17.
E-inklusioa edota IKTen bidezko
herritarren partaidetza sustatzeko
ikuspegia jasotzen duten beste
ekintza batzuk
Txosten berezi hau egin aurreko ikerketa prozesuaren baitan,
eta metodologiari buruz­ko kapituluan zeha­tzago azaldu de-
nez, informazioa eskatu zaie zenbait herri-administrazio mai-
lari (gobernua, aldundiak eta hiri zein landa inguruneetako
udalak), bidean dauden edo duela gu­txi egin diren jarduketa
ba­tzuk azter­tzeko, haietan e-inklusioaren, gizartera­tzearen
eta eremu sozial eta publikoko IKTen bidez­ko partaide­tzaren
sustapenaren ikuspegia jaso bada.
Ekin­tza mul­tzo horretako ibilbidea gizarte taldeen arabe-
ra egingo da, euskal gizarteko talde jakin bati zuzendutako
zenbait politika publikotatik abiarazitako ekimenei hel­tzeko,
haietan arestian azaldutako ikuspegia jaso bada.
Eusko Jaurlari­tzak baino ez dio eskaerari eran­tzun eta, be-
raz, administrazio horrek abiarazitako ekimen ba­tzuk baino
ez ditu jaso jarraian eraku­tsitako informazioak.
17.1. 
Ekintzak gizarte taldeen arabera
17.1.1. 
Adinekoak
BetiON (Euskadiko Telelagun­tza
Zerbi­tzu Publikoa)
76
:
Mendekotasun egoeran edo arriskuan
dauden 65 urtez gorako per­tsonen­
tzako; bakarrik bizi diren 75 urtez go-
rako per­tsonen­tzako; adimen, gorpu­tz
edo zen­tzumen ezgaitasuna edo gaixo-
tasun mentala izanda mendekotasune-
ko egoeran dauden per­tsonen­tzako; eta
gizarte isolamendu arriskuko egoera ja-
kin ba­tzuetan dauden per­tsonen­tzako
zerbi­tzua.
Zerbi­tzuak erabil­tzailearen e­txebizi­tzako telefono-lineari lotu-
tako gailu sinplea jar­tzen du zerbi­tzuak, eta hari esker urteko
egun guztietan 24 orduetan arreta iraunkorra eduki daiteke.
Deiak telelagun­tza zentral batera bidera­tzen dira eta bertan
larrialdiko egoerei eran­tzun eta larrialdiko zerbi­tzuak, arreta
psikosoziala, lagun egitea, jarraipena eta gizarte arretako ba-
liabideei buruz­ko orientabidea ematen dira.
Lan honen helburua adinekoek garapenean ak­tiboki parte har-
tuko duten gizartea eraiki­tzea eta herritar guztiek partaide­tza
hori aitortu eta balora­tzea da. Hura idazten herri-administra-
zioek eta Euskadiko elkarte munduko ordez­kariek parte hartu
dute. Agiriak zahar­tze prozesuaren arreta eredua alda­tzeko
eta komunitateari egiten dion ekarpenaren ahalmena baliatuz
zahar­tzaroa birbalora­tzeko proposamenak jaso ditu.
76
.
17.1.2. 
Etorkinak
(
Immigrazioaren gidaliburua)
Gidaliburua 7 hiz­kun­tzatan dago eta gure herrira iristen diren
per­tsonak orienta­tzeko oinarriz­ko argibideak jaso ditu. Ho-
nakoei lotutako edukiak landu dira bertan:
• 
Nola erroldatu.
• 
Tratu txarren bik­timen arreta.
• 
Osasun lagun­tza nola eskatu.
• 
E­txebizi­tza.
• 
Enplegua.
• 
Gidabaimena eskura­tzea.
• 
Egoera erregulariza­tzeko nora jo.
• 
Seme-alabak nola eskolatu, etab.
11-14
urte bitarteko nerabeen artean xenofobia eta arra-
zakeria prebeni­tzeko sortutako webgunea. Ekimen horren
euskarri nagusia komiki bat da. Hango orrietan, neska-muti-
lek aurkituko dituzten per­tsonaiek eta istorioek euren herritar
balioei, migrazio prozesuei eta kultura arteko bizikide­tzari
buruz hausnar­tzera gonbidatuko dituzte.
Immigrazioaren aldeko Gizarte Ituna Eusko Jaurlari­tzaren
Immigrazio, Herritartasun eta Kultura arteko Bizikide­tzari
buruz­ko 2011-2013 Planeko pieza nagusietako bat da.
Eusko Jaurlari­tzak hurrengo urteetan izango dituen immi-
grazio politiketarako ildo estrategikoak ezarri ditu Planak.
Euskadiko erakundeen eta gizarte eragileen arteko eztabai-
da, elkarriz­keta eta taldeko eraikun­tza prozesu parte-har­
tzaile gisa pen­tsatu da. Prozesuan ahalik eta per­tsona eta
erakunde gehien –erakunde publikoak, gizarte eragileak,
ekonomia eragileak, hedabideak, hirugarren sek­toreko
elkarteak eta erakundeak, etab.– engaia­tzeko helburua
dauka, eztabaida eta ekarpenak bidal­tzea erraztuko duten
tresnak eta
erabilgarri jarriz.
17.1.3. 
Adin txikikoak
Haur eta nerabeen­tzako doako orientabide, aholkulari­tza eta
informazio zerbi­tzua (IKT tresnen bidez; besteak beste, tele-
fonoa, kon­tsulta poston­tzia eta gizarte sareak). Zerbi­tzuan
haur­tzaroan eta nerabezaroan adituak diren psikologoek
eta gizarte hezi­tzaileek ematen dute arreta. Halaber, adin
txikikoen, hez­kun­tza komunitatearen eta familien eskura,
eskubide eta betebeharrei buruz­ko informazioa eta
jarri ditu preben­tzioan lan egiteko zenbait
eremu kontuan izanda: afek­tiboa eta sexuala, elkarbizi­tza eta
partaide­tza.
17.1.4. 
Gazteak
Euskadiko gazteriaren atari honetan honakoei buruz­ko infor-
mazioa eta parte har­tzeko bideak ematen zaiz­kie gazteei:
233
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
V
(
V ) . 1 7 .
E - i n k l u s i o a e d o ta I K T e n b i d e z k o h e r r i ta r r e n pa r ta i d e t z a s u s tat z e k o
i k u s p e g i a j a s o t z e n d u t e n b e s t e e k i n t z a b at z u k
Aurrekoa
ikusi