9.4.3. 
Interneten erabileraren maiztasuna,
eremuen arabera
Txosten berezi honen esparruan e-partaidetzari eta IKTak es-
kuratzeari buruz egindako inkestak ematen digun beste ikus-
pegi aztergai bat zera da, bizi­tzako eremu jakin ba­tzuekin lo-
tuta dauden Internet-erabileren maiztasuna ezagu­tzea:
Interneten erabilera lanean edo ikasketetan.
Interneten erabilera lanarekin lotutako gaietan prestakun­
tza jaso­tzeko.
Interneten erabilera lagunekin edo senideekin harremane-
tan jar­tzeko.
Interneten erabilera gizarte-sareetan parte har­tzeko
(
Face­book, Twitter…).
Interneten erabilera GKE, elkarte, borondatez­ko lan eta
abarretan parte har­tzeko.
(64.
irudia)
Biztanleria Internet egunero erabiltzeko
maiztasunaren
eta eremuen arabera (Internet-
erabiltzaile guztien gaineko %a)
0
20
40
60
80
100
Internet
GKE, elkarte, borondatez­ko
lanetan parte har­tzea
Gizarte-sareetan
parte har­tzea
Lagun eta senideekin
harremanak izatea
Laneko gaietan
prestakun­tza jaso­tzea
Lanak edo ikasketak
% 3
% 32,4
% 45,8
% 23,9
% 49,5
Guk egina Arartekoaren IKTak eskura­tzeari eta e-parte har­tzeari
buruz­ko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Aurreko grafikoan ikus daitekeenez, lana eta ikasketak, eta
lagun eta senideekiko harremana dira Internet egunero hel­
buru horretarako erabil­tzen duten per­tsonen por­tzentajerik
altuenak erregistratu dituzten eremuak (% 49,5 eta % 45,8,
hurrenez hurren).
Bestalde, Euskadiko Internet-erabil­tzaileen % 32,4k egune-
ro erabil­tzen du Internet gizarte-sareetan parte har­tzeko eta
% 12,8
k astero (baina ez egunero). Internet erabil­tzen duten
per­tsonen % 23,9k dio Internet egunero erabil­tzen duela
lanarekin lotutako gaietan prestakun­tza jaso­tzeko, % 15,2k
dio astero erabil­tzen duela horretarako, baina ez egunero,
eta % 9,8k aitor­tzen du Internet horretarako erabil­tzen duela,
baina ez hilero.
Daturik esangura­tsuena honakoa da: intenet-erabil­tzaileen
% 79,7
k baiezta­tzen du ez duela Internet inoiz erabil­tzen
GKE, elkarte edo borondatez­ko lanetan parte har­tzeko,
% 20,3
k aitor­tzen du Interneten erabilera esporadikoagoa
egiten duela partaide­tzarako erakunde eta tresna mota ho-
rien bidez parte har­tzeko, eta % 3k soilik dio Internet helburu
horretarako erabil­tzen duela. Adierazle honek isla­tzen duen
bezala, internautek gizarte-partaide­tzaren eremuan egiten
duten erabilera oraindik oso baxua da. Txosten berezi ho-
netako partaidetza-eten digitalari buruzko kapituluan aztertu
dira arrazoiak, oztopoak edo i­txaropenak.
10.
Eskuratze-eten digitala
IKTen eskuratze-etena azter­tzen hasi baino lehen, txosten
berezi hau zein ikuspegitik jorratu den azaldu behar da labur-
labur.
Eskura­tze-eten digitala deskriba­tzeko modurik onenetakoa
beharbada
IKTak eskura­tzeari buruz ari garenean zer
esan nahi dugun
azal­tzea da. Teknologiari ematen diz­kion
erabilera desberdinen bidez teknologia berrasma­tzeko gai-
tasuna deskubri­tzen duen banakako, enpresa eta abarren
ahaldun­tze digitalari buruz ari garenean esaten dugu IKTak
eskura­tzen ari garela. Erabilera horiek maiz ez dira teknologia
horren programazioan edo diseinuan xedatutakoak. Ondo-
rioz, teknologiaren garapena hobe­tzeaz gain, erabil­tzaileei
erabilera hobea lor­tzeko aukera ematen die. Filosofia hori
plataforma teknologiko ba­tzuen negozio eta garapenaren
ereduan sartu da (
smartphonen
kasuan, esaterako). Hala,
erabil­tzaileak dira aplikazio berriak diseinatu di­tzaketenak,
gailuetan fun­tzionaltasun berriak sar­tzeko eta horren nego-
zioa egin ahal izateko edo doan partekatu ahal izateko beste
erabil­tzaile-erkidego ba­tzuekin. Eskura­tzeak ez du nahitaez
esan nahi zerbi­tzuak gara­tzeko gaitasuna: termino horren
barruan sar­tzen da erabil­tzaileek modu eta tresnak identifika­
tzeko eta erabil­tzen dituzten teknologien errendimendua eta
fun­tzionaltasuna hobe­tzeko duten gaitasuna ere.
Castellsek adierazi zuen bezala:
“…
erakundeek, enpresek eta jendeak orokorrean edozein
teknologia eralda­tzen dute, berau eskuratuz, aldatuz eta ha­
rekin esperimentatuz –Interneten kasuan gerta­tzen da hori
bereziki, komunikaziorako teknologia baita–”.
Castells, M (2003):
La Galaxia Internet.
Mondadori. Bartzelona.
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
86
(
III). Beste eten digitalak
III
Aurrekoa
ikusi