10.
Herri-lanak, garraioak eta azpiegiturak
G
ure autonomia-erkidegoan herri-
azpiegituren obrak egiteak eta
garraio-zerbitzuak emateak berekin
ekarri du Arartekoak
,
erakunde gisa
jardun duen 25 urtetan, esparru horretan
jarduketa ugari egin behar izatea. Aurkeztu
diren erreklamazioek sarritan zalantzan jarri
dituzte azpiegitura horiek eraikitzeko aukera,
ingurumenean duten eragina eta herritarren
parte hartzeko prozesuak. Garraioaren kasuan,
zerbitzu hori erabiltzaileentzat mugarik gabe
emateari buruzkoak izan dira batez ere gure
esku-hartzeak.
25
urte hauetan, 8 gomendio orokor eman
dira garraioarekin eta herri-lanekin lotuta.
izan da
esparru azpimarragarrienetako bat, eta 2011.
urtean esparru horri buruzko txosten berezi
bat aurkeztu zitzaion Eusko Legebiltzarrari.
kasuan,
Arartekoak herritarren foro bat sustatu zuen
2007.
urtean gai horren inguruan.
Lurralde historikoetan ezarritako garraio
publikoetako ordainketa- eta beherapen-
sistemei buruzko ebazpenak egiten ere esku
hartu dugu. Besteak beste, adierazi dugu
beharrezkoa dela tarifa-sisteman bateratuta
dauden baldintza batzuk ezartzea, garraio-
sistema publiko integratu bat lortzen lagunduko
dutenak, bai eta txartel bakarra ezartzea ere,
Euskal Autonomia Erkidegoko garraiobide
guztietan erabili ahal izango dena. Azpiegituren
eta herri-lanen esparruan, eskatu dugu
zuzenbide pribatuari atxikitako enpresen bidez
kudeatzen diren zerbitzu publikoen erabiltzaileen
eskubideen kudeaketa hobetzeko, gardentasun-
irizpideen eta administrazio egokiaren bidez.
Garraio publikoari buruz, oraindik azpimarratu
behar dugu beharrezkoa dela garraio
egokituaren eskaintza hobetzea. Herri-
administrazio eskudunek beren indarrak
batu behar dituzte, mugikortasun urritua
duten pertsonentzako irtenbideetan lanean
jarraitzeko. Gaur egun, mugikortasun urriko
pertsonek garraio publikorako sarbide-aukera
askoz ere murritzagoak dituzte, oraindik
dauden egokitzapen-arazoak direla eta.
Halaber, nabarmendu behar dugu
garrantzitsua dela herritarren parte-hartzea
interes orokorreko obrak eta azpiegiturak
egitean, eta parte-hartze hori egin nahi
den obraren plangintzaren eta diseinuaren
hasierako faseetan erabili beharko
litzatekeela
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
22
Zerbitzu hori erabiltzaileentzat mugarik gabe emateari
buruzkoak izan dira batez ere gure esku-hartzeak