1.
Familiei laguntzeko politiken
erronkak Euskadin
Lan honetan egindako azterketei esker, Euskadiko familia-
politiken erronka batzuk identifikatu ahal izan ditugu eta gure
iritziz botere publikoek behar adinako erantzuna eman be-
har diete erronka horiei datozen urteetan. Jarraian zehatz
azalduko ditugu erronkok. Ondoren, aurrez identifikatutako
erronkei behar bezala aurre egiteko, Euskadiko familiei zu-
zendutako politika publikoak artikulatzen dituzten adminis-
trazio desberdinei gomendio batzuk planteatuko dizkiegu.
Gure azterketan hautemandako erronkak gai hauei buruzkoak
dira:
¦
¦
Familiei laguntzeko politiken buruzagitza eta ze-
harkakotasuna
Familiei laguntzeko politiken erronkarik handienetakoa da
datozen urteetan buruzagitza irmoa garatu beharra dagoela
gai honetan inplementatutako neurriak Euskadiko ekono-
mia– eta gizarte–, lan– eta gizarte–, hezkuntza– eta gizar-
te– eta osasun– eta gizarte-errealitatera egokitu daitezen.
Horrek inplikazio bikoitza du euskal botere publikoentzat:
batetik, dauden administrazio-egiturak gizarte-beharretara
egokitu beharra dago, familien behar berrien ondoriozkoak
baitira gizarte-behar horiek; eta bestetik, familiei laguntzeko
euskal legedia garatu behar da, familia-politiken eskumene-
ko errealitateetara zehatzago egokituko diren neurriak hart-
zeko marko juridiko egokia finkatu dadin.
Horretarako, zenbait gomendio proposatzen ditugu aurrera-
go; gomendio horien xedea alor honetako eragile nagusiak
eta bideak artikulatzea da eta horren ondorioz familiaren
ikuspegia sartu eta finkatuko litzateke euskal erakunde-
sare osoan eta familien alorrean indarrean dagoen legezko
markoa garatuko litzateke bai familia politikari dagozkien
neurriekiko bai eragin handiko beste sektore neurriekiko.
¦
¦
Inbertsio publiko handiagoa, seme-alabak dituz-
ten familien gastuak konpentsatzeko
Euskadirentzat funtsezko erronka da seme-alabekiko fami-
liei babes ekonomikoa emateko egin beharreko inbertsio
publikoa. Gai honetan europar testuinguruarekin pixkanaka
parekatzeko, beharrezkoa da familia hauen gastuen kon-
pentsazio publikoaren neurriak oso haztea.
Adierazi den bezala, Euskadik orain arte izan duen gastuen
konpentsazio-sistema ez-unibertsala eta batez ere de-
dukzionista izan da; europar testuinguruan izaera unibertsa-
lagoa eta inbertsionistagoa duten arren.
Gure inguruko herrialdeek familien ahaleginari lagundu egi-
ten diote, seme-alabak izatea, haztea eta heztea esfortzu
handia baita eta herrialde horien pare jarri behar izanez gero
pixkanaka, ahalegin ekonomiko publiko handiagoa egin be-
harra dago, seme-alabekiko familientzat zuzeneko lagun­
tzak unibertsalizatzea lor dadin. Era berean, beharrezkoa da
zerga-ereduaren egiazko progresibitateari buruzko hausnar-
keta prozesua abian jartzea, irtenbide berritzaileagoak eta
inklusiboak aurkituaz, beste europar errealitate batzuetan
bezala.
¦
¦
Bizitza pertsonala, familiako eta lanekoa uztartu
Familiei laguntzeko politikek duten beste erronka handie-
tako bat familiako bizitza, lanekoa eta bizitza pertsonala
uztartzeko neurriak sakontzeari, garatzeari eta hedatzeari
buruzkoa da.
Gomendioak
VII
.
atala
113
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
VII
Aurrekoa ikusi