11.
Informatzeko betebeharra
Lege antolamenduak Ararteko erakundearen modukoei
eslei­tzen diz­kien kontrol eginkizunak bete­tzeko ezinbeste-
koa da erakunde horien jarduera esparruetan sar­tzen diren
herri administrazioen lagun­tza. Izan ere, administrazio ho-
riek izapide­tzen ari diren espedienteen ebaz­pen oinarritua
lor­tzeko behar den informazio guz­tia eman behar dute eta,
gainera, ezarritako epeetan egin behar dute hori, ikerketa eta
kontroleko lanek gu­txieneko eragingarritasuna izan dezaten
nahi bada behin­tzat.
Errealitate horretaz jabetuta, Ararteko erakundea sortu eta
araupe­tzen duen o­tsailaren 27ko 3/1985 Legeak −23. artiku-
luan− bere kontrolpean jarritako herri administrazioen bete-
behar hori espresuki aipa­tzen du, administrazio horiei eska­
tzen zaiz­kien datu, dokumentu, ­txosten eta argitasun guz­tiak
lehentasunez eta premiaz aurkez­tu behar dutela dioenean.
Era berean, 26. artikuluan ohartaraz­ten du informazioak,
espedienteak edota bestelako datuak bidal­tzeko eska­tzen
zaienean, erakundeak eskatutakoari eran­tzun dakion epe bat
ezarri beharko duela. Betebehar hori sendo­tzeko, lege ber-
berak dio, 24.2 artikuluan, herri Administrazioaren zerbi­tzura
ari den edozein organismo, fun­tzionario, zuzendari edo per­
tsonak Arartekoaren ikerketa lanaren aurrean jarrera ez­korra
edo oz­topa­tzailea erakusten tema­tzekotan, ­txosten berezia
egin ahal izango da, urteko ­txostenean dagokion atalean
aipa­tzeaz gain
.
Hain zuzen ere, urteko ­txosten honetan atal hau sar­tzearen
helburua da Eusko Legebil­tzarrak eta, era berean, iri­tzi
publiko orokorrak jakitea zein izan diren erakundearekin
lankide­tzan jarduteko arreta eta gogo berezia eskaini dituz­
ten administrazio eta organismoak, baita lankide­tza hori uka-
tu edo a­tzera­tzeagatik herritarrek azaldutako kexak dagokien
epean konpon­tzeko ezintasuna eragin dutenak ere.
Komeni da az­pimarra­tzea lankide­tzan aritu beharra gogora­
tzeko fun­tzioa zuhur­tziaz egiten dela, administrazioen ku-
deaketan eragina duten aldagaiak kontuan hartuta, eta kexa
bat azaldu duen per­tsonari eran­tzun eraginkor eta az­karra
emateko ageriko helburuarekin.
Ezinbesteko arreta beharrez­koa duten zirkunstan­tzien
artean hauek dira nabarmenenak: Informazioa eska-
tu deneko arazoaren izate materiala, eskaera egin zaion
erakundearen administrazio eta burokrazia sarearen kon-
plexutasuna, jorratu beharreko prozeduren behin-behineko
pilaketa, kontrolatutako erakundeen eraketan eragina du-
ten eta hauteskunde garaien ondorio diren aldi baterako
aldagaiak, arduradun eta fun­tzionarioen ordez­kapen edo/
eta errotazioa, etab.
Baina, hala eta guz­tiz ere, ez dira gu­txi arduragabekeria na-
barmena isla­tzen duten egoerak, erakunde honen kontrol
fun­tzioari eta, era berean, kexa azaldutako per­tsonen eskubi-
deei errespeturik gabeko jarrera adi­tzera ematen dietenak.
Kasu horietan, hain zuzen, erakundeak ohartaraz­penaren az­
ken urra­tsera jo­tzea beste erremediorik ez du, lankide­tzarik
ezak eragin li­tzakeen ondorio penalen berri emateko asmoz
(
Zigor Kodeko 502.2 artikulua).
Jarraian eran­tsitako zerrendetan ager­tzen dira 2012. urtean
lankide­tzan ari­tzeko prest egon diren administrazio edo bes-
te erakunde ba­tzuei buruz­ko datuak (1). Horregatik, ez da
beharrez­koa izan horiei agindeirik egitea.
Errekerimenduak jaso dituz­ten administrazio eta erakundeen
gaineko datuak ere jaso dira (2).
Az­kenik, kasu larrienak nabarmendu dira, hau da, ohartaraz­
penak jaso dituz­ten erakundeetako arduradunen kasuak (3).
Egoki­tzat jo dugu az­pimarra­tzea Eusko Jaurlari­tzako zen-
bait sail lehenengo zerrendan (esan dugun moduan, bertan
euren lankide­tza dela-eta gailendu diren administrazio eta
erakundeak ageri dira) ager­tzearen arrazoia honen ondorioa
dela: EAEko administrazioaren egitura berria (EAEko admi-
nistrazioaren sailak sor­tzeko, deusez­ta­tzeko eta alda­tzeko
lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua). Izan
ere, egiaz­tatu ahalko den moduan, sail horietako ba­tzuek bi-
garren zerrendan korrelatiboa dute eskumenen ikuspuntutik.
Bigarren zerrenda horretan errekerimendu bat jaso duten ad-
ministrazio eta erakundeak jaso dira.
Aurten ere, eskerrak eman behar diz­kiogu Bilboko Udala-
ri bere lankide­tzagatik eta orain arte izan duen jarreraga-
tik. Izapidetutako espedienteen bolumena gorabehera, ez
dugu ezein momentutan errekerimendurik egiteko beharrik
eduki.
2012.
urtean errekerimendu bat jaso duten administra-
zio eta erakundeei dagokienez, erabateko datu erlatiboak
kon­tsultatu daitez­ke. Hala
ere, beharrez­ko­tzat jo dugu ondorengo administrazio eta
erakundeen gaineko berariaz­ko aipamena egitea: ­txosten
hau ixterakoan, eran­tzuteke dauden errekerimenduak
dituz­tenak. Administrazio eta organismo horiek honako
hauek dira
Eusko Jaurlaritza
Hez­kun­tza, Uniber­tsitate eta Ikerketa Saila 9 errekerimendu
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
34
errekerimendu
Osasun eta Kon­tsumo Saila
8
errekerimendu
E­txebizi­tza, Herri Lan eta Garraio Saila
9
errekerimendu
Arabako Foru Aldundia
Toki Administrazioa
errekerimendu 1
Ingurumena
errekerimendu 1
Gipuz­koako Foru Aldundia
Berrikun­tza, Landa Garapen eta Turismo
Departamentua
errekerimendu 1
Arabako udalak
Laguardia
errekerimendu 1
Vitoria-Gasteiz
errekerimendu 1
36
2012
ko
T
xostena
(
I). Ararteko erakundearen jarduera kopurutan
I
Aurrekoa ikusi