Estatuko Herriaren Defendatzaileari
edo beste defendatzaile batzuei
bidalitako kexak
Estatuko administrazioaren jardueraren kontrako kexak ez
ditu zuzenean Ararteko erakundeak bidera­tzen, adminis-
trazio hori ez baitago erakunde honen kontrolpean. Kexa
horiek Estatuko Herriaren Defenda­tzaileari bidal­tzen diz­
kiogu. Gainera, kexa ba­tzuk beste autonomia erkidego ba­
tzuetako parlamentuetako ordez­kariei igor­tzen diz­kiegu,
horien eskumen-eremupean dauden herri-administrazioei
dagoz­kielako.
Estatuko Herriaren Defenda­tzaileari bidalitako kexak
108
Beste defenda­tzaile ba­tzuei bidalitako kexak
3
Fiskalari bidalitako kexak
Justizia administrazioaren eta bulego judizialaren
funtzionamendua
2
Arlo eta administrazio bakoitzari
zuzendutako kexen kopurua zuzen
interpretatzeko era
Hasiera batean, administrazio jakin baten jarduerek kexa
asko eragiten badituz­te edo arlo zeha­tz batean kexa ani­
tz jaso­tzen badira, pen­tsa liteke horrek estua duela herri-
tarrek administrazio horren fun­tzionamenduaz duten iri­tzi
­
txarrarekin, zabarkeria, gehiegikeriak edo legez kontrako jar-
duerak egoteari dagokionez.
Hala ere, ñabardura garran­tzi­tsuak egin behar zaiz­kio kexa-
kopuruaren lehen per­tzepzio eta interpretazio horri, ondorioak
presaka ez atera­tzeko, ondorio horiek okerrak eta bidegabeak
izan baitaitez­ke eragindako administrazioei dagokienez.
Horrela, nahiz eta administrazio jakin baten jarduerak sor-
tutako kexa-kopurua hasiera batean esangura­tsua izan, are
esangura­tsuagoa da −eta hori da egiaz garran­tzi­tsua− zenbat
kexatan izan zituen kexagileak erakunde honetara etor­tzeko
moduko arrazoiak, administrazio batek oker jokatu zuelako.
Halaber, erakunde honen iri­tziz, kexa-kopuruaren datua bera
baino garran­tzi­tsuagoa da kasuan kasuko administrazioaren
jokabidea, bai ezarritako epean informa­tzeko betebeharra
bete­tzeko orduan, bai erreklamazioa ikertu edo az­tertu os-
tean emandako ebaz­penei dagokienez. Hau da, fun­tsez­koa
da administrazioak gomendioak edo iradokizunak onar­tzen
dituen ala ez egiaz­ta­tzea, administrazioak oker jokatu duela
an­tzeman denean.
4.
Estatistika alorrez alor
Kontuan har­tzen badugu kexak zein arlo tematikorekin dau-
den lotuta, hauxe ikusten da: aurreko urtearen aldean, oro
har, gora egin du gizarte eremuarekin zerikusia duten kexen
kopuruak. Az­ken kexa horiek kategoria bakarrean bildu-
ta ager­tzen ez badira ere, hainbat arlotan azal­tzen dira, ez
bakarrik gizartean baz­tertuta edo baz­tertuak izateko arris-
kuan dauden per­tsonen kategorian, baizik eta baita ere
etorkinen, buru-gaixoen, haur eta nerabeen, adinekoen,
e­txebizi­tzaren, espe­txeratuen, ezintasuna duten per­tsonen,
eta abarren arloetan.
Aurkez­tutako kexek hiz­pide duten gai-arloaren arabera
2012
an gizarte baz­terkeriaren aurka borroka­tzeko bitarte-
koekin loturiko erreklamazioak izugarri igo direla an­tzeman
dugu:
1.010
2011
ko 329 kexen eta 2010eko 32 kexen au-
rrean. Kexa horiek
hirukoiz­tu baino gehiago
egin dira aurre-
ko urtearekin parekatuz eta
%  3.056
eko igoera izan dute
bi urtetan
. 1.010
kexetatik
875
(
hau da, ia %  90)
Lanbi-
de
ren fun­tzionamendu ­txarrarekin loturiko hainbat arazori
buruz­koak eta diru-sarrerak berma­tzeko errenta eta e­txebizi­
tzarako prestazio osagarria kudea­tzerakoan izandako jar-
duerei buruz­koak dira.
Gizartera­tzearen arloaz gain, modu esangura­tsuan euren
jarduera handitu duten eremuak az­tertuz gero, ondorioz­tatu
dezakegu hauexek direla jarduna gehien handitu dutenak:
Administrazioaren zerbi­tzurako langileak
,
eta
Herri-ad-
ministrazioen ondasun eta zerbi­tzuak
.
Ogasuna, Osasuna
eta Jarduera ekonomikoaren antolamendua arloek ere
handi­tze nabarmenak izan dituz­te. E­txebizi­tza arloko kexa-
kopuruak behera egin du 2012. urtean.
Ararteko erakundean jasotako
kexen %  56k gizarte-es-
kubideekin lotura
dute (hez­kun­tza, osasuna, gizarte babe-
sa, e­txebizi­tza, etab.)
Modu berean, esan dezakegu kexen
%  50
ek
(
gizartera­
tzeko arlokoak barne) per­tsona guz­tien
berdintasun
erreal eta eraginkorra
berma­tzera zuzendutako
politika
publikoekin
zerikusia daukatela. Politika horien xedea
per­tsona jakin ba­tzuei: emakumeak, gizarte baz­terkeria
paira­tzen duten edo paira­tzeko arriskua duten per­tsonak,
adinekoak, haurrak eta nerabeak, ezintasunen bat duten
per­tsonak, homosexualak –gay zein lesbianak– edo tran-
sexualak, etorkinak, ijitoak, etab., eskubide hori behar be-
zala gauza­tzeko aukera galaraz­ten edo eragoz­ten dieten
oz­topoak ken­tzea da.
Kexen
%  65
gizarte estatua
ren exijen­tzien ondorioz­ko
prestazioei, baliabideei eta politika publikoei buruz­koak dira.
23
2012
ko
T
xostena
I
(
I ) . 4 .
E s tat i s t i k a a l o r r e z a l o r
Aurrekoa ikusi