Kontu horietan sakonduz, ezinbestekoa da
familien arloko
erregulazio juridikoaren azterlana
egitea. Familiei lagun­
tza ematea xede duen politika bat konfiguratzeko
elemen-
tu juridiko nabarmenen azalpena
bildu du 3. kapituluak.
Azterlan horrek aukera emango digu familiaren arloko es-
ku-hartze publikorako esparru juridiko nahikoa ote dagoen
antzemateko eta esparru hori Europako arauzko joerekin
alderatzeko oinarriak xedatuko ditu (hori luze eta zabal jo-
rratuko da 5. kapituluan).
Txostenaren 4. kapituluan jaso eta aztertu dira EAEko
fami-
liei laguntza emateko politika publikoak
,
aipatu esparru
juridikoaren ondotik sortutako neurri publikoen konfigurazioa
esploratuz. Horretarako bi ikuspegi hartu dira aintzat: alde
batetik, familia-politika zuzenak definituko dira, tradizionalki
halakotzat jotakoak, eta, bestetik, sektore-politikak edo fa-
miliengan eragin handiko politikak.
5.
kapituluak
Europako hainbat herrialdetan familiei la-
guntzeko politika publikoei buruzko azterketa
eta familia-
politikaren gaineko lehentasunak jorratu ditu, aztertutako
Europako sistema bakoitzaren xedeak lortzeko laguntza nola
artikulatzen den kontuan hartuta eta familia-erakundeari la-
guntza publikoa emateko euskal sistemarekin konparazio
bat eginez. Hala, EAE Europako testuinguruan koka dezake-
gu, bai familia-ikuspegiaren osotasunean bai osatzen duten
dimentsio eta talde bakoitzean.
Gauzak horrela, ondorio-kapitulu bat aurkeztu ahal izango
dugu,
familiei laguntzeko euskal sistemaren balorazioa
eginez, aipatu balorazioaren ezaugarri esanguratsuenak
identifikatuz, hala konfiguratzeko arrazoiak esploratuz eta
EAEn familiei laguntzeko politika publikoek aurre egin beha-
rreko zenbait erronka identifikatuz.
Azkenik, txosten honek
Arartekoaren gomendioen
atal
bat barne hartuko du, zenbait esparrutan –hala nola, lege-
ria, erakunde antolamendua, gastu publikoa, lanbidea eta
familiako bizitza eta pertsonala bateratzeko politika espezi-
fikoak– familiei laguntza emateko politikei lotuta gaika anto-
latuta daudenak eta, azkenik, familietan eragin handia duten
esparrutzat jotakoei lotutako gomendio batzuk.
Aurkezpen honekin amaitzeko, nahitaezkoa da txosten hau
egiten parte hartu duten eragile piloa aipatzea. Horregatik,
agirian zehar haien partaidetza jaso bada ere eta haien ekar-
penak ikus badaitezke ere, Arartekotik eskerrak eman nahi
dizkiegu
txostenaren idazketa bideratzen lagundu duten
pertsona, gizarte-erakunde, instituzio eta herri-adminis-
trazio guztiei
eta, bereziki, Ado2 taldeari, oinarrizko txoste-
naren idazleari.
Iñigo Lamarca Iturbe
ARARTEKOA
2014
ko apirila
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
20
A u r k e z p e n a
Aurrekoa ikusi