Ezagu­tza berriak eskura­tzea eta aisialdia eta entreteni-
mendua hobe­tzea (% 12,8 eta % 9,4, hurrenez hurren)
dira etorkinek IKTei esker gehien hobetu ahal izan dituzten
alderdiak, etorkinak ez diren horiek baino neurri handia-
goan.
Daturik esangura­tsuenetako bat izan daiteke Espainian jaio
diren Internet-erabil­tzaileen % 14k uste duela Internetek ez
diola hobekun­tzarik eragin bere bizi­tzako alderdi edo eremu
bateri ere, eta inkesta egin duten Internet-erabil­tzaile etorki-
nen % 100ek dio beren bizi­tzako alderdiren bat hobetu edo
lagundu diola.
10.1.6. 
IKTen erabileraren pertzepzioa eta
ezgaitasuna
IKTek oraindik erronka handia dute aurretik, ezgaitasunen
bat duten per­tsonen bizi-kalitatea hobe­tzeko aukera eta be-
harrizanaren moduan eta mailan.
Horrenbestez, IKTen erabilerari esker gehien hobetu diren
bizi­tzako alderdi edo eremuak zein­tzuk izan diren galde­
tzean, Internet erabil­tzen duten eta ezgaitasunen bat duten
per­tsonen % 6,5ek soilik eran­tzun du IKTen erabilerak bere
lan-egoera hobe­tzen lagundi diola, kopuru hori ezgaitasun
aitorturik ez duten per­tsonen kasuan % 15,5ekoa izanik.
Bestalde, Internet erabil­tzen duten biztanleen ia % 16k dio
IKTak erabil­tzeari esker bere bizi­tzako alderdi edo eremuren
bat hobetu dela.
Ezgaitasunen bat duten biztanleen artean IKTek beren bizi­
tzan eragin positiboa izan dutela aitor­tzen dutenen kasuan,
% 12,8
k dio tramite, kudeaketa eta erosketetako erosota-
suna izan dela an­tzemandako hobekun­tza. % 16,6k, bes-
talde, IKTen erabilera bere prestakun­tzaren hobekun­tzarekin
eta ikasketetako lagun­tzarekin lo­tzen du, eta % 5,8k dio In-
ternet eta IKTen erabilerari esker askoz errazago bilatu ahal
izan duela lana. Hiru alderdi edo eremu horietan, erregistra-
tutako por­tzentajeak altuagoak dira ezgaitasun aitorturik ez
duten biztanleen kasuan baino.
10.1.7. 
IKTen erabileraren pertzepzioa eta
habitata
Habitataren (habitataren tamaina, biztanle-kopurua) eta
IKTen erabilera-per­tzepzioaren arteko harremanari buruz­ko
azterketak isla­tzen duenez, ez dago alde handirik IKTen era-
bilerari esker biztanlerian hobetu diren alderdi edo arrazoien
rankingean.
Ai­tzitik, estatistikako alderaketa bertikalak (alderdi edo
eremu bakoi­tzaren azterketa, balioak habitataren tamai-
naren arabera alderatuta) informazio interesgarria ematen
digu. Hori horrela, lan-egoera, gizarte-harreman eta lan-bi-
laketaren eremuetako hobekun­tzak indar handiagoa dauka
10.000
biztanletik beherako habitatetan bizi diren Internet-
erabil­tzaileen artean (% 22,9, %% 40,2 eta % 3,9, hurrenez
hurren), eta, bestalde, aisialdia edo ikasketetako lagun­tza
bezalako alderdietako hobekun­tza identifika­tzen du sarriago
habitat handietan bizi den biztanleriak (hiriburuak, 100.000
biztanletik gora) IKTen eragin positiboko alderdi gisa.
10.1.8. 
IKTen erabilera-maiztasuna,
ezagutza eta erabilera-pertzepzioa
IKTen erabileraren per­tzepzioa (onurak) ere Interneten era-
bileraren maiztasunarekin lotuta dagoela dirudi. Zenbat eta
maizago erabili, orduan eta altuagoa da IKTen erabileraren
per­tzepzioa edo onura alderdi edo eremu desberdinetan.
Internet gu­txienez hilean behin erabil­tzen duen biztanleriaren
% 33,2
k ez du uste Interneten erabilerak bere bizi­tzako al-
derdi edo eremurik hobetu duenik. Por­tzentaje hori % 23,8ra
murrizten da Internet astero baina ez egunero erabil­tzen
duten per­tsonen kasuan. Internet egunero erabil­tzen duten
per­tsonen artean % 10,4k soilik aitor­tzen du Internet erabil­
tzeak ez duela eragin positiborik izan bere bizi­tzako alderdi
edo eremu batean ere.
An­tzeko zerbait gerta­tzen da Interneten eta IKTen ezagu­tza-
mailarekin. Ezagu­tza-maila zenbat eta altuagoa, orduan eta
gehiago uste da teknologien erabilerak alderdi edo eremuren
bat hobetu duela.
Kopuruei jarraiki, Internet eta IKTen gaineko oinarriz­ko
ezagu­tzak dituztela dioten per­tsonen % 19,5ek baiezta­tzen
du Internetek ez duela bere bizi­tzako alderdi edo eremurik
hobetu. Por­tzentaje hori % 3,2ra jaisten da IKT edo Interne-
ten adituak omen diren erabil­tzaileen kasuan.
Hurrengo grafikoan biztanleriaren balorazio eta alderdien
alderaketa ikus daiteke, IKT eta Interneten gainean duten
ezagu­tza-mailaren arabera:
91
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
III
(
I I I ) . 1 0 .
E s k u r at z e - e t e n d i g i ta l a
Aurrekoa
ikusi