Aurkezpena
2010
ean Arartekoak familiei arreta emateko lan arlo berria
sortzea erabaki zuen. Hala, erabaki horrek oinarri izan zuen
pertsonen eskubideak bermatzea xede duen erakunde batek
eman beharreko arreta bereziko subjektu sozialtzat jo behar
dela familia.
Familia indibiduoak hezteko eta guztiz garatzeko euskarri
materiala eta afektiboa da, afektuari eta elkartasunari lotu-
tako lehenengo harremanetarako lekua, baita zaintzaren bi-
zipenetarako ere eta, besteak beste, prestatutako pertsonak
gure sistema sozioekonomikoan txerta daitezen bermatzen
du haien laneratzearen eta partaidetzaren bitartez interes
orokorrari lagunduz.
Horrez gain, garrantzitsua da azpimarratzea ez dagoela
adingabeen, adinekoen eta gaixotasuna edo mendetasuna-
gatik premia bereziak dituzten pertsonen zaintza eta arreta
bezalako zereginak burutzean familien egitekoa ordezka de-
zakeen erakunde publikorik. Horregatik guztiagatik, familiei
arreta ematea estatuarentzako funtsezko estrategia publikoa
eta beharrezkoa izan behar da.
Halaber, familiei arreta emateko politiken irismena azter­
tzeak pertsonen eskubideak babestean ikuspegi unibertsa-
lista hartzea dakar, guztiok izan baikara, baikara edo izango
baikara familia baten zati (modu batean edo bestean). Beraz,
familiak babesteak esan nahi du herritar guztiak babestu be-
har direla. Orduan, familia-ereduek botere publiko guztien
babes berezia behar dute.
Historikoki, familiei laguntza emateko neurri publikoen mul­
tzoa hainbat administraziotan eta zenbait ikuspegi edo abor-
datzerekin osatu da eta, ondorioz, egungo neurriak oso za-
balduta daude. Hori horrela izateak esparru kontzeptualean
eta juridiko eta politikoan zehaztugabetasun handia eragin
du familiei laguntza emateko politika publikoak artikulatze-
rakoan.
Egun EAEn familiei laguntza emateko azaroaren 12ko 13/2008
Legea eta Erakunde arteko III. Plana ditugu. Hala ere, Ararte-
koaren ustez, esparru hori gehiago garatu behar da. Horrez
gain, egia da tarte handia dagoela EAEko familien babese-
rako politiken eta gure inguruko Europako herrialdeetan sus-
tatu diren politika aurreratuago eta babesleagoen artean.
Horregatik guztiagatik eta familiei laguntzeko politika publiko
horiek bultzatu eta indartzeko asmoz, alor honetako politika
publikoen egoera, baita euskal familien premiak eta eskaerak
ere, argitu nahi dituen txostena egin dugu. Eduki hori azaletik
hauxe da:
Txosten honen lehenengo kapituluak
familia” nozioaren
hurbilketa kontzeptualaren
gaia jorratu du, aztertutako
alderdien esparru teoriko eta testuinguru gisa. Hala, EAEn
dauden familia-ereduak txertatzen dituen ikuspegia lortu da,
zenbait teoria–, arau– eta estatistika-ikuspegi oinarri hartuta
kokatuta daudenak, eta horrek laguntza publikoa zein sub­
jek­tuk gain hartuko duten xedatzen lagunduko digu.
2.
kapituluan txostenak
familia-ereduen bilakaeran
era-
gina duten eta ezaugarri zehatz horiek dituzten faktore na-
gusien gaineko azterketa jaso du eta, hala, familien
egungo
egoerari buruzko diagnosia
agerian jar dezakegu. Puntu
hori funtsezkoa izango da familia-ereduen testuinguru so-
zioekonomikoak eta konfigurazioak elkarri nola eragiten dio-
ten deskribatzeko. Halaber, azterketa horrek aukera emango
digu aldaketa horiek eragiten ari diren etorkizuneko erronka
nagusiak identifikatzeko.
19
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
Aurrekoa ikusi