dagoenez, familien beharrak ere anitzak dira eta gero eta
gehiagotan eskatzen dute behar anitz hauek ezagututa eta
ikuspegi integrala izanda diseinatu behar litzatekeela arre-
ta, familien eskubideak argitzeko eta dauden prestazioetara
sarbide arrazionala eta berdina izateko.
Europan familiei laguntzeko politikarik aurreratuenak dituz-
ten herrialdeetan, aspalditik diseinatzen dira politika ho-
riek modu integralean, zerikusia duten eragile edo ikuspegi
desberdinak (haurrak, mendekotasuna, fiskalitatea, etab.)
erakunde koordinatzaile baten bidez uztartuaz.
3.
Eusko Jaurlaritzari gomendatzen zaio, eta dagokio-
nean foru aldundien eta udalen lankidetzarekin, familiak
informatzeko gailu integralak sor ditzala, Euskadiko fa-
milien esku dauden baliabideen eta zerbitzuen berri he-
rritarrak errazago izan dezan.
Familiei zerbitzuak eta baliabideak eskaintzen dizkieten
erakunde ugari daude (batez ere hainbat arrazoiren ondorioz
egoera zaurgarrian daudenei eskaintzen dizkietenak) eta ho-
rrek zenbaitetan zaildu egiten du erakunde edota sail arteko
orientazioa.
Horregatik, eta Euskadin familientzako dauden baliabide
guztietarako sarbidea errazteko eta argitzeko, informazio-
rako gailu bat sortzea gomendatzen da, horren bidez familiek
laguntza ekonomikoak, programak eta zerbitzuak kontsulta
ditzaten, guztiak ere gai honetan esku hartzen duten herri-
administrazio desberdinek eskainitakoak.
4.
Euskal administrazio guztiei gomendatzen zaie eta
bereziki Eusko Jaurlaritzari, ahalegin bat egin dezate-
la euren eskumenen alorretik europar mailako praktika
onak identifikatzeko eta familiak artatzeko eredu berriak
diseinatzean praktika on horiek hartzeko euskal testuin-
gurura egokitzeko gidaritzat.
Aurrez egindako diagnostikoan adierazi bezala, familiako
errealitateak eta horien beharrak etengabeko aldaketen
mende daude, beraz, familiei laguntzeko politikak pixkanaka
eguneratu behar lirateke, herritarrentzako erabilgarritasuna
bermatuko duen ikuspegi berritzailetik.
Hori dela eta, beharrezkoa da hausnarketa eta alderaketa
prozesuak ezartzea europar mailako ekimen arrakastatsue-
kin, familientzako zerbitzu berriak egokitzeko, zabaltzeko
edo sortzeko erabili ahal daitezen.
Adibide batzuk aipatu dira jada txosten honetan, hala nola,
Islandia edo Suediako gurasoen baimenen sistema, Aus-
triako baliabideen malgutasuna edo Frantziako prestazioen
koordinazioa.
5.
Eusko Jaurlaritzari gomendatzen zaio Familiak Ba-
besteko Erakunde arteko III. Planaren indarraldia luza
dezala, bertako neurri guztiei heldu ahal izateko, gaur
egun plan horrek legealdi honetarako finkatutako lehen-
tasunez gain.
Familiak Babesteko Erakunde arteko III. Planaren xedeak
bere indarraldirako neurri gehiegi ezarri zituen arren, hel-
buru, estrategia eta neurri egokiak ditu eta erakunde eta
gizarte-arloan denbora ugari inbertitu da eta inplikazio
handia egon da. Horregatik, eta ahalegin politikoen era-
ginkortasuna gogoan izanda, egokia iruditzen zaigu Familiei
Laguntzeko Erakunde arteko III. Planaren indarraldia luza­
tzeko aukera aztertzea, bertan adierazitako neurri guztiak
epe ertainean ezarri ahal izateko.
c. Familiako publikoa indartzeko
gomendioak, batez ere seme-alabekiko
familien gastuak konpentsatzeko
6.
Euskal administrazio guztiei gomendatzen zaie, eta
bereziki Eusko Jaurlaritzari eta foru aldundiei, hazi de-
zatela familien gastuak konpentsatzeko neurri ekono-
mikoen inbertsio publikoa eta bereziki seme-alabak di-
tuzten familiena, Europako beste herrialde batzuen batez
besteko kokapenera irits gaitezen pixkanaka.
Familiak babesteko legearen 10.5 artikuluan ezarritakoa be-
teaz –
euskal herri-administrazioak progresiboki zabalduz
joango dira ardurapeko seme-alaba adingabeengatik ematen
diren zuzeneko diru-laguntzak, 2020. urtean Europar Bata-
sunaren mailan izateko”
uste dugu eremu honetan esku-
menak dituzten euskal administrazioek Euskadiko BPGren
%2
ra arte hazi behar dutela pixkanaka familiei laguntzeko
gastua, Europako batez bestekora iristeko seme-alaba
bakoitzeko laguntzei dagokienean, bai kopuruari bai irau-
penari dagokionez, eta gutxienez derrigorrezko hezkuntza-
aldia estalita izan.
7.
Horretarako, gaian eskumena duten euskal adminis-
trazioei gomendatzen zaie seme-alabak dituzten fami-
lientzako laguntza ekonomikoen sistema bidera dezatela
sistema unibertsalera eta ez batez ere zerga dedukzioe-
tan oinarritutakora (gaur egun bezala).
Seme-alabekiko familiei bideratutako ahaleginean euro-
par batez bestekora gerturatzeko, beharrezkoa da sistema
inbertsionista unibertsala ezartzea (zerga dedukzioenaren
osagarri), hau da, errentaren mende ez dauden zuzeneko la-
guntza unibertsalen sistema.
8.
Fiskalitateari dagokionez, foru aldundiei eta Eusko
Jaurlaritzari gomendatzen zaie koordinazio sozio-fiskala
indartzeko neurriak ezartzeko –estrategia integralen bi-
dez– eta horren eragina egiaztatzeko ekimen pilotuen
garapenean jarraitu. Bereziki hau gomendatzen da:
¦
¦
Foru aldundiek azter dezatela
kenkari berreskuragarrien
sistemaren aplikazio esperimentaleko prozesu pilotuak
egiteko aukera, eredu honen egiazko eragina (soziala eta
ekonomikoa) eta ondorioak (positiboak eta negatiboak)
neurtu ahal izateko eta horrela, familiak babesteko ere-
duaren unibertsalitatean aurrera egiteko.
¦
¦
Foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak eremu sozialaren
eta fiskalaren arteko koordinazio handiagoan aurrera egin
dezatela, estrategia inklusiboak diseinatu ditzatela elka-
rrekin bi sistemetan familiei eskaintzen zaien laguntza
kontuan izanda, europar testuinguruan jada egiten den
bezala.
115
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
VII
(
V I I ) . 2 .
E U S K A L H E R R I A D M I N I S T R A Z I O E I E G I N D A K O G OM E N D I O A K E U S K A D I N
FA M I L I E I L A G U N T Z E K O
Aurrekoa ikusi