19.2. 
Euskadiko e-inklusioari eta
IKTen bidezko gizarte eremuko
eta eremu publikoko herritarren
partaidetzari buruzko txosten
bereziaren esparruan Arartekoko
Haur eta Nerabeentzako
Kontseiluarekin egindako bilera
berezian jasotako indar-ideiak
Testuingurua
Informazio bilketarako erabili-
tako beste teknika bat Ararte-
koaren Haur eta Nerabeen­tzako
Kon­tseiluarekin bilera berezia
egitea izan zen, 2011ko azaroan
Bilboko
.
Bilera bereziaren bidez, Haur
eta Nerabeen­tzako Kon­tseilua
osa­tzen duen adingabe talde batekin txosten berezi hone-
tan aztertutako gaia eztabaidatu nahi izan zen. Euren egu-
nerokotasunean IKTen integrazioa bizi­tzeko duten moduari
buruz dauz­katen iri­tzia eta ekarpenak, euren bizi­tzak hobe­
tzeko eskain­tzen diz­kieten aukerak, eta herritarren partaide­
tzari buruz duten per­tzepzioa (egun nola parte har­tzen duten
eta etorkizunean nola parte hartu nahi luketen) ezagutu nahi
genituen.
Saioa dinamiza­tzeko, taldeko
erabili zi-
ren, hala nola buru-mapak eta
Lego Serious Play
gai horien
analisia modu lasai baina eraginkorrean gida­tzeko.
Parte-hartzaileak
Nork osa­tzen du
?
Kon­tseilua honakoek era­tzen dute:
12
lagunek, 6 neskak eta 6 mutilek; gaitasun kritikoa, sor-
mena, enpatia, hausnar­tzeko, berdinen artean eztabaida­
tzeko, proposamenak egiteko... gaitasuna dute.
DBHn eskolaturik daudenak.
Hiru lurralde historikoetakoak: 2 Arabakoak, 6 Biz­kaikoak
eta 4 Gipuz­koakoak.
Arartekok, haietan dauden partaide­tza dinamikak eta
proiek­tuan lagun­tzeko prest daudela kontuan hartuta,
hautatutako ikaste­txe ba­tzuek proposatuta izendatuta.
Ateratako indar-ideia nagusiak
Indar-ideiak honako gaien inguruan erakusteko antolatu dira:
1.
GUNEA:
Egun
adingabeek nola parte har­tzen duten
eta IKTek partaide­tzan duten esku-har­tzeari buruz dauka-
ten per­tzepzioaz pen­tsa­tzen (zer da partaide­tza, parte
har dezakegun tokiak, etorkizun hurbileko partaide­tzari
buruz­ko nahiak, erronkak).
2.
GUNEA:
Etorkizuneko Internetez
pen­tsa­tzen (nola
imajina­tzen dugu etorkizuneko Internet, nola parte hartu
nahi genuke eremu sozial eta publikoan IKTen bidez).
Egun adin gabeek nola parte hartzen
duten eta IKTek partaidetzan duten
esku-hartzeari buruz daukaten
pertzepzioaz pentsatzen
Zer da partaidetza?
Partaide­tza zer den defini­tzerakoan, eta buru-maparen tek-
nika baliatuz, adingabe taldeak argi zeukan. Parte har­tzea
honakoa da:
Harremana.
Komunikazioa.
Bizikidetasuna.
Besteengandik ikastea.
Per­tsona gisa errealiza­tzen lagun­tzen digu.
Gure idealen alde borroka­tzea eta besteena errespeta­
tzea.
Lagun­tza.
Adiskidetasuna.
Begirunea eta elkar uler­tzea.
Talde lana.
Engaiamendua.
Elkartasuna.
Ikuspuntu eta gauzak ikusteko modu desberdinak.
Isilik daudenei hi­tza emateko aukera.
En­tzutea eta en­tzunak izatea.
Gizartea hobe­tzeko aukera.
Ezagu­tza eta informazio gehiago kritikoagoak izan ahal
izateko.
Ekarpenak egin / Batu.
Aukera berdintasuna.
Gauzak aldatu ahal izatea.
Eskubideak eta betebeharrak.
Egun non parte hartzen dugu?
Aztertu nahi dugunean talde horretako adingabeek zein toki
fisiko eta birtualetan aurki­tzen duten euren parte har­tzeko
eskubidea erabil­tzeko aukera, honakoak aipa­tzen dira:
Arartekoan (kide diren Haur eta Nerabeen­tzako Kon­
tseiluaren bidez).
Interneten (non parte har dezakedan, nork parte har­tzen
duen, zertan, kausak... identifika­tzen eta bat egiten lagun­
tzen digu).
Gizarte-sareetan.
Blogetan.
Bideojokoetan.
Eskolan.
Aisian eta kirolean.
Auzoan, “tokiko”an.
Erakunde eta elkarteetan.
Eta partaidetzaz hitz eginda, zera nahi
nuke...
Gazteek euren­tzat partaide­tza zer den eta zer esparrutan
egin dezaketen argiago daukatela dirudienez gero, zer ga-
bezia senti­tzen duten jakin nahi izan genuen. Parte har­tzeko
241
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
V
1 9 .
A d i t u e k i n e g i n d a k o e l k a r r i z k e ta e ta l a n - m a h a i e ta n i z a n d a k o e k a r p e n a k
Aurrekoa
ikusi