1.
Oharrak eta datu orokorrak
Estatistikaz­ko kapitulu honetan barrena, Ararteko erakun-
dearen jardueraren ikuspegi orokorra eskain­tzen ahalegin-
duko gara, zifratan. Horrela, zuzeneko arretarako hiru bu-
legoen jarduera bereiziko dugu, euskal herri-administrazio
bakoi­tzari dagoz­kion kexen gaineko datuak bilduko ditugu,
eta horiek lurraldeen arabera nola banatuta dauden eta pro-
zeduraren zein fasetan dauden adieraziko dugu.
Era berean, euskal herri-administrazioak Arartekoarekin
lankide­tzan zenbateraino aritu diren jakiteko informazioa
ematen da.
Kapitulu honetan beste atal bat sartu dugu, alegia, Ararte-
kora etor­tzen diren per­tsonen profila, baita inkestetan gure
lanaz ematen diguten iri­tzia ere.
Laburbilduz, informazio sistematizatu horren bidez, kapitulu
honetan 2012ko jarduerari buruz­ko informazio kuantitatibo
guz­tia ager­tzen da.
Aurreko ­txostenean esan dugun bezala, Arartekoak garran­
tziz­ko­tzat jo­tzen du jardueren kon­tzeptu zabalaren barruan
bi alderdiok ikusaraz­tea: batetik, herritarren erreklamazioen
esparruan egiten duen lana, hau da, kexak, kon­tsultak eta
herritarrei arreta emateko bulegoetara egindako bisitak; eta,
bestetik, bestelako jarduerak, politika publikoak ebalua­tzeko
egiten direnak, eta, beraz, Arartekoan eskuarki plantea­tzen
diren kasu konkretuez harago doazenak.
Eremu horretan, hainbat tresna erabil­tzen dira, denak ere
Arartekoaren lan-arlo bakoi­tzaren urteko jarduera-planean
egituratuak: bilerak administrazioekin, bilerak gizarte zibileko
elkarteekin eta erakundeekin, ikuskapen-bisitak eta ofizioz­ko
jarduerak. 2012. urtean, 89 bilera egin ditugu era guz­tietako
gizarte-erakundeekin (horiei buruz­ko xehetasunak jakin nahi
Ararteko erakundearen jarduera
kopurutan
I
.
Atala
izanez gero, urteko
­
k
on­tsulta daite-
ke, gizartearekiko harremanei buruz­koa, eta 55 bilera egin
ditugu hainbat administraziorekin: Eusko Jaurlari­tzako sailak
eta zuzendari­tzak, aldundiak, udalak eta beste entitate ba­
tzuk.
Ikuska­tzeko 19 bisita egin ditugu. Horien bitartez, fun­
tzionamendua, baliabideak, kudeaketa-programa, Ararte-
koaren gomendioen bete­tze-maila eta abar ebaluatu ditugu
honako hauetan: 3 polizia-e­txe (2 Er­tzain­tzarenak eta bat
Udal­tzaingoarena), 5 familia elkargune, Lanbideren 3 bulego,
Osoko Balorazio Foren­tseko Gasteiz­ko Unitatea, portaera-
arazoak dituz­ten nerabeen­tzako 3 egoi­tza eta gizartean baz­
tertuta dauden per­tsonen­tzako 4 egoi­tza.
Gainera, modu aktiboan hartu dugu parte era guz­tietako eki-
taldi, jardunaldi eta ekitaldietan, batik bat gizarte-erakundeek
sustaturiko ekimenekin loturikoetan; horrek guz­tiak ematen
du halako arrasto bat Arartekoak, batez ere erakundea osa­
tzen duten 29 lan-arloetako arduradunen ekimenez, egiten
dituen jarduera ugari eta askotarikoen inguruan. Esku-har­tze
horien zehaz­tapen handiagoa II. eta III. kapituluetan ematen
da, arlo horietako urteko jarduera-plana azal­tzean.
Arartekoak 2012an egin duen jardueraren zenbakiz­ko gu­txi
gorabeherako datuak estatistikari eskainitako kapitulu ho-
netan kon­tsulta daitez­ke (informazio osoa eskuragarri dago
Arartekoaren
)
.
Oro har, 2012an, herritarren­tzako laguntzarekin eta adminis-
trazioen kontrolarekin lotutako 11.770 jarduera zenbatu dira
(
telefono-kon­tsultak, bisitak, kexak, kon­tsultak eta ofizioz­
ko jarduerak); 2011. urtean, ostera, 8.252 izan ziren, beraz,
% 42,60
ko igoera izan da arlo honetan.
19
2012
ko
T
xostena
I
Aurrekoa ikusi