Era berean, egiaz­tatu dugu Familiei Lagun­tzeko 13/2008
Legetik eratorritako neurrietako askok ez daukatela izaera
uniber­tsalistarik; ai­tzitik, eskuragarri dauden baliabide eko-
nomikoen arabera ak­tiba­tzen dira eta familia ahulenak ba-
besteko haz­tapen-iriz­pideak ezarri ere egiten dute.
Az­kenik, orobat an­tzeman dugu Euskadin sozietate zibilak
kon­tsultak eta proposamenak egiten dituen eragile gisa par-
te har dezan organoak edo tresnak antolatu direla eta gizarte
zerbi­tzuen esparruan garatuagoak daudela (oso garran­tzi­
tsuak dira familietan eragin handia daukaten neurrietarako).
Hala ere, landa-lanean kon­tsultatu dugun hirugarren sek­
toreko zati batek uste zuen bide horien garran­tzia az­ken ur-
teotan murriz­tu zela, eta erabakiak har­tzerakoan haien aho­
tsak zeukan garran­tzia gal­tzen ari zelako sen­tsazioa zuen.
Dena den, eta euskal arau-esparrua familia-aniz­tasuna onar­
tzeari eta familia-mota guz­tien eskubideak berma­tzeari da-
gokionez ingurune aurreratua dela baiez­ta daitekeen arren,
garapen horretarako esleitutako baliabide zeha­tzik ez da-
goenez (hurrengo kapituluan ikusiko den moduan), oraindik
ez du bere indar osoa garatu.
Horrek guz­tiak ondorioz­taraz­ten digu EAEn familia-aniz­
tasuna babestera eta onar­tzera bideratuta dagoen, lagun­tzei
dagokienez uniber­tsalista ez den eta haurrak dituz­ten fami-
liei lagun­tzeko tresna indar­tsurik ez daukan arau-esparru bat
daukala. Az­ken hori era negatiboan balora daiteke herri-ad-
ministrazioak EAEko biz­tanleriaren zahar­tzea geldiaraz­teko
eduki dezakeen eginkizunaren ikuspuntutik, era berean hu-
rrengo kapituluan ikusiko denez.
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
60
(
III). Esparru juridikorako hurbilketa
III
Aurrekoa ikusi