Ohar metodologikoa
Sarrera
Txosteneko lehen atal honen xedea da familiei lagun­tza ema-
teko politikei buruz­ko txosten berezi hau idazteko baliatu-
tako metodologia zeha­tz-meha­tz aurkeztea.
Txostena ida­tzi ahal izateko informazioa lor­tzeko ikerketa-
rako hainbat teknika erabili dira, agiri-azterketa eginez (es-
tatistika– eta erakunde-iturrietako kon­tsulta bibliografikoaren
bidez) eta lehen mailako iturriak aztertuz (teknika kuantitati-
boak eta kualitatiboak –galdetegiak, elkarriz­ketak eta ezta-
baida taldeak edo
focus groups
barne har­tzen dituen landa
lan bat zabalduz).
Agiri azterketa
Talde iker­tzaileak egindako agiri-azterketak hiru jatorri mota
hartu ditu kontuan: erakunde-iturriak, estatistika-iturriak eta
iturri bibliografikoak.
Erakunde-iturriak
Azterlanean berariaz hartu dira ain­tzat familiei zuzendutako
politikak, baita familiaren testuinguruan eragin handia duten
beste ba­tzuk ere. Horien artean garran­tzi berezia dute zerga-
ren eremukoek (EAEn duten garran­tziagatik), hez­kun­tza, ez-
gaitasun edo mendetasun esparruei lotutakoak ere kontuan
hartu badira ere.
Esparru geografikoari dagokionez, EAEn eragina izan duten
arau guztiak hartu dira kontuan, Europako Erkidegoko zu-
zenbidetik foru araudiraino, estatu eta autonomia mailakoe-
tatik igaroz.
Gainera, Europako familia-politiken ereduak agerian jar­tzen
dituzten 15 herrialde aztertu dira, EAEren egoerarekin egingo
den alderaketa ahal den zeha­tzena izateko:
¦
¦
Eredu nordikoan
Danimarka, Norvegia, Suedia eta Finlan-
dia aztertu dira eta ba­tzuetan Islandia ere kontuan hartu
da.
¦
¦
Europaren erdialdeko ereduan eta eredu anglosaxoian
(
kontinentala), alde batetik, Fran­tzia, Belgika, Luxenbur-
go, Holanda, Alemania eta Austria aztertu dira eta, beste-
tik, Erresuma Batua eta Irlanda.
23
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
Aurrekoa ikusi