9.
Ingurumena
I
ngurumena zeharkako kezka bat
da Arartekoan
.
Natura-ingurumena eta
giza osasunaren babesa modu jasangarrian
zaintzeko beharra dira gure oinarriak esparru
honetan. Arlo horretan, nagusi izan dira
kexetan, herritarrek beren kezka adierazi
dute beren etxeek batez ere kutsadura
akustikoagatik edo kutsadura atmosferikoagatik
eratorrita pairatzen dituzten kalteengatik.
Bestalde, natura-ingurumena defendatzeko
herritarren elkarteak gure erreferentzia izan
dira, euskal botere publikoek hainbat kontutan
izandako jarduketa aztertzeko, hala nola giza
jardueraren ingurumen-kontrolean eta urte
hauetan jarraitutako gizarte-garapeneko
ereduak ingurumenean izandako inpaktua.
25
urte hauetan, ingurumenarekin zerikusia
duten 15 gomendio orokor baino gehiago egin
dira, eta horien artean nabarmentzen dira
jolas- eta industria-jardueretako eta aisialdirako
lokaletako zarataren arazoari buruzkoak.
Informaziorako eta ingurumen-partaidetzarako
eskubideari buruz ere egin ditugu beste
gomendio orokor batzuk, beste hainbat gai
garrantzitsuren artean.
Hainbat gairi buruzko ebazpenak, gomendioak
edo iradokizunak egiten esku hartu dugu,
hala nola Euskal Autonomia Erkidegoan
haustura hidraulikoa edo
fracking
ari buruz,
lindanoagatik kutsadura-gertakariengatik
kontsumorako uren kalitateari buruz eta
ingurune industrializatuetan, besteak beste,
petrolio-birfindegien inguruan, bizi diren
pertsonek osasunean pairatzen duten
inpaktuari buruz. Halaber, urte hauetan, beste
hainbat esparrutan ere esku hartu dugu, hala
nola eredu energetikoan, ingurumenerako duen
inpaktuan eta energia-iturri berriztagarrien
sustapenean.
Ingurumen arloko helburu estrategikoetako
bat da
eratorritako
konpromisoen aplikazioa aztertzea, ingurumen-
demokraziaren hiru zutabeak bermatzeko:
informaziorako sarbidea, partaidetza
eta ingurumen-justizia. 25 urte hauetan,
azpimarratu dugu herri-administrazioek
partaidetza-mekanismoak eman behar
dituztela, ingurumenetik eratorritako gatazkak
kudeatzeko, eta herritarrek eta elkarte
interesdunek ordezkaritza izan behar dutela
mekanismo horietan
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
21
25
urte hauetan, ingurumenarekin zerikusia duten
15
gomendio orokor baino gehiago egin dira