Erkidegoan zenbait erreferentzia daude, gutxieneko hori
ezartzeko baliagarriak izan daitezkeenak (diru-sarrerak
bermatzeko errenta besteak beste). Horien azpitik, oso
zaila da bizitza duina edukitzeko aukera izatea. Bestalde,
gutxieneko baliabide ekonomiko horien zenbatekoak gaz-
te horien administrazio egoeran oso eragin handia dauka.
Zehazki, bizitoki baimena berritzeko (edo ez) aukerari buruz
ari gara, bai eta hori salbuespenezko inguruabarren ondo-
rioz eskuratzeko aukerari buruz ere. Baliabide ekonomikoak
eskatzen diren adierazleen (IPREM) azpitik murrizten badi-
ra berritzeko une erabakigarri batean edo bizitoki baimena
eskatzerakoan, pertsona hori administrazio irregulartasun
egoeran jartzen da berriro ere, “irteera laukian” hain zuzen,
eta ordura arte gizarteratze prozesuan eta migrazio proiek­
tuaren sendotzean lortutako aurrerapen guztiak hondatu
egiten dira. Ez dauka zentzurik une horretara arte lortutako
laguntza baliogabe bihurtzea bizitoki baimena berritzeko
ezintasunaren ondorioz; izan ere, hori gertatuz gero ezingo
dute lan bat eduki.
Baliabide horiek jasotzeko modua ere ez da axolagabea,
ez ekonomiari dagokionez, ezta hezkuntzari dagokionez
ere. Aurreko etapetan ez bezala, ostatu kolektiboa ez duten
gazteek hilean 625 euro jasotzetik hilean 325 euro jasotzera
pasa dira. Horrez gain, gizarte jantokirako txartel bat ere
jasotzen dute (300 euroko balioa duena). Horrez esan nahi
du 325 eurorekin logelen alokairuari (Gasteizen arraroa da
250
euro baino gutxiago ordaintzea) egin behar diotela au-
rre eta, sobran dutenarekin gainontzeko beharrak asebete
behar dituzte, hau da, arropa, sendagaiak, garraioa, es-
kolako edo laneko materiala... Gure ustez, ez da nahikoa.
Hezkuntzaren ikuspegitik, autonomia pertsonalaren proze-
suan aurrera egiteak esan nahi du mailaz maila erabakiak
hartu behar direla, aukeratzeko askatasun pertsonaletik
abiatuta. Horretarako, aukeratzea, plangintza egitea, lehen-
tasunak ematea, antolatzea... eskatzen duten egoerei aurre
egitea ezinbestekoa da. Mantenua bakarrik gizarte janto-
kiaren bidez bermatzeak ez dio onik egiten mailaz mailako
autonomia horri. Halaber, beste pertsonen artean aurreiri-
tziak sor dezake. Hori ere erakunde honek egindako aurreko
txostenetan jorratu dugu; izan ere, ezinezkoa da jantokiaren
ordutegiak prestakuntzaren eta lanaren ordutegiekin bate-
ratzea.
Gazte horien hazkuntza pertsonalaren eta gizarteratze pro-
zesuan, aipatutako gutxieneko baliabide ekonomikoekin
batera, funtsezko beste elementu bat dago:
gaikuntza, bai
pertsonala, bai profesionala eta soziala.
Zentzu horretan,
ezinbestekoa da nahikoak diren gaitasun linguistikoak eta
kualifikazio profesionala eskuratzeko laguntza. Horretarako,
gazteen ezaugarri partikularrak aintzat hartu beharko dira eta
erritmoak eta formatuak egokitu beharko dira, hezkuntza-
ren arloan egoera desberdinak gertatzen diren bakoitzean
eskaintzen den arreta beraren bidez. Orain arte gazte ho-
riek, beste gazte batzuekin batera, gizarte eta hezkuntzako
eta prestakuntzako zenbait programetan parte hartzen zu-
ten ikusi 2.2.2.1 Hezkuntza atalean kontatutakoa Gasteizko
Osabidezko Hezkuntzarako eta Lanerako Prestakuntzarako
Partzuergoa desegiteari buruz). Horiek desagerraraztea edo
murriztea ez da ideia ona eta integrazioaren bidean beste oz-
topo bat besterik ez dira.
Azkenik, ezin dugu ahaztu prozesuan zehar erreferentziaz­ko
laguntza
egonkorra beharrezkoa dela. Laguntzaren in-
tentsitatearen logika beheranzkoa da. Hala ere, bizitza ez
da beti horren lineala eta, kasu batzuetan, gerta daiteke
une batean behar den laguntza lehenago jasotakoa baino
handiagoa izatea. Zeregin horretan
gizarte sarearen
lan-
kidetza oso interesgarria izan daiteke; izan ere, gizartean
integratua egoteak komunitatearekin lotura eta harreman
sendoak edukitzea barne hartzen du. Horretarako, gizarte
erakundeak, berez, administrazioa baino hobeto hornituta
daude. Norabide berean lan egiteak onurak besterik ez ditu
ekarriko.
Azken kexa-multzoa, atzerritarren esparruan, gehiago erre-
pikatzen den kontu bati buruzkoa da:
erroldatzea.
Foru
aldundiek (gogora dezagun haiek ematen dutela tutoretza)
adingabe horiek dokumentatzeko duten beharra denboran
luzatzen ohi da kontsulatuek eta enbaxadek euren nazio-
nalei eskatzen dizkieten baldintzak betetzeko beharra de-
la-eta. Hori, zenbaitetan, oztopo bat izan da udal erroldan
izena emateko, eta errolda funtsezkoa da pertsonen bizitza-
rako, izan ere, eskubideen erabilerarako (hezkuntza, osa-
suna, gizarte parte-hartzea…) eta herri administrazioekin
harremanak izateko sarbidea da.
Arazo horri erantzuna emateko
eman genuen. Bertan, erroldako
izen-ematea arautzen duen araudia eta udalen praktika ez-
berdina aztertuta, horiei orokorrean gomendatzen zitzaien
aplikatu beharreko araudia pertsonen interesen zentzurik
onenean interpretatzen duten praktikak gainera zitzaten
eta herri administrazioek haurren esparruan dituzten bete-
beharrak kontuan hartuko lituzkeen jardun-protokoloa gara
zitzaten (Aldundiarekin batera). Betebehar horiek ezin dira
alde batera utzi adingabeak agiririk ez izanagatik ezta une
zehatz batean itundutako plazak baino adingabe gehiago
egonagatik ere.
Gomendioa hedatu zenetik urtebete baino zertxobait gehia-
go igaro ondoren, Bizkaiko udalerri gutxi batzuetan zailta-
sunak mantentzen direla antzeman genuen, beti ez bazen
ere, beraz, berehala harremanetan jartzeko asmoa izan ge-
nuen kasu zehatz bakoitzean zeuden oztopoak konpontze-
ko.
Urtearen lehen erdialdean erakunde honetan hainbat kexa
jaso genituen Gasteizko udalak ez zituelako erroldatu gizar-
te bazterkerian dauden pertsonentzako egoitza-baliabidee-
tan hamabi gazte atzerritar inguru, adingabeen babeserako
baliabideak utzi izan ondoren. Udaleko zerbitzuarekin ha-
rremanetan jarri ginenean, erroldatze protokoloa behar
bezala betetzen ari zela egiaztatu genuen eta kexak admi-
nistrazio-izapideen tartean aurkeztu zirela, beraz, udaleko
protokoloan ezarritako epea amaitzean pertsonak behar
bezala erroldatuta zeuden.
Bakarrik dauden adingabe atzerritarrekiko arretari buruzko
atal hau ixteko, egoitza-harrerako baliabideak arautzen di-
tuen
seigarren xedapen gehigarrian
ezarritako bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako
premiazko harrera protokoloa
garatzeko prozesua ai-
patuko dugu. Eusko Jaurlaritzako
arlo honetan gertatu
izan diren aurrerapausoen berri eman digu. Aurrerapauso
2012
ko
T
xostena
40
(
II). Eskubideak urrratzea? Kexak, kontsultak eta ekimen propioko jarduerak
II
Aurrekoa ikusi