12.
Herri-administrazioaren zerbitzuko langileak
H
erri-administrazioen
zerbitzurako langileak dira
herritarrek administrazio on
baterako eskubidea
asetzeko duten
faktorerik garrantzitsuena, bai eta ekonomia-
eta gizarte-garapenari laguntzeko faktorerik
garrantzitsuena ere.
Berdintasunaren printzipioa nagusi izan behar
da langile horiek hautatzean, eta printzipio hori
berariaz proiektatzen da enplegu publikoan,
duen konstituzio-irudikapena oinarri hartuta.
Arartekoak 25 urte hauetan egin duen lanaren
hein handi bat deialdietan eskatu diren
sarbide-betekizunak derrigorrez merezimendu-
eta ahal-printzipioei buruzkoak izan direla
ziurtatzean datza.
Era berean, behin eta berriz jo dugu autonomia-
erkidegoko administraziotara, diskriminazio
positiboko sustapen-neurriak zaindu zitzaten,
bereziki ahulak diren kolektiboen sarbidea
errazteko, hala nola ezgaitasuna duten
pertsonen kolektiboena. Neurri horietako
bat, oso garrantzitsua, da plazen erreserba-
kupoa ezartzea, eta hainbat gomendio egiteko
arrazoia izan da.
Erakunde honek azpimarratu nahi izan du
beharrezkoa dela langile publikoen lan-
eta familia-bizitza eta bizitza pertsonala
bateratzeko neurrien alde egitea, emakumea
lan-merkatuan masiboki lan egiten hastearen
eta familia-eredu berriak sortzearen
ondorioz gertatzen ari diren gizarte-aldaketa
garrantzitsuen aurrean.
Bestalde, indarra hartzen ari den fenomeno
bati lagundu behar izan diogu kezka handiz,
hain zuzen ere, laneko erasoari edo
mobbing
delakoari. Fenomeno horrek gerturatzeko
ikuspuntu bikoitza izatea eskatzen du: bata
orokorra, arazoari osotasunez prebentzio-
neurrien bidez heltzea, eta bestea, berezia edo
banakakoa, erasoa jada adierazi den kasuetan
esku hartzea.
Edonola ere, jasotako kexek bide eman digute
enplegu publikoari buruzko askotariko gaiak
aztertzeko, eta gai horiek Eusko Jaurlaritzari
aurkeztu dizkiogun urteko txostenetan adierazi
ditugu
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
24
Erakunde honek azpimarratu nahi izan du beharrezkoa
dela langile publikoen lan- eta familia-bizitza eta bizitza
pertsonala bateratzeko neurrien alde egitea