaren Segurtasunaren Behatokia.
E-INKLUSIOA - INKLUSIO DIGITALA
Ezohiko txosten honetan zehar,
e-gizartera­tze edo gizartera­tze digitala termi-
norako dagoeneko emandako definizioa hartuko dugu
erreferen­tzia gisa.
Informazioaren gizarte barnera­
tzailea,
hau da,
guztion­tzako
Informazioaren Gizartea
lor­tzeko bideratutako neurriak aipa­tzen dira bertan eta
e-gizartera­tzearen helburua zehazten du: nahi duen orok,
banakako edo gizarte mailako desabantailak izan arren,
Informazioaren Gizartean guztiz parte har­tzeko aukera
izatea. Horrela bada, gizartera­tze digitala beharrez­ko­tzat
jo­tzen da gizarte justizia buru­tzeko eta ezagu­tzaren gizar-
tean berdintasuna berma­tzeko. Beharrez­koa da, gainera,
arrazoi ekonomikoak direla-eta, izan ere, informazioaren
gizarteak produk­tibitatea hazteko eta bazter­tze ekono-
miko eta sozialaren gastuak murrizteko duen ahalmena
guztiz ustia­tzeko aukera eskain­tzen du. Horrez gain, infor-
mazioaren gizarte barnera­tzailea lor­tzeak merkatu-aukera
handiak dakar­tza IKTen sek­torerako. Gizartera­tze digitala,
halaber, fun­tsez­ko fak­torea da ekonomia eta gizarte mai-
lan aurrera egiteko helburuak lor­tzeari dagokionez. Izan
ere, banda zabalaren eta irisgarritasunaren alorrean dau-
den desberdintasunak ezaba­tzean edo gaitasun digitalak
hobe­tzean enplegu eta zerbi­tzu berriak lor­tzen dira.
201
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
V
(
V ) . 1 5 .
e - i n k l u s i o a r e n e ta e - pa r ta i d e t z a r e n g l o s a r i o a
Aurrekoa
ikusi