Hirugarrenik,
mendekotasun-egoeran dauden kideak
dituz­ten familiak
daude. Gizarte Zerbi­tzuei buruz­ko aben-
duaren 5eko 12/2008 Legearen arabera, Gizarte Zerbi­tzuen
Euskal Sistemaren helburuak per­tsonen autonomia susta­
tzea eta mendekotasunaren ondorioz­ko beharrizan per­
tsonal eta familiarrak aurreikusi eta ase­tzea dira. Lege horrek
gizarte-zerbi­tzuak jaso­tzeko eskubide subjek­tiboa jaso­tzen
du, hiritarren eskubidea izanik. Zerbi­tzuek, bada, lehenta-
suna dute diruz­ko prestazioen gainean.
Hala ere, nabarmendu beharra dago estatu-mailan
bidez onartu-
tako baremoaren araberakoa dela gaur egun mendetasun-
egoeraren aitor­tza, eta, ondorioz, babes-sistemara sar­tzeko
gakoa. Baremo hori aplika­tzean, hala ere, murriz­tu egin
da balorazio-berrikuspenen maila eta aurreko baremoan
baino mailaketa baxuagoak ezarri dira an­tzeko egoereta-
rako. Profesionalek eta elkarteek, era berean, baloratutako
per­tsonen babes– eta ikuskapen-beharrizanak ikusita zail
uler daitez­keen mailaketa ba­tzuk adierazi dituz­te. Bare-
mo horien ondorioz, izan ere, kasu askotan diru-lagun­tzak
eskura­tzeko orduan kanpoan geldi­tzen dira, lagun­tza horiek
fun­tsez­koak izanik zain­tzailak babesteko, eta ba­tzuetan
zerbi­tzuetatik at ere geratu dira.
Az­kenik, per­tsonen autonomia susta­tzeko eta mendetasun-
egoerari arreta emateko politiken garapenean estatu-mailan
egondako a­tzerapen nabarmena ikusita, fun­tsez­koa da, ba-
tetik, administrazio publiko euskaldunek duten ahalmena
bete­tzen jarrai­tzea, autonomia susta­tzeko eta mendetasun-
egoeren dauden per­tsonei arreta emateko legeko 7 eta 11.2
artikuluen arabera, ukitutako kolek­tiboari babes-maila osa-
garriak ezar­tzeko orduan; eta, bestetik, Gizarte Zerbi­tzuen
Karterari buruz­ko Dekretua onar­tzeak eskain­tzen duen auke-
ra aparta aprobe­txa­tzea, aipatutako a­tzerapena arin­tzeko eta
EAEko Gizarte Zerbi­tzuei buruz­ko abenduaren 5eko 12/2008
Legea eraginkortasunez ezar­tzen dela berma­tzeko.
Az­kenik,
ahulezia-egoeran dauden beste familia-errea-
litate ba­tzuen beharrizan zeha­tzak babesteko berariaz
ezarritako neurri gu­txi dagoela
az­pimarratu behar da.
Kasu horietan egongo lirateke, besteak beste, kide baka-
rreko gurasoak, sexu bereko gurasoak, familia egituratu
gabeak edo beren jatorriagatik integra­tzeko zailtasunak
dituz­tenak.
Nahiz eta 13/2008 Legeak familia-ereduen aniz­tasuna eta
familia-mota desberdinen­tzako politikak gara­tzeko be-
harra jaso­tzen dituen, egia esan legez­ko prin­tzipio horiek
(
orokorrean) oraindik ez dira garatu, ekimen oso zeha­tzez
harago; esaterako, beren etniagatik integra­tzeko zailta-
sunak dituz­ten familiei buruz­koak (tokiko programen bidez,
adibidez Bilbon PiseKaló edo Araban babes-falta larrian
dauden seme-alabak dituz­ten familia ijitoekin esku har­
tzeko berariaz­ko programa), genero-indarkeriaren bik­tima
izan diren emakume edo adingabedun familiei buruz­koak
(
esaterako, zeharka, e­txebizi­tzaren gaineko ekin­tza positi-
boko neurrien bidez edo, zuzenago, egoera horiek babestu
eta an­tzemateko ekimenen bidez, Biz­kaiko Foru Aldundiak
babestuak kasu), edo, orain­tsuago, arauz kanpoko genero-
jarrerak dituz­ten adingabedun familiei buruz­koak (esate
baterako, Berdindu Familiak zerbi­tzua, Eusko Jaurlari­
tzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako
Zuzendari­tzaren barruan).
109
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
VI
(
V I ) . 2 .
FA M I L I E I L A G U N T Z E K O P O L I T I K E N E Z A U G A R R I N A G U S I A K E A E
n
Aurrekoa ikusi