Energiaren Euskal Erakundeak Arartekoaren gomendio bat onartu du

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) izapidetzeko onartuko du herritar baten laguntza-eskaera. Eskaera hori bitarteko elektronikoak erabiliz aurkezten ahalegindu zen, baina ez zuen gauzatzerik izan, administrazioaren egoitza elektronikoan gorabehera tekniko bat gertatu zelako

Kexagilea laguntza-eskaera bat aurkezten saiatu zen, bitarteko elektronikoak erabiliz, baina ez zuen eskaera gauzatzerik izan, administrazioak gorabehera tekniko bat izan zuelako. Kexagileak informatika-arazo haren frogak eman zizkion Arartekoari, eta administrazioak berak baieztatu zuen arazo hura. 

Energiaren Euskal Erakundeak laguntza-eskaerak egiteko epea luzatzea erabaki zuen, baina Arartekoak adierazi zion luzapen horren berri eman behar zuela egoitza elektronikoan, eta epea iraungi baino lehen egin behar zela. Jarduera haiek ez ziren burutu.

EEEk oraintsu bidali duen erantzunean, Arartekoaren gomendioa onartu du eta kexagilearen laguntza-eskaera izapidetzeko onartuko duela adierazi du.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 24a