Familiei laguntzeko politiken konparatiboa.
Kostuak konpentsatzeko neurriei eta
familia-orientazioko programei eta zerbitzuei
buruzko taulak
(1.
taula)
Gobernu-antolakuntzaren konparatiboa herrialdeka, familiari dagokionez
Herrialdea
Egitura nagusia
Alemania
Oro har familia-gaietan ministerioen arteko koordinazioa oso hurbila den arren, familia- gaien, edadeko pertsonen, emakumearen eta gazteriaren arloko ministerio
bat dago, legegintzazko garapenaren eta jarduketa-ereduen ezarpenaren arduraduna dena; era berean, familien ministerioa dago eta organo hori ministerioen arteko
koordinazioa sustatzeaz arduratzen da, bai eta baterako lan-prozedurak ezartzeaz ere; horiek guztiek gero eta garrantzi handiagoa hartuz doaz arian-arian. Ministerio
guzti-guztietan genero-ikuspegia zeharkako gaia da.
Austria
Ekonomia eta Lan eta Familia eta Gazteria ministerio federalak laguntza-politiken buru dira, Gizarte Zerbitzu, Justizia eta Emakume Ministerioarekin eta Zientzia eta
Hezkuntza Ministerioarekin lankidetzak eta elkarlanak bideratuz eta ezarriz.
Belgika
Erkidego flandriarrean ministerioen arteko gaikako batzorde bat dago, familiari dagokionez, betiere familia-politikak zeharkako gaia hartuz eta enplegua, etxebizitza,
aukeren berdintasuna eta abar koordinatuz. Erkidego waloian Zerbitzu Publikoaren Ministerioa da familiarekin zerikusia duen jarduketaren buru; haren barean biltzen
dira, besteak beste, gizarte-ekintza, osasuna, aukeren berdintasuna, enplegua edo alojamendua. Era berean, gizarte-kohesioari begira sailen arteko zuzendaritza bat
dago, gobernu osoan familiaren gaia zeharkako bihurtzeko ahaleginak egiten dituena, baina kontrol-gaitasunik gabe.
Danimarka
Gizarte Zibileko eta Familia Gaietako Saila (Gizarte Gaietako Ministerioaren barnean sartua) familiarekin zerikusia duten politika guztiak koordinatzeko zentroa da
Danimarkako gobernu osoan.
Finlandia
Osasuneko eta Gizarte Gaietako Ministerioa familiei laguntza emateko politiken burua da eta gainerako ministerioekin koordinatzen da politikak sailen artekoak
izanez gero; gauzak horrela, sektoreen arteko ekintzak eraman daitezke aurrera.
Frantzia
Familia-arloko ekintzaren burua familia-gaietarako lan taldearen ardura da; horrela bada, familia-gaietan jardueraren bat duten ministerioen ekintza garatzeaz eta
koordinatzeaz arduratzen da. Halaber, politikak monitorizatzeko eta horiei jarduketa-marko berria ezartzeko erantzukizuna dauka.
Herbehereak
Familia-politikak Gazteria eta Familia Programaren bitartez egituratzen dira nagusiki; organo horrek lankidetzan jarduten du ministerio eskudunekin sektoreko
ekintzetan.
Irlanda
Sailek beren politikak erabakitzen dituzten arren, ministerioen arteko akordio partekatuak daude (plangintzen bitartez egituratuak). Aldi berean, Lehen Ministroaren
Sailak koordinatzen ditu jarduketa guzti-guztiak.
Italia
Familia Politiketako Ministerioa familia-arloko politiken burua da eta horiek koordinatzen ditu Osasun, Lan eta Gizarte Politiketako Ministerioarekin lankidetzan, bai
eta neurri txikiagoan arlo horretako erantzukizunak dituzten bestelako ministerioekin ere.
Luxenburgo
Familia eta Aukera Berdintasuneko Ministerioak koordinatzen eta zuzentzen ditu familia-arloko jarduketak; izan ere, horietariko asko beste ministerio batzuetako
zeregin nagusien barruan sartzen dira. Orobat, Gobernu Kontseilu bat dago, Lehen Ministroaren lehendakaritzaren pean, bi asterik behin biltzen dena, familia-arloko
politikak dinamizatzeko helburuarekin. Arazo teknikorik izan edo sortuz gero, ministerioen arteko lantaldeak osatzen dira.
139
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
Aurrekoa ikusi