(4.
taula)
Haurrekin zerikusia duten familia-transferentzia jarraituak
Herrialdea
Zenbatekoa Baldintzak
Sistema unibertsalak
Alemania
164-215
18
urte bete arte (25 urte bete arte, ikasten egonez gero). Ez dago mugarik ezgaitasunik egonez gero. Diru-kopurua seme-alaben kopuruaren
eta adinaren arabera handitzen da. Ezkontideetariko batek lan egiteari uzten badio, semea edo alaba zaintzeko, batez besteko soldataren %67
jasotzeko eskubidea dauka 14 astez (edo 300 euro, aldez aurretik ordaindupeko soldatarik izan ezean).
Austria
105-152
18
urte bete arte (26 urte bete arte, ikasten egonez gero). Semearen edo alabaren adinaren arabera handituz doa, bai eta seme edo alaba
bakoitza gehiagorekin ere (97,8 € unitate bakoitza). Hilean 550 euroko osagarria ezgaitasuna duten haurrei zuzenduta, 55.000 eurotik behe-
rako irabaziak dituzten etxeetan. Irailean aparteko ordainketa bat dago; beraz, 13 hileko ordaintzen dira.
Belgika
88-244
18
urte bete arte (25 urte bete arte, ikasten egonez gero). Guraso bakarreko familiek 21etik 46 eurora bitarteko osagarri bat dute hilean.
Halaber, tratamendu bereziak daude langabezian dauden familientzat edo pentsiodunentzat.
Danimarka
110-269
18
urte bete arte. Semea edo alaba zenbat eta gazteagoa izan, orduan eta zenbateko handiagoa da. 82 euroko osagarri bat dago 7 urtetik
beherako haurrentzat (gehienez ere 215 euro hilean).
Finlandia
100-182
18
urte bete arte. Zenbatekoa seme-alaben kopuruaren heinean handitzen da (100 € lehenengoarentzat, 182 bosgarrenarentzat eta hurren-
goentzat). Kide bakarreko familientzako osagarri bat dago: 47 euro hilean seme edo alaba bakoitzeko.
Frantzia
124-259
Bakar-bakarrik ordaintzen da familiak gutxienez 2 haur izanez gero. 20 urte bete arte. 512 euroraino irits daiteke aurreneko hiru urteetan,
gurasoetariko batek lan egiteari uzten baldin badio semea edo alaba zaintzeko. Gehienez 161 € gehitu ahal zaizkio, familia errenta txikikoa
izanez gero. 124tik 1.018 eurora arteko osagarria, ezgaitasuna duten seme-alabadun familientzat.
Herbehereak
193-276
17
urte bete arte. Seme edo alabaren adinak aurrera egin ahala haziz doa, betiere seme-alaben kopuruaren arabera.
Irlanda
166-203
16
urte bete arte (18 urtera arte, ikasten egon edo ezgaitasunen bat izanez gero). Urtean 1.100 euroko gehikuntza 6 urte bete arte.
Luxenburgo
185-685
18
urte bete arte (27 urte bete arte, ikasten egonez gero). Oro har, laguntzak 185 eurotik 362 eurorainokoak dira (seme-alaben kopuruaren hei-
nean eta adinaren arabera haziz doaz). Gainera, 6 urtetik beherako seme-alabentzat 16 euroko osagarri bat dago eta 12 urtetik beherakoentzat
48
eurokoa. Semeak edo alabak ezgaitasunen bat izanez gero, gehikuntza 185 eurokoa da hilean.
Aldi berean, eskolatze-gastuak zati batez konpentsatzeko laguntza bat dago 113tik 323 eurora bitartekoa, hilean (betiere 6 urtetik aurrera).
Norvegia
118-157
18
urte bete arte. Herrialdearen eremuaren arabera aldatzen da (iparraldeko landa-eremuetan 39 euroko osagarri bat dago oinarrizko 118
euroren gainean).
Erresuma Batua
64-100
€ (gutxi
gorabehera)
16
urte bete arte (20 urte bete arte, ikasten jarraituz gero). Zenbatekoa aldatzen da seme-alaben adinaren eta kopuruaren arabera.
Suedia
116-165
16
urte bete arte (18 urte bete arte, semeak edo alabak eskolaturik jarraituz gero). Zenbatekoa seme-alaben kopuruaren arabera haziz doa eta
1.000
eurora arteko osagarri bat dago haurrak ezgaitasunik izanez gero. Zergak ordaintzetik salbuetsita dago.
Sistema ez-unibertsalak
Italia
10-258
Familia-etxeko errentaren eta pertsona-kopuruaren arabera.
Portugal
0-407
Bakar-bakarrik errenta txikikoentzat. Bost ordainketa-mota ezartzen dira (laguntzarik faltatik gizarte-bazterketa larriko egoeretara egokitu-
takoak). Gehikuntza daude guraso bakarreko familientzat, ezgaientzat edota familia ugarientzat.
Espainia
0-84
11.300
eurotik beherako familientzako laguntza ekonomikoak (18.000 euro familia ugariei dagokienez); laguntzak Gizarte Segurantzak ematen
ditu. Ezgaitasunagatiko osagarriak ezartzen dira. Arreta berezia jartzen da 0tik 6 urtera bitarteko adin-tartean.
Autonomia-erkidegoek DSBE sistemak ezartzen dituzte; sistemon zenbatekoak eta baldintzak aldatzen dira erkidego batean edo bestean.
EAE
33-375
Urtean 400etik 1.100 eurora bitartean, ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko. Gainera, semea edo alaba (edo menpeko pertsona) zaintzeko
asmoz, lanaldia murrizten bada, urtean 2.046tik 3.500 eurora arteko laguntzak daude. Eszedentziei semeak edo alabak 6 urte bete arte euts
dakieke; halaber, lanaldi-murrizketak erabil daitezke semeak edo alabak 14 urte bete arte.
Gainera, inpaktu handiko neurrien barruan eta seme-alabak dituzten familientzako neurri zehatzak ez badira (baina bai handitzen dira seme-
alaben kopuruaren arabera), nabarmendu beharra dago diru-sarrera murritzeko bizikidetza-unitateen kasuan diru-sarrerak bermatzeko sis-
temak 616tik 875 eurora bitartean ematen dituela etxebizitza bakoitzeko (kide-kopuruaren arabera); halaber, etxebizitzagatiko osagarriak
ezartzen dira (250 € hilean).
Iturria: azterlan honetarako beren-beregi prestatua honako informazioetan oinarri hartuz: Europar Batasuna (2013), Council of Europe (2013),
Norvegiako Haur, Familia eta Gizarteratze Ministerioa (2012) eta
(2013).
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
142
Eranskinak
Aurrekoa ikusi