Haurren Defendatzaileen Europako Sarearen (ENOC) Biltzar eta Batzarra

Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoak ENOC Haurren Defendatzaileen Europako Sarearen urteko Biltzar eta Batzarrean hartu du parte, zeina, aurten, Bruselan egin baita. Topaketaren gaia honako hau izan da: “Eskubideak defendatzeko erakunde independenteen zeregina haurren eta nerabeen eskubideen defentsan”. Topaketa honekin amaiera eman zaio aurreko urte osoan zehar egindako lanari. Horren haritik, Batzarrak erakunde-adierazpen bat onetsiko du, zeinaren bidez Europa, Estatu eta autonomia mailetako erakundeei eskatu baitzaie irmoki eta ausardiarekin babestu dezatela Ombuds erakundeek haur eta nerabeen eskubideen alde egiten duten jarduketa, bai eta Ombuds erakundeak berak ere, haurren ikuspegia hobetu beharra baitute, beren jarduketa guztietan zein beren antolakuntzan.

 

Batzarreko ordezkariekin batera, Ararteko Haur eta Nerabeen Kontseiluko ordezkari bat eta koordinatzailea bertaratu dira. Horiek ENYA (European Network of Young Advisors) programan hartu dute parte, zeinak haurren eta nerabeen ahotsa egon dadila bermatzen baitu sarearen lan guztietan.

    Location : Brusela


Ekitaldiak gorde:

Lotutako dokumentazioa

enoc.pdf