(90.
taula)
BBPP_Administrazio elektronikoa Leongo udaletan
ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA LEONGO UDALETAN
ERAKUNDEA
Administrazio elek­tronikoa probin­tziako udaletan lur har­tzeko presta­tzen ari da, diputazioaren eskutik. Diputazioak udal
erregidoreei aurkeztu die proiek­tua. Datorren urteko lehen hiruhilekoan amaituko da, probin­tziako erakundeko presi-
dente Isabel Carrascok iragarritako epeen arabera, eta beste aukera bat emango diote ohiko ‘lehiatila’ri, sagu kolpez
izapideak egitekoa
EREMUA
Publikoa
BESTE LOTURA BATZUK
PROIEKTUAREN LABURPENA
2012
ko apirilaren aurretik Leongo 20.000 biztanletik beherako udalerrietako herritarrek ez dute e­txetik irten beharko udal eskabideak izapide­tzeko, diru-lagun­tzak kudea­tzeko eta, az­ken
batean, toki erakundeen mendeko izapide burokratikoak egiteko.
Administrazio elek­tronikoak (edo e-administrazioa) bere ate birtualak zabalduko ditu eta herritarren –per­tsona fisiko edo juridiko bezala ulertuta– eskura jarriko ditu zenbait zerbi­tzu.
Zerbi­tzu horiek ordainagiriak telematikoki ordaindu ahal izan arte zabalduko dira. Proiek­tu hori probin­tziako erakundeak 2008an administrazioa moderniza­tzeko abiarazi zuen prozesuan
koka­tzen da. Horren bidez, lagun­tza eta lankide­tza eman nahi diz­kie probin­tziako udalei, udal kudeaketa modernoagoranz­ko jauzian, Herritarrek Zerbi­tzu Publikoak Elek­tronikoki Eskura­
tzeari buruz­ko 11/2007 Legearen arabera haien betebeharra baita hori egitea.
Plataforma gara­tzeko enpresa esleipendunak, Everisek, diputazioko presidente Isabel Carrascorekin batera, 21 udaletan probatu den prozesuaren urra­tsak aurkeztu zituen. Enpresak
prestakun­tza ematen die udal fun­tzionarioei eta zenbait espediente komun garatu ditu ondoren herritarren zerbi­tzura jar­tzeko.
150
a­txiki zaie hi­tzarmenari
Plataforma honek aplikazio sorta bat dauka eta doakoa da probin­tziako erakundearen administrazio elek­tronikoaren hi­tzarmenari a­txiki zaiz­kion udalen­tzat. Dagoeneko 150 udal dira eta
urtea amaitu aurretik 20.000 biztanletik beherako gainon­tzeko 58 lurraldeak ere a­txiki­tzea espero da.
Carrascok onartu zuenez, eten digitala eragoz­pena da oraindik banda zabala iri­tsi ez den probin­tziako puntu ba­tzuetan. 2010 eta 2011n Leongo Diputazioak 216.369 euroko inber­tsioa egin
du administrazio elek­tronikoa gara­tzeko. Hala, 2008an moderniza­tzeko prozesua abiarazi zenetik garatutako 147 udal atarietako oinarriak ezarri dira.
Administrazio elek­tronikoari esker, herritarrek Internet bidez arindu ahalko dituzte euren ordainketak, edo diru-lagun­tzak, eskabideak edo agiriak izapidetu, dena e­txetik irten barik.
(91.
taula)
BBPP_Jun-go Udala
JUN-GO UDALA: LANGILE GUZTIAK TWITTERREKIN
ERAKUNDEA
Jun-go Udala (Granada)
EREMUA
Publikoa
BESTE LOTURA BATZUK
PROIEKTUAREN LABURPENA
Jun-go Udalak (Granada) bere langile publiko guztiak
Twitter
gizarte sarean erregistra­tzea erabaki du, herritarrei emandako zerbi­tzuak hobe­tzeko neurri gisa.
EFEri egindako adieraz­penetan, 3.635 biztanleko udalerri horretako alkate José Antonio Rodríguez Salasek azaldu du ekimen hori herrian arlo horretan hartutakoei batu zaiela. Bertan,
alkateak berak edo gobernu taldeko zinego­tziek edo udal­tzaingoak gizarte sare hori darabilte.
Neurriak 44 laguni eragin die, garbiketa zerbi­tzuko, nagusien arretako edo mantenuko langileen artean, besteak beste. Alkatearen arabera, guztiak agertu dira parte har­tzeko prest eta
erabil­tzaile per­tsonala, euren izena eta abizena dituena, hautatu dute, ematen duten zerbi­tzua baino ez dakarren anonimoaren ordez.
Jun-go erregidorea Espainiako Udal eta Probin­tzien Federazioko (FEMP) teknologia berrien eta informazioaren gizartearen ba­tzordekidea da eta, hogeita hamar mila jarrai­tzaile izanda,
sarean dagoen politikaririk ak­tiboenetako bat da.
Neurria alkate­tzaren dekretu baten bidez onartu da, hurrengo udalba­tza egin arte a­tzeratu ez dadin.
Gobernu ba­tzordean ezagutaraztearekin batera, Jun-go alkateak aurreratu du gobernuari sistema bera erabil­tzeko eta publizitatean eta hedapenean aurrezteko eskaera bul­tzatuko duela.
Sistema horrekin segundo bitan mundu guztiak daki”, eran­tsi du, inoiz udal­tzaingoak herritarren mezuei esker esku hartu duela azaldu ondoren, zaratak edo kea direla-eta udal­tzainak
ohartarazi baitituzte. Horregatik, az­pimarratu nahi izan dut neurri berriari esker, auzokide orok egin ahalko diela iradokizun bat kale-garbi­tzaileari, elek­trizitateko teknikariari edo medikua-
renean zenbakiak ematen dituen per­tsonari.
Krisi garaietan, en­tzun diezaiegula behar du jendeak”, az­pimarratu du Jun-go alkateak.
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
232
(
V). ERANSKINAK
V
Aurrekoa
ikusi