(10.
taula)
Mendekotasuna artatzeko baliabideak, herrialdeka
Herrialdea
Etxeko artapena
Etxetik kanpoko artapena
Alemania
Ez dago eskuragarri.
Ez dago eskuragarri.
Austria
Senideak jagoten dituzten pertsonentzat ezarririk dauden onura ekonomikoak,
bereziki mendekotasun handiko mailak izaten direnean.
Mendekotasuna artatzeko sistemak etxeko artapen eta laguntza profesionali-
zatuaren bidez (etxeko laguntza, laguntza komunitarioa, egokitutako garraioa
eta abar).
Era guztietako mendekotasunak artatzeko sistemak, erakundeek eskainitakoa
(
eguneko egoitzak, eguneko zentroak, zahar-etxeak...).
Belgika
Ez dago eskuragarri.
Ez dago eskuragarri.
Danimarka
Ez da zehazten.
Ezgaitasuna duten edo edadekoak diren pertsonentzako zaintzapeko etxe edo
apartamentuak; besteak beste etxeko laguntza, higiene pertsonala, errehabili-
tazioa, zaintza sanitarioa (15 ordu astean), ekipamendu egokitua, etab. Doako
zerbitzuak oro har.
Finlandia
Udalek etxeko laguntza eskaintzen dute (erizaintzako langileen bitartez). Doako
zerbitzuak.
Udalek ezgaitasuna duten pertsonei egokitzen zaizkien alojamendu-zerbitzuak
eskaintzen dituzte (adina alde batera utzita), bai eta egokitutako garraio-zerbi­
tzuak ere. Doako zerbitzuak.
Frantzia
Etxeko laguntza eguneroko trebetasun eta gaitasunak galdu dituzten edadeko
pertsonei zuzendua, oro har itunpeko hirugarren sektoreko erakundeen bitartez.
Aldi berean, etxean eskaintzen diren erizaintza-zerbitzuak ere ematen dira. Or-
dainketa partzialeko zerbitzuak, betiere errenta eskuragarriaren arabera.
Menpeko pertsonentzako egoitzak eta egoitzen programa berezi bat, landa gu-
neetako edadeko pertsonei zuzendua. Ordainketa partzialeko zerbitzuak, betiere
errenta eskuragarriaren arabera.
Herbehereak
Etxeko zereginetarako eta etxeko mugikortasunerako laguntza. Laguntza eta
sorospena garraio publikoan. Gizarte-harremanen sare bat sortzeko laguntza.
Etxeko sorospena. Sistema hauek administrazioak berak zuzenean eman di­
tzake edo erabiltzaileak berak zuzkidura ekonomiko bat aukera dezake, nahiago
duen artapena “eskuratzeko” asmoz.
Ez dago eskuragarri.
Irlanda
Erizaintzako zaintzan eta etxeko laguntzan (garbiketa,
catering
,
etab.) oinarritzen
diren etxeko artapeneko programak, bai eta fisioterapiako zerbitzuak ere. Or-
dainketa partzialeko zerbitzuak, betiere errenta eskuragarriaren arabera.
Ospitaleko zerbitzuak eta eguneko zentroak (jatorduak, bainua, fisioterapia,
okupazio-terapia, arropa-garbiketa eta abar), bai eta egoitzako zerbitzuak ere.
Ordainketa partzialeko zerbitzuak, betiere errenta eskuragarriaren arabera.
Italia
Etxeko artapeneko programak (gizarte- eta osasun-arlokoak), bai eta senideak
ardurapean dituzten pertsonentzako prestazio ekonomikoak ere (gastuen kon-
pentsazio partziala eskainiz). Zerbitzua publikoa izanagatik ere, sarri askotan
hirugarren sektoreko erakundeek eskaintzen dute.
Egokitzen eta zaintzapeko apartamentuen sistemak, mendekotasun-mailaren
arabera.Azken kasu honetan, programa pilotu esperimental bat dago, pertsonak
ingurune komunitario batean egon daitezen. Zerbitzua publikoa izanagatik ere,
sarri askotan hirugarren sektoreko erakundeek eskaintzen dute.
Luxenburgo
Herrialde osoa estaltzen duten etxeko laguntza- eta zaintza-zerbitzuak. Or-
dainketa partzialeko zerbitzuak, betiere errenta eskuragarriaren arabera.
Eguneko artapeneko sistemak (eguneko zentroak). Egoitza-zerbitzuak (1.600
ohe), Servior sare publikoaren bitartez eskainiak. Ordainketa partzialeko zerbi­
tzuak, betiere errenta eskuragarriaren arabera.
Norvegia
Udal-laguntza etxeetan. Doakoa. Zerbitzu osagarriak (osasun-laguntzatik apar-
tekoak), kostu mugatua dutenak.
Kostu mugatuko egoitza-etxeak (diru-sarrera zehatz batzuetatik aurrera, sarre-
ren %75arekin lagundu beharra dago). Hala eta guztiz ere, ondasunak eta bes-
telako ondareak ez dira zenbatzen kalkulua egiteko orduan.
Portugal
Eguneroko bizitzan trebetasun eta gaitasunak galdu dituzten pertsonei zuzen-
tzen zaizkien etxeko zainketak. Herrialdearen estaldura handia, baina denbo-
ra aldetik mugatua (etxeetan ez da 24 orduko zerbitzurik eskaintzen). Neurri
txikiagoan familia-harrerako formula bat jarri da abian. Ordainketa partzialeko
zerbitzuak, betiere errenta eskuragarriaren arabera.
Eguneko zentroak (9:00etatik 17:00etara) eta egoitza-zentroak (alojamendua,
jatorduak, etab. estaltzen dituztenak). Neurri txikiagoan, zaintzapeko aparta-
mentuen egitasmoa garatu da. Ordainketa partzialeko zerbitzuak, betiere erren-
ta eskuragarriaren arabera.
Erresuma Batua
Etxeko laguntza eta artapeneko zerbitzuak, erakundeen artapenaren aldean
lehenesten direnak. Haien barruan, etxea egokitzeko zerbitzuak sartzen dira.
Menpeko pertsonei edo haien ardurapeko senideei ordainketak ezartzen zaiz-
kie, interesik gehien duten zerbitzuak hautatzeko (haiek aukeratu beharrekoak
egiaztatutako hornitzaile batzuen artetik).
Ez dago eskuragarri.
Suedia
Laguntza ekonomikoa 65 urtetik gorako menpeko pertsonentzat, etxeko lagun­
tza ordaintzeko. Era berean, etxerako laguntzak ere ezartzen dira etxebizitzak
zaharberritzeko. Adin txikiko menpeko pertsonak zaintzeko familiei zuzentzen
zaien laguntza ekonomikoak ezartzen dira.
Eguneroko bizitzan beharrezkoak diren trebetasun eta gaitasunak galdu dituz-
ten edadeko pertsonentzako edo menpekoentzako egoitza-kostuen estaldura
partziala. Ordainketa partziala da, eskuragarri dagoen errentaren araberakoa.
Espainia
Etxeko laguntzako zerbitzua. Herrialdearen araberako ezarpen desberdina (toki
batzuetan ez da existitzen). Menpeko senideak ardurapean dituzten pertsonen-
tzako laguntza ekonomikoak, erregio batzuetan arautzat eta ez salbuespentzat
hartzen direnak, oro har ezarritako erakunde-prestaziorik ez dagoelako. Oro har,
ordaindu beharreko zerbitzuak errentaren arabera.
Eguneko zentroak eta egoitza-zentroak. Garapen desberdina herrialdeko zonal-
deen arabera. Oro har, ordaindu beharreko zerbitzuak errentaren arabera.
EAE
Etxeko laguntzako zerbitzuak. Ezarpen zabala hiru lurralde historikoetan. Parte-
katutako etxebizitzen inguruko zerbitzu esperimentalak.
Erakunde-sistemaren presentzia zabala, eguneko artapeneko (eguneko zen-
troak eta okupazio-zentroak) eta egoitzetako sistemaren garapen handiari esker.
Garraio-sistema egokituak. Baliabideen eskuragarritasuna unibertsala da; hala
eta guztiz ere, prezio publikoen ordainketa onuradunaren errenta eskuragarria-
ren araberakoa da. Zenbatekoa kalkulatzeko orduan, desberdintasunak daude
hiru lurralde historikoen arten.
Iturria: azterlan honetarako beren-beregi prestatua honako informazioetan oinarri hartuz: Europar Batasuna (2013), Council of Europe (2013), Ara-
bako Foru Aldundia (2012), Bizkaiko Foru Aldundia (2013) eta Gipuzkoako Foru Aldundia (2013).
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
148
Eranskinak
Aurrekoa ikusi