(62.
irudia)
Internet erabiltzen duten pertsonek egunean
Interneten emandako denbora
,
sexuaren
arabera (unitateak: minutuak)
Internet
120
minutu
Hombre
92
minutu
Emakumea
Guk egina Arartekoaren IKTak eskura­tzeari eta e-parte har­tzeari
buruz­ko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Internet erabil­tzen dutenek bertan ematen duten denboran
eragina daukan beste fak­toreetako bat adina da. Hori ho-
rrela, Internet-erabil­tzailerik gazteenek egunean batez bes-
te 155 minutu ematen dituzte eta 35 eta 54 urte bitarteko
biztanleek egunean batez beste 72 minutu (gazteek ematen
duten denboraren erdia baino gu­txiago). Bestalde, 55 urte
edo goragoko Internet-erabil­tzaileek batez beste 95 minu-
tu ematen dituzte egunean Internet erabil­tzen. Datu horrek
agerian uzten du, txosten honetako beste atal ba­tzuetan
sarbide-etenari eta adin-tarterik altueneko per­tsonen era-
bilerari buruz aritu bagara ere, kopuru horiek isla­tzen duten
eszenatokian adin nagusiagoa duten Internet-erabil­tzaileek
beste adin-tarte ba­tzuek (35-54 urte) baino denbora gehia-
go ematen dutela Interneten eta, beraz, IKTen erabilera-por­
tzentajeak (teknologia bat erabil­tzen duten per­tsonen %a)
askoz altuagoak direla.
Ikasketa-mailak zenbat eta altuagoak izan, orduan eta den-
bora gehiago ematen dute Interneten. Halaxe azal­tzen du
hurrengo grafikoak. Euskadiko uniber­tsitate-ikasketadun
Internet-erabil­tzaileek batez beste 115 minutu ematen dituz-
te egunean Internet erabil­tzen, bigarren hez­kun­tzako ikas-
ketak dituzten Internet-erabil­tzaileek 104 minutu eta lehen
hez­kun­tzako ikasketak dituztenek 85 minutu.
Jarduerarekiko harremanaren eta Internet erabil­tzen eman-
dako denboraren arteko harremanari dagokionez, beren kon-
tura lan egiten duten eta ikasleak diren Internet-erabil­tzaileak
dira Interneten denbora gehien ematen dutenak, 147 eta 130
minutu, hurrenez hurren. Erretiratuak eta e­txeko andreak dira
Internet erabil­tzen denbora gu­txien erregistratu dutenak, 76
eta 75 minutu egunean, hurrenez hurren.
Beste herrialde ba­tzuetatik datozen eta Espainian jaio diren
biztanleek Interneten ematen duten denbora alderatuz gero,
etorkinak dira garaileak. Etorkinek batez beste 146 minutu
ematen dituzte Interneten nabiga­tzen, eta etorkinak ez di-
renek, aldiz, batez beste 104 minutu egunean. Maiztasunen
banaketak zehaztasun gehiago ematen digu: Internet-erabil­
tzen duten etorkinen % 44,3k egunean ordubete baino ge-
hiago ematen du Internet erabil­tzen eta etorkinak ez direnen
kasuan %% 40,6k.
(63.
irudia)
Internet erabiltzen duten pertsonek egunean
Interneten emandako denbora
,
ikasketa-
mailen arabera (unitateak: minutuak)
Internet
115
minutu
Uniber­tsitate-ikasketak
85
minutu
Lehen hez­kun­tzako
ikasketak
104
minutu
Bigarren hez­kun­tzako
ikasketak
Guk egina Arartekoaren IKTak eskura­tzeari eta e-parte har­tzeari
buruz­ko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Taldeen araberako azterketarekin jarraituz, datuei jarraiki ez-
gaitasun aitorturen bat duten Internet-erabil­tzaileek egunean
batez beste 165 minutu ematen dituzten Internet erabil­tzen
eta ezgaitasunik ez daukaten per­tsonek 103 minutu erregis-
tratu dituzte. Egunean ordubete baino gehiagoko aldea dago
Interneten erabileran, maiztasunen banaketak ematen digun
datuak estatistikoki berresten duen bezala: ezgaitasunen bat
duten Internet-erabil­tzaileen % 72,6k aitor­tzen du a­tzo or-
dubete baino gehiagoz erabili zuela Internet.
Habitataren tamaina eta Interneten egunean emandako den-
bora ere zuzenean lotuta daude: habitata zenbat eta han-
diagoa izan, orduan eta denbora gehiago ematen dute egu-
nean Internet erabil­tzen Euskadiko Internet-erabil­tzaileek.
Horrenbestez, 100.000 biztanletik gorako habitatetan bizi
diren Internet-erabil­tzaileek egunean batez beste 119 minu-
tu ematen dituzten Internet erabil­tzen, 50.000 eta 100.000
biztanle arteko tamaina duten habitatetan bizi diren Internet-
erabil­tzaileek 109 minutu eta 20.000 eta 50.000 biztanle ar-
teko habitatetan bizi direnek 103 minutu. Kontrasterik han-
diena 10.000 eta 20.000 biztanle arteko habitatetan bizi diren
Internet-erabil­tzaileen kasuan ageri da, egunero Interneten
ematen duten batez bestekoa 87 minutukoa baita.
85
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
(
I I I ) . 9 .
E r a b i l e r a - e t e n d i g i ta l a
III
Aurrekoa
ikusi