desadostasun eta gataz­karik gabeko prozesu mekanikoa
bali­tz bezala, eran­tzun emozionalak eragingo ez balitu
bezala. Hala eta guztiz ere, positiboki erabil daitez­keen
hainbat sen­tsazio ere badaude, prozesuekin jarrai­tzeko
motiba­tzen dutenak.
Erakunde publiko eta pribatuek kon­tsumi­tzaileak babes­
teko duten zeregina fun­tsez­koa da. Erreklamazioaren
prozesua eta ebaz­pena guztiz alda­tzen dira haiek jardu­
ten dutenean, eta enpresek ere badakite hori, erakunde
horien­tzat berariaz­ko bideak sor­tzen baitituzte. Hala eta
guztiz ere, erakundeek
administrazioen babes falta
eta
herritarren kon­tzien­tziazio eskasa
sala­tzen dute,
bereziki erakunde pribatuen kasuan, asoziazionismo
maila ­txikia baitute eta, beraz, eragina izateko ahalmena
muga­tzen da.
Egindako azterketaren ondoren,
ondorio
eta amaierako
proposamen gisa, proiektuan an­tzemandako faktoreetan
esku har­tzeko beharra aipa­tzen da, kon­tsumoaren kultura
alda­tzeko eta herritar bakoi­tzak, kon­tsumi­tzaile eta ba­
nakako erabil­tzaile den heinean, baina baita talde handia­
go baten parte den heinean ere, jakin dezan eskubideak
erreklama­tzean hartutako erabakiek herritar guztiengan
eragina dutela.
Gainera, garran­tzi­tsua da parte har­
tzen duten agente guztiak, enpresak barne, prozesu
horren konplize sentitu daitezen, erronka zaila baina
lortu daitekeena.
5.
Arartekoaren udako ikastaroak
EHUko XXXI. Udako Ikastaroen
barruan, Donostiako Mi­
ramar Jauregian Ararteko erakundeak antolatutako ikastaro
bat egin zen,
Kon­tsumi­tzaileen eta erabil­tzaileen eskubideak
eta enpresa pribatuen bitartez interes orokorreko zerbi­tzuak
ematea
izenburukoa.
Gaur egun, administrazioaren arloan eta gizartean onartu
ohi den jokabide bat da per­tsonen eguneroko bizi­tzarako
garran­tzi handiena duten zerbi­tzu orokor eta publikoak
elek­trizitatea, ura, telefonia, garraioa eta abar– enpresa pri­
batuek ematea kudeaketa sistema ezberdinen bidez.
Interes orokorreko zerbi­tzuak pribatizatu arren ez li­tzateke
inolako babesik galdu behar, izan ere, oinarriz­ko eta ezinbes­
teko eskubideen aurrean gaude, urratuz gero, herritarren
bizi-kalitatean eragina dutenak.
Zen­tzu horretan, Arartekoak arazo horren inguruko
ezta­
baida piztu
nahi izan zuen, interes orokorreko zerbi­tzuen
ikusmoldeari eta erabil­tzaileek zerbi­tzuen eta euren es­
kubideen inguruan egiten dituzten salaketei buruz­ko ikus­
pegi teorikotik abiatuta. Era berean, alde batetik, euren ti­
tulartasuneko zerbi­tzuen eskain­tzaren kontrol eraginkorra
eta errealaren gainean eskumena duten administrazioen
betebeharrak azter­tzen saia­tzen zen; eta, bestetik, esku
har­tzen zuten enpresek barneko prozesuak erregula­
tzeko eta kontrola­tzeko beharraren inguruan zuten ikus­
pegia mia­tzen zen, kon­tsumi­tzaileen eskubideen tutore­tza
berma­tzeko.
Horretarako, hizlari-mul­tzo garran­tzi­tsua izan zen. Hasteko,
interes orokorreko zerbi­tzuen kon­tzeptua eta haren araupe­
tzea landu ziren, Clara Asúa doktoreak esparru juridikoari
buruz egindako aurkez­penaren bitartez. Izan ere, per­tsona
kon­tsumi­tzaileen eskubideen zain­tza-tresnei buruz­ko hurbil­
pena egin zigun, hiru lurralde-esparruri dagokienez: Europa,
Espainia eta Euskadi. Ondoren, Teresa Costa doktoreak hi­tz
egin zuen. Izan ere, kon­tzeptu-esparru hori ikuspegi ekono­
mikotik eta enpresaren ikuspegitik osatu zuen, eta Energiaren
Ba­tzorde Nazionaleko lehendakari gisa izan zuen eskarmen­
tuari buruz ere hi­tz egin zuen. Amai­tzeko, mahai-inguruak,
bertako kideen bidez, izaera praktikoko ikuspegi osagarriak
eskaini ditu.
Bertan emandako hi­tzaldiak 2012ko urrian argitaratu dira.
6.
Giza eskubideei buruzko
jardunaldiak
Arartekoak maia­tzaren 14an eta 15ean
Gizarte eskubideak
krisi garaian: badago konponbidea, bila di­tzagun auke-
rak” izenburuko
jardunaldiak antolatu zituen. Bertan giza
eta gizarte eskubideetan, ekonomian, politika publikoetan,
demografian edo Europako politiketan adituak zirenek par­
te hartu zuten, baita Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte
errealitatea ezagu­tzen zuten adituek ere. Bertan egon ziren
parte-har­tzeek eta eztabaidek agerian u­tzi zuten bizi­tzen ari
garen egoeraren zailtasun izugarria eta horrekiko irteera bat
bila­tzeko zailtasun handiak.
Arartekotik erabilgarri­tzat eta egoki­tzat jo­tzen dugu, gure
esleipenak erabiliz, gizarteari, gizarte erakundeei eta bote­
re publiko eta administrazioei gerta­tzen ari denari buruz­ko
azterketak eta ikuspuntuak eskain­tzea gure erakunde-eran­
tzukizunaren ikuspegitik, aldi berean, gizarte eskubideen
gu­txieneko eta ezinbesteko edukien mugak erakusteko
ahalegina eginez. Zen­tzu horretan, giza eskubideen esana­
hiari buruz­ko azterlan juridikoa burutu dugu, bereziki krisi
ekonomiko garaian politika publikoak diseina­tzerakoan es­
kubide sozioekonomikoek duten esanahiari buruz­koa. Es­
painiako konstituzio antolamenduaren eta giza eskubideen
nazioarteko zuzenbidearen azterketa zein horren inguruko
jurispruden­tzia oinarri izanik, azterlanak (kapitulu honen 2.
atalean aipatutakoa) defenda­tzen du gisa-eskubideek botere
publikoak derrigor­tzen dituztela euren buru­tzapen eta bete­
tze eraginkorra berma­tzen duten politikak, prestazioak eta
zerbi­tzuak sortu eta manten­tzera.
Jardunaldietako hi­tzaldien bilduma 2012ko irailean argitaratu
zen.
267
2012
ko
T
xostena
IV
(
I V ) . 5 .
A r a r t e k o a r e n u d a k o i k a s ta r o a k
Aurrekoa ikusi