11.
Jarduera ekonomikoaren antolamendua
J
arduera ekonomikoaren
antolaketa arloan, adierazi
behar dugu jasotako salaketen
kasuistika aldatuz joan dela
25
urte hauetan. Erakunde honen ibilbidearen
hasieran, nagusi ziren lehen sektoreari edo
nekazaritzari edo abeltzaintzari buruzko kexak
(
baso-teknikariek ustiapenen arteko tarteen
gutxieneko distantziei buruzko legedia betetzen
zituzten zalantzan jartzen zuten abeltzainak,
ehiza egiteak ingurunean eragiten duen
ondorioa eta abar) eta bigarren sektoreari edo
industria-sektoreari buruzkoak (ibilgailuen
azterketa teknikoetatik eratorritako kontuak,
besteak beste). Azken hamarkada honetan,
berriz, oinarrizkotzat eta funtsezkotzat har
daitezkeen zerbitzuen erabiltzaileek azaldutako
arazoak neurri handiagoan nabarmendu dira,
besteak beste elektrizitatearen, gasaren eta
telefonia-zerbitzuen hornidurako zerbitzuen
erabiltzaileenak.
Esparru honetan, hau adierazi behar dugu:
2012
ko maiatzean
izeneko lana aurkeztu zen, Farapi, S.L. enpresak
egindakoa. Enpresa hori izan zen Arartekoak
2011.
urtean deitutako ikerketa-bekaren
adjudikazioduna. Azterketa analitiko bat da,
dibulgazioa eta sentsibilizazioa helburu dituena,
Euskal Autonomia Erkidegoan teknologiaren,
telekomunikazioen eta aireko garraioen
sektoreetan erabiltzaileak eta kontsumitzaileak
diren pertsonen eskubideen egoera hizpide
duena. Azterketaren helburu nagusia da hiru
sektore horietan pertsona erabiltzaileen
erreklamazio- eta defentsa-moduak eta
prozedurak aztertzea, eta erreklamazio-
prozesuan eragileek zer zeregin betetzen duten
aztertzea.
Lan hori UPV/EHUren Udako Ikastaroen
esparruaren baitan aurkeztu zuen Arartekoak.
Lan horren bidez, eztabaida publiko bat
sortzen saiatu zen, oinarrizkotzat eta
funtsezkotzat jotako interes orokorretako
zerbitzuetarako sarbidea herritar guztientzat
unibertsala eta kalitatekoa dela bermatzeko
herri-administrazioek egin beharreko kontrol
eraginkorrak eta erreala lortzeko betebeharrek
zer helmen izan behar duten sakonkiago
aztertze aldera.
Azkenik, adierazi behar dugu, gure gizarteak
bizi duen krisi ekonomiko latzaren ondorioz,
erreparatu dugula erakunde ekonomikoekin eta
finantzarioekin dituzten harremanetan sortzen
diren arazoei buruzko gero eta erreklamazio
gehiago aurkezten dituztela herritarrek, eta
igoera hori esanguratsua izan dela. Nahiz eta
euskal herri-administrazioak berez gatazka
horietan nahasita ez egon, erakunde hau
tartean sartuta dauden eragile guztiekin
batera lanean ari da, kaltetutako pertsonen
babesean aurrerapenak egiten jarraitzeko.
Hori dela eta, 2013. urteko UPV/EHUren
Udako Ikastaroetan, Arartekoak hausnarketa-
eta eztabaida-jardunaldi bat antolatu zuen
finantza
-
ri
buruz
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
23
Azken hamarkada honetan, berriz, oinarrizkotzat
eta funtsezkotzat har daitezkeen zerbitzuen
erabiltzaileek azaldutako arazoak nabarmendu dira