1.
Sarrera
Kapitulu honetan familia-arloari lotutako esparru juridikoaren
testuingurua azalduko dugu, EAEn familiaren­tzako politika
publikoen garapenean hein handiagoan edo txikiagoan era-
gina duena hain zuzen ere.
Arau garran­tzi­tsuenak
aurkez­tuko ditugu laburki, bai fami-
liari zuzendutakoak bai familian eragin handia daukaten sek­
toreko arauak, eta, jarraian, txosten honetako aurreko atal
ba­tzuetan adierazitako ikerketaren bideak aipatuko ditugu.
Kapitulu honek familiei lagun­tzeko neurriak antola­tzen diren
esparru juridikoa zedarritu nahi du, baita familien eta haren
premien bilakaerarako egoki­tzapena eta aurreko kapituluan
identifikatutako gizarte-aldaketekiko bat etor­tze maila ere.
Horren guz­tiaren bidez, dauden neurri juridikoak EAEko fa-
milien premiei eran­tzuna emateko gai diren az­tertu nahi da,
egiturari dagokionez behin­tzat –hurrengo kapituluan politika
publikoen garapen zeha­tzak az­tertuko baitugu–.
Az­kenik, EAEko arau-esparruaren ezaugarri nagusiak
identifika­tzen saiatuko gara, neurri zeha­tzak hobeto uler­
tzeko helburuarekin (­txosten honetan geroago analizatuko
baititugu).
2.
Nazioarteko araudia
Aurreratu daiteke
­
dagoeneko jaso­tzen dituela, 16. artikuluan, familiari
buruz­ko lehen aipamenak, honakoa dio-eta:
Gizonek eta
emakumeek (…) ez­kondu eta familia osa­tzeko eskubidea
dute, inolako murriz­ketarik gabe, arraza, naziotasuna edo
erlijioarengatik; halaber, eskubide berberak izango dituz­te,
ez­kon­tzako unean, ez­kon­tzak iraun bitartean eta ez­kon­tza
desegitean”.
Horrez gain,
ez­kongaien adostasun askeaz eta
osoaz baino ezin izango da ez­kondu. (…) Familia gizartearen
elementu naturala eta fun­tsez­koa da eta gizartearen eta esta-
tuaren babesa jaso­tzeko eskubidea dauka”.
1948
ko aipamen bat denez, adieraz­pen hori familiaren eredu
klasiko bateran­tz zuzen­tzen da. Dena den, nazioarteko or-
denan ezar­tzen duen parametroak, jarraian ikusiko dugunez,
zalan­tzarik gabe familiak gure ingurunean daukan esparru
juridikoari eragiten dio.
Esparru juridikorako
hurbilketa
III
.
atala
53
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
III
Aurrekoa ikusi