1.
Gomendio orokorrak
Banakako kexen ebaz­pena, zalan­tzarik gabe, garran­tzi han­
dikoa da azal­tzen diren kasu konkretuak argi­tzeko. Nolanahi
ere, ba­tzuetan ikusten da auzia kasu partikularraz harago
doala eta modu orokorrean hel dakiokeela, herritar ugariri
edo, modu estrukturalean, administrazioen jardunari eragin
diezaiokeelako.
Zenbaitetan, arau aldetik hu­tsuneak daudela suma­tzen
da, edo aldatu egin behar direla lehendik dauden arauak,
bidegabekeriaz­ko egoerarik ez gerta­tzeko edo eskubideak
hobeto bermatuko dituzten arauak lor­tzeko.
Halako kasuetan, Arartekoak gomendio orokorrak egiten
ditu, administrazio bati edo hainbati begira.
2012.
urtean, 3 gomendio orokor egin dira, beste hainbeste
gairen inguruan. Gomendio horiek osorik gure web gunean
aurki daitez­ke
(
).
Gainera, oso aurreratuta
daude beste zenbait gomendio eta 2013ko lehen hilabetee­
tan argitaratuko dira.
1.1. 
Euskal Osasun Sistema/Osakidetzaren
esparruan zerbi­tzu espezializatua eta
ospitalea aukera­tzea
Gomendio horretan Arartekoak Euskal Osasun Zerbi­tzuari
adierazi dio ospitalea eta zerbi­tzu espezializatua hauta­tzeko
eskaerak malgutasunez azter di­tzala, osasun-antolamen­
duari lotutako premiak erabil­tzaileen eskaerek oinarri dituz­
ten inguruabarrekin uztartuz.
1.2. 
Ordainagiri bidez aldiz­ka kobra­tzen diren
zergetan, zerga-onurak urtero eskatzeko
baldin­tza alda­tzea, onuraz hobeto
baliatzeko aukera eskain­tzen duten beste
baldin­tza ba­tzuen truke
Arartekoak hauxe gomenda­tzen die Euskal Autonomia Er­
kidegoko udalei: ordainagiri bidez aldiz­ka jaso­tzen diren
zergei dagokienez eskatu behar diren onuren kasuetan, toki
erakundeek euren zerga ordenan­tzak alda di­tzaten onura ur­
tero eskatu behar izatearen beharra kenduz, onura horrek,
bere izaerarengatik, subjektu pasiboaren aldeko ondorioak
izan di­tzakeenean hainbat zerga ekitalditan zehar.
1.3. 
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak,
Osakidetzak eta Udal­tzaingoek koordinazio
mekanismoak ezarri behar dituzte
istripuetako biktimen familiei informazioa
ahalik eta lasterren eman dakien
bermatzeko
Istripuetan esku har­tzen duten zerbi­tzu publiko ezberdine­
tako administrazio arduradunek beharrez­koak diren koor­
dinazio mekanismoak ezarri behar dituzte istripu horietan
zauritu diren per­tsonen familia inguruak ahalik eta lasterren
istripuaren eta biktima ospitale zentro batera eraman dute­
naren berri duela berma­tzeko.
Bideratutako mekanismoek zehaztu beharko lukete esku
har­tzen duten zerbi­tzuetako zeini dagokion informazio hori
eskain­tzea eta bermatu beharko lukete zauritua har­tzen duen
osasun zentroak, hura hel­tzen denean, familiari informazio
hori helarazi ote zaion badakiela.
2.
Azterlanak
2012.
urtean zehar 2 azterlan monografiko burutu eta argi­
taratu dira:
2.1. 
(2012
ko ekaina)
Azterlan horren bidez, Arartekoak politika publikoen diseinua
gidatu behar duten giza eskubideen prin­tzipioen inguruko
gogoeta egiten du.
Berdintasuna
eta
bazterkeriarik eza
bezalako oinarriz­ko
prin­tzipioak, eskubideen uniber­tsaltasuna, zatiezintasuna
eta elkarren arteko mendekotasuna eta konponketarako,
modu aktiboan parte har­tzeko eta informazioa eskura­tzeko
eskubideak abiapuntu­tzat hartuta, Ararteko erakundeak bo­
tere publikoen­tzako gomendio praktiko jakin ba­tzuk aurkeztu
ditu:
Oinarriz­ko eskubideen garapenerako legeria giza es­
kubideen nazioarteko zuzenbideko parametro berma­
tzaileenetara egokitu behar da;
Politika publikoek berdintasuna bermatu behar dute,
berdintasun­tzat gaitasun eta autonomia per­tsonalak eta
gizarte demokratiko baten balio egitura­tzailea hartuta;
Politika keta gizarte zerbi­tzuak eskubide sozioekono­
mikoak gauza­tzeko tresnak dira eta enplegu, oparotasun
eta gizarte-kohesioaren iturri.
264
2012
ko
T
xostena
(
IV). Arartekoaren beste tresna batzuk administrazio ona izateko eskubidea sustatzeko
IV
Aurrekoa ikusi