1.
Sarrera
Kapitulu honek
ibilbide bat
egingo du
familiei lagun­tzeko
politika publikoetan zehar
,
aurreko kapituluan aurkez­
tutako
esparru juridikotik datozenetan
hain zuzen. Jardu-
teko neurri zeha­tz ba­tzuen ezarketaren bidez
lege-esparrua
nola garatu den
eta zein politika publiko mota sortu den az­
tertuko du.
I. kapituluan adierazi denez, analizatutako neurriak honakoak
dira: alde batetik, familiei zehaz­ki zuzendutakoak, eta, bes-
tetik, familiaren arloan eragin altua daukaten sek­toreko po-
litikak.
2.
Familiei laguntzeko
erakundeen arteko III. plana
Banakako az­terketa hasi baino lehen, garran­tzi­tsua da
berrikustea
(
Eusko Jaurlari­tza, 2011a). Familiei Lagun­tzeko 13/2008
Legearekin batera, eremu horretako lege-esparrua antola­
tzeko mugarri nagusia da, eta familiei lagun­tzeko neurri
zeha­tzen arloan eratorritako tresna da.
Planaren helburua hauxe da:
familien bizi-kalitatea hobe­tzea
(…),
babesaren, arretaren eta lagun­tzaren bitartez (...) auto-
nomiako esparruan familien alde indarrean dauden neurriak
modu koherentean antolatuz eta lagun­tzeko neurri berriak
arautuz”.
Analisiaren ikuspuntutik, garran­tzi­tsua da planak 13/2008
Legearekin eta harremana daukaten beste arau-elementu
ba­tzuekin (aurreko kapituluan aipatu dira) daukan lotura-
maila altua. Izan ere, hiru norabide nagusitan egiten du lan:
Alde batetik,
neurri zeha­tzak gara­tzen ditu
,
bai ekono-
mikoak bai zerbi­tzuak ematekoak.
Bestetik, zenbait politikatan
familiaren ikuspuntua batera­
tzen du
;
hori oso elementu garran­tzi­tsua da familia tra-
dizionalaren ikuspegia zabal­tzen duelako (familien arloan
eragina daukaten talde berriak bil­tzen baititu) eta familietara
zuzenean bideratutako neurriak ez ezik familietan eragin al-
tua daukatenak ere barne har­tzen dituelako (beste arlo ba­
tzuetan, hala nola hez­kun­tzan, e­txebizi­tzan edo garraioan).
Az­kenik,
familia-ereduen aniz­tasuna onar­tzen du
,
eredu
horiek arautu eta ekin­tza espezifikoen bidez babesten ditu.
Dena den, eta beharbada hain zuzen esandako guz­tiagatik,
plan hori
oso handizalea
da (169 neurri eta hainbat ad-
ministrazio eta talde daude tartean), eta, horren ondorioz,
gaur egungo Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako
Zuzendari­tzak 2012-2016 aldirako 16 ekin­tza estrategikori
lehentasuna eman behar izan die.
Ekin­tza horien analisiak erakusten du l
anbidea, familiako
bizi­tza eta norberaren bizi­tza batera­tzea
garran­tzi be-
reziko elementu bat, aurreko kapituluetan ikusi denez– jar-
duteko arlo nagusia dela neurrien kopuruari dagokionez
(
gurasotasun positiboan, diru-lagun­tzetan eta belaunaldien
IV
.
atala
EAEn familiei laguntzeko
politika publikoak
63
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
IV
Aurrekoa ikusi