dauz­katela eta bizi-baldin­tza duinak izateko baliabideak
eskuratu ahal dituztela.
Erreferen­tzia:
.
GLOBALIZAZIOA
Eskala handiko prozesu ekonomiko, teknologiko, sozial
eta kulturala da. Munduko herrialdeen arteko komunika-
zioa eta elkarrekiko mendetasuna gehi­tzea dakar. Pro-
zesu honetan, herrialde horien merkatuak, gizarteak eta
kulturak batera­tzen dira, izaera globala ematen dieten
eraldaketa sozial, ekonomiko eta politikoen bidez. Glo-
balizazioa sarritan prozesu dinamiko bat da, batez ere
kapitalismo demokratikoaren edo demokrazia liberalaren
pean bizi diren eta iraul­tza informatikoari atea ireki dio-
ten gizarteek sortu dutena. Beren kultura politikoa, anto-
laketa juridiko eta ekonomiko nazionala, eta nazioarteko
harremanak maila handian liberalizatu eta demokratizatu
dituzte.
Erreferen­tzia:
GOBERNU IREKIA - OPEN GOVERNMENT
Gobernu irekia dok­trina politiko bat da. Adierazten du go-
bernuaren eta administrazio publikoaren gaiak irekiak izan
behar direla, ahal den maila guztietan, gardentasunari da-
gokionez. Gainera, herritarrek parte har­tzeko eta lagun­
tzeko espazio iraunkorrak sortu behar dira. Gaur egungo
demokrazia ordez­ka­tzaileak demokrazia parte har­tzaileko
beste eredu batera eboluziona­tzea bila­tzen duen dok­trina
politikoa da, gobernuek gardentasun mekanismoak eza-
rriz, eta herritarren partaide­tza eta lankide­tzarako espazio
iraunkorrak sortuz. Az­ken helburua demokrazia eta biz-
tanleriaren bizi-kalitatea hobe­tzea da.
Open government
(
o-gov) dok­trinaz eman diren lehenen-
go definizioetako bat
e
na da. Bere blogean
azal­tzen duenez, administrazio publikoa eta herritarrak
harremanetan sar­tzeko modu bat da; beraren ezaugarria
administrazioaren eta herritarren arteko zuzeneko komu-
nikazio eta kontak­tu bideak ezar­tzea da.
O-gov bat herritarrekin etengabeko elkarriz­ketan dagoena
da, beraiek esaten eta eska­tzen dutena jakiteko asmoz,
eta beraien premietan eta nahietan oinarritutako eraba-
kiak har­tzen dituena, herritarrei eta fun­tzionarioei lankide­
tza eskain­tzen diena ematen dituen zerbi­tzuen garape-
nean, eta erabaki­tzen eta egiten duen guztia modu ireki
eta gardenean jakinarazten duena.
Iñaki Ortizek
open government-
ari buruz­ko analisia luzatu
du
blogean: o-gov kon­tzeptuaren
administrazio-ereduan harremanek protagonismo handia
dute. Administrazio “open” bat ireki­tzen zaie herritarrei,
baina baita gainerako administrazioei eta erakunde lanki-
deei ere. “Open” denak zerikusi handia dauka sarearekin.
Open” administrazio bat sareko administrazioa da.
Erreferen­tziak:
.
.
GENERO BERDINTASUNA
1957
an, Europako Ekonomi Erkidegoaren Era­tze Itunak
emakumeen eta gizonen arteko berdintasun
prin­
tzipioa kon­tsakratu zuen. Hasieratik, balio bereko lanaren
truke ordainketa berdina eskatu zuen. 1975etik aurrera,
zenbait zuzentarauk gizonen eta emakumeen arteko ber-
dintasun prin­tzipioaren aplikazioa lan-baldin­tzetara, lane-
ko prestakun­tza eta sustapenera, gizarte seguran­tzara,
ondasun eta zerbi­tzuen eskuraketara, amatasunaren ba-
besera eta guraso-baimenera zabaldu zuten. Era berean,
berdintasun prin­tzipioa eskubideen defen­tsara, bik­timen
kalte-ordainetara eta prozesu judizialetako froga-kargara
hedatu zen.
Data horretatik aurrera, zenbait itunek (Amsterdamekoak
eta Nizakoak, besteak beste) generoaren ikuspegia Er-
kidegoaren politiketan txerta­tzea ahalbideratu dute eta
tratu-berdintasunaren prin­tzipioa fun­tsez­ko eskubide
bihurtu dute. Europar Batasunak (EB) bazterketa ezaren
prin­tzipioa ere onar­tzen du, eta tratu-ezberdintasunaren
aurkako borrokaren oinarrietako bat da. Lisboako Itunak
gizonen eta emakumeen arteko berdintasun prin­tzipioa
Europar Batasunaren balio komun bihurtu dute (EB-ko
Itunaren 2. artikulua), eta bere jarduketen esparruan ber-
dintasuna eta ezberdintasunaren aurkako borroka sustatu
ditu.
Erreferen­tzia:
.
INFOEGITURA
Infoegituraren kon­tzeptuan hauek sar­tzen dira: jakin­tza,
prestakun­tza digitalaren maila, erabil­tzaileen irudikapenak
eta jarrerak sareen sarbiderako teknologien aurrean (bai
kable bidez­koak bai haririk gabekoak) eta beraiek eskain­
tzen dituzten informazio eta zerbi­tzuen aurrean.
IKTen sarbide erabatekoa lor­tzeko, informatikako eta
komunikazioetako zenbait az­piegitura teknologiko be-
har dira, eta erabil­tzaile nagusiengan infoegitura bat ga-
ratu behar da. Az­piegitura teknologiko horien garapena
ezinbestekoa da gizarte batek IKTetarako sarbidea eduki­
tzeko, eta jarduerak eta sor daitez­keen harreman telema-
tikoak zehazten ditu.
Erreferen­tzia:
Alfons Conella. Infostructure: A key concept in the infor-
mation society. CEMS Conference, Bar­tzelona, 1999ko
mar­txoaren 24tik 26ra.
INFOBAZTERKETA
Infobazterketa norbanakoei eta gizarte taldeei informa-
zioaren eta jakin­tzaren teknologiak eskura­tzea galaraz-
ten, bazter­tzen edo oztopa­tzen dieten gizarte-prozesuen
mul­tzoa da, IKTek informazioaren gizartean informa-
zioan, komunikazioan eta jakin­tzan eskain­tzen dituzten
abantailetatik per­tsona edo talde horiek baztertuz edo
bazterketa arriskuan jarriz. Informazioaren gizarte horre-
tan, infobazterketak analfabetismo digital berria sor­tzen
du sek­torerik behar­tsuenetan, eta beraien ezaugarri di-
ren ekonomiako, kulturako eta harremanetako baliabide
gabeziari gainera­tzen zaie. IKTak laneko baliabide be-
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
204
(
V). ERANSKINAK
V
Aurrekoa
ikusi