7.
Beste jarduera batzuk
7.1. 
Arartekoaren Informazio-guneak
egoitza publikoetan
Arartekoak euskal herritarrei egiten duen lanaren berri emate­
ko zereginarekin jarrai­tzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan
bizi diren per­tsona guztiek jakin dezaten erakunde honek
zein zerbi­tzu publiko eskain­tzen duen, eta nola izan dakie­
keen erabilgarri. 2009an, Arartekoak informazio-kanpaina
bat hasi zuen, hau da, EAEko udale­txeetan informazio-gune
ba­tzuk jarri zituen, eskultura baten an­tzeko euskarri bat,
kartoi-harriz­koa, erakundearen inguruko informazio interes­
garriarekin (zer den, zer egiten duen, noiz jo Arartekoarenga­
na, nola aurkeztu kexa bat...).
Lehenengo fasean, informazio-gune horiek EAEko udal
bakoi­tzean jarri ziren, ikus daitez­keen eta normalean jendea
askotan ibil­tzen den tokietan. Bigarren fasean, informazio
baliabideak hiru foru aldundietako eta Eusko Jaurlari­tzako
bulegoetara bidali ziren.
Ararteko erakundea euskal gizarteari hurbil­tzeko eta gauza­
tzen dituen zereginak gehiago eta hobeto ezagu­tzera ema­
teko, ekimen berri bat jarri da mar­txan:
lau hilez behingo
dibulgazioko aldiz­kari bat
bidal­tzea informazio-guneetara,
hain zuzen. Modu labur eta entretenigarrian azal­tzen du Arar­
tekoak az­ken hilabeteetan gauzatu dituen jarduera ba­tzuk
(
ezohiko ­txostenak, gomendioak, kexak eta kon­tsultak...).
Gainera, liburuxka zabalgarri ba­tzuk egin dira, eta, bertan,
bost hiz­kun­tzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, fran­
tsesez eta arabieraz) jaso dira Giza Eskubideen Adieraz­pen
Uniber­tsalaren 30 artikuluak.
7.2. 
Aldizkari digitala
Arartekoak etengabe egiten du apustu modernizazioaren
alde, baita herritarrei egiten dugun lanaren berri emate­
ko bideak hobe­tzearen alde ere, eta, horri esker, 2012an
aldiz­kari digitala sendotu da. Oso tresna
erabilgarria da herritarrei erakunde honek gauza­tzen dituen
jarduera guztien berri emateko. Bi hiz­kun­tzatan argitara­
tzen da eta erraz irakur­tzen da. Aldiz­kari honen formatua
malgua da, eta, bertan, Arartekoaren jarduerarik garran­tzi­
tsuenetako ba­tzuk jaso­tzen dira: gomendioak, artikuluak,
argitalpenak, ebaz­penak...
Informazio eguneratua eskain­tzeaz gain, aldiz­kari digita­
lak, era berean, zuzeneko esteken bitartez
web
orriko bes­
te eremu ba­tzuetara sar­tzeko aukera ematen du; adibidez,
Haur eta Nerabeen­tzako Bulegora, arreta publikoko kolekti­
boetara, ebaz­penetara, gomendioetara, ohiko ­txostenetara
eta ezohiko ­txostenetara.
Gobernuz kanpoko erakundeak eta gizarte zibil antolatua
buletin honen xede garran­tzi­tsua dira, baita herri-administra­
zioak, komunikabideak eta Arartekoak egiten duen lanaren
informazio eguneratua izan nahi duten herritar guztiak ere.
8.
2012
ko argitalpenen zerrenda
Egilea:
Arartekoa
Data:
2012/11
Egilea:
Arartekoa
Data:
2012/10
268
2012
ko
T
xostena
(
IV). Arartekoaren beste tresna batzuk administrazio ona izateko eskubidea sustatzeko
IV
Aurrekoa ikusi