"Pertsona nagusiei emandako arreta EAEn: etxeko laguntza, eguneko zentroak eta egoitza-zentroak" TXOSTEN BEREZIA

  • Adinekoei eskaintzen zaien gizarte-arretaren arloan, egungo eskumen-banaketak babes publikoko hiru sistema ezberdin garatzea ahalbidetu du. Hiru aldundietako bakoitzak bere sistema zuzentzen du eta antolaketa-eredu desberdinak dituzte.

  • EAEn, zerbitzu guztiak estaltzeko 2001ean lortu zen tasa % 7,7 1994ko Euskal Gerontologia Planean gomendaturikoa baino -11 % askoz txikiagoa da eta gure inguruko herrialdeetan egiaz ematen den estalduratik oso urrun dago (% 31,2 Danimarkan; % 17,6 Erresuma Batuan; % 17,9 Finlandian; % 16,9 Suitzan; % 13,9 Frantzian...)

  • Azken hamarkadan erakundeek egin duten ahalegin handia gorabehera, 2001. urterako gutxienez % 11ko arreta-tasa horretara iritsi nahi bada, izugarri bizkortu beharko da estalduraren hazkuntza-erritmoa. Adibidez, 2010. urterako eguneko zentroetan gutxienezkotzat jotzen den estaldura-tasa lortu ahal izateko, gutxienik bikoiztu egin beharko litzateke 2001ean zeuden plazen kopurua, izan ere, 2.100 plaza oso sortu beharko lirateke.

  • Aurrerapen handiak egin dira adineko pertsonentzako arreta erregulatzen duen araudiaren alorrean.

  • Gizarte zerbitzuetako erabiltzaile eta profesionalen Eskubide eta Betebeharren Gutuna arau moderno eta aurrerakoia da, Espainiako estatuan bide-erakuslea.
* * * * * *

Txostenak helburu hau du: EAEn adinekoak zuzenean artatzeko sisteman dauden zerbitzu nagusiak aztertzea etxeko laguntza zerbitzua, egoitza-zerbitzuak eta eguneko zentroak , sistema horren alde onak aztertzeko, gabeziak hautemateko eta etorkizunerako jardunbideak proposatzeko.

Txostenaren egitura honako hau da::

  • Lehenengo zatiak pertsona nagusiei emandako arreta-zerbitzuaren esparru juridiko-administratiboa erakusten du, eta, besteak beste, eskumen-banaketa, erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak eta finantzaketa-eredua jorratzen ditu.

  • Bigarren zatiak 1991-2001. urteen bitartean pertsona nagusien biztanleriak eta horientzako gizarte-baliabideek izan duten bilakaeraren berri ematen du.

  • Hirugarrenak egoitza-zerbitzuen eta eguneko zentroen egoera deskribatzen du, betetako galdera-sortak eta 52 egoitza-zentroetara nahiz 12 eguneko zentroetara egindako ikustaldiak oinarri hartuta.

  • Ondorioen eta gomendioen kapituluan, gaur egungo egoeraren balantzea aurkezten da eta adinekoak artatzeko dugun sistema hobetzeko proposamenak egiten dira.

    Txostenean 151 grafiko, 159 taula eta 19 eranskin agertzen dira, adineko pertsonak artatzeko sistemari buruzko datu zehatzekin.

A) MENDEKOTASUN ARAZOAK DITUZTEN ADINEKOENTZAKO GIZARTE-ZERBITZUEN BILAKAERA EAEn: 1991-2001

  • Adineko biztanleen multzoaren bilakaera

    Euskal biztanleriaren zahartze-tasa izugarri gehitu da. 1991. urtean % 12,4koa zen, 2001ean % 17koa, eta 2010rako % 20,5ra igoko dela uste da (Ikus 4. grafikoa, 116. orrialdea, euskarazko bertsioan nahiz gaztelaniazkoan)

  • Banakako laguntzarako zerbitzuen bilakaera. 1991-2001

    1991-2001 bitarteko hamarraldian, gizarte-zerbitzuetan artatu zituzten adineko pertsonen kopurua % 87 igo zen, 14.515 pertsonatatik 27.140 pertsonatara igaro zen. Estaldura-tasa, berriz, 5,55etik 7,68ra pasatu zen.
    (Ikus 156. taula, 368. orrialdean, euskarazko bertsioan nahiz gaztelaniazkoan)

  • Egoitzazko zerbitzuak

    • 1991tik 2001. urtera bitartean egoitza-zentroen kopurua 120tik 305era igo da, hots, % 154 inguru hazi da. (Ikus 11. grafikoa, 121. orrialdean, euskarazko bertsioan nahiz gaztelaniazkoan)

    • Batez ere egoitza pribatuen irekierak eragin du zentroen kopuruaren gorakada, izan ere, egoitza pribatuen kopurua % 216 igo da.
      1991. urtean zentro guztietatik % 55 ziren pribatuak, eta 2001.ean jada % 68,5 ziren.
      2001ean zeuden 305 egoitzetatik, 96 publikoak ziren eta 209 pribatuak. (Ikus 12. grafikoa, 122. orrialdean, euskarazko bertsioan nahiz gaztelaniazkoan)

    • Adinekoentzako egoitza-plazen kopuruak honako bilakaera izan du 1991tik 2001era: 7.448 plazetatik 12.125era igaro da EAE osoan; horietatik, 5.532 publikoak dira eta 6.593 pribatuak.
      (Ikus 13 eta 17. grafikoak, 122 eta 126. orrialdeetan, euskarazko bertsioan nahiz gaztelaniazkoan)

    • Ahalegin handia egin den arren, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza bidez ematen den laguntzaren estaldura Estatukoa baino % 6 txikiagoa da, eta, jakina, Europako Batasuneko edozein herrialdetan oraintxe dagoen estaldura baino txikiagoa.
      Arabako estaldura bakarrik jo daiteke autonomia erkidego aurreratuenetako estalduraren parekotzat, nahiz eta Europako herrialde gehienetako estaldura baino apur bat apalagoa izan oraindik ere.
      (Ikus 25. grafikoa, 132. orrialdean, euskarazko bertsioan nahiz gaztelaniazkoan)

  • Eguneko zentroak

    • Laguntzarako eguneko zentroak egoitzen ordezko baliabideak dira adinekoei arreta emateko. 90eko hamarkadaren lehen urteetan sortu berria zen baliabide hau eta orain erabat finkatuta dago.

    • 1991n eguneko 11 zentro zeuden autonomia erkidego osoan eta 2001ean, berriz, 76, gehienak publikoak, nahiz eta eguneko zentro pribatuak ere abiarazten ari diren.
      (Ikus 58. grafikoa, 154. orrialdean, euskarazko bertsioan nahiz gaztelaniazkoan)

    • Eguneko zentroetako plazak ere ikaragarri gehitu dira: 232 ziren 1991n, eta 1.611, berriz, 2001ean.
      (Ikus 60. grafikoa, 156. orrialdean, euskarazko bertsioan nahiz gaztelaniazkoan)

  • Etxeko laguntza-zerbitzuak

    • 1994. urtetik orduan prestatu zen Ararteko erakundearen aurreko txostena 2001. urtera arte, zerbitzu hauek nabarmen hazi dira, % 63 hain zuzen, eta 8.219 erabiltzaile izatetik 13.404 erabiltzaile izatera pasatu dira..
      Berriro ere, hemen desoreka nabari da lurralde batetik bestera, izan ere, Araban % 127 igo badira ere, Bizkaia % 36 baino ez dira igo.
      (Ikus 79. grafikoa, 169. orrialdean, euskarazko bertsioan nahiz gaztelaniazkoan)

    • Hala ere, estaldura hori oraindik ez da nahikoa, Espainian batez beste dagoen estaldura baino zertxobait handiagoa da, baina Europako herrialdeetakoa baino askoz txikiagoa.
      Espainian estaldura % 2,1koa da, EAEn % 2,85ekoa, eta herrialde aurreratuenetan, hala nola Danimarkan, % 24,2ra iristen da.
      (Ikus 85. grafikoa, 174. orrialdean, euskarazko bertsioan nahiz gaztelaniazkoan)

    • Zerbitzuaren intentsitatea, hau da, erabiltzaile bakoitzari urtean eskaintzen zaizkion orduak gutxitu egin dira: 1994an 295 ordu eskaintzen zitzaizkion erabiltzaile bakoitzari, eta 2001ean 233 ordu erabiltzaile bakoitzari.
      (Ikus 89. grafikoa, 177. orrialdean, euskarazko bertsioan nahiz gaztelaniazkoan)

    • Euskal Herria, adineko pertsona bakoitzari urtean 752 orduz arreta eskaintzen dionez gero, lehen tokian dago Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoen aldean; zehazki, bikoiztu egiten du Estatuko batez bestekoa.
      (Ikus 96. grafikoa, 184. orrialdean, euskarazko bertsioan nahiz gaztelaniazkoan)

B) EGOITZA-ZENTROEN ETA EGUNEKO ZENTROEN EZAUGARRIAK (2003)

EAEn 14.081 plaza daude egoitzetan, hau da, % 16,1 igo dira 2001. urteaz geroztik.

Eguneko zentroetako plazak 2.046ra iristen dira. Azpimarratzekoa da, benetan, urte eta erdian Bizkaiak % 87 gehitu dituela bere eguneko zentroetako plazak, ahalegin handia eginez. Hala ere, lurralde horrek zuen plaza-eskasiarik handiena, egoitzetan nahiz eguneko zentroetan.

Egoitza-zerbitzuei dagokienez, 2001ean 305 baldin baziren, 2003an 327 ziren.
(Ikus 3 eta 5. taulak, 199 eta 206. orrialdeetan, euskarazko bertsioan nahiz gaztelaniazkoan

Lotutako dokumentazioa

Pertsona nagusiei emandako arreta EAEn: etxeko laguntza, eguneko zentroak eta egoitza-zentroak