18.
Etorkinak
E
torkinen duintasunaren eta
berdintasunaren aldeko borroka
Arartekoaren lanaren funtsezko
elementu bat da
.
Arartekoaren lanaren
aginduetako bat da, besteak beste, pertsona
eta talde guztien askatasunerako eta
berdintasunerako baldintzak errealak eta
eraginkorrak izatea sustatzea
(
).
Erakunde honek sentikortasuna agertu du,
indarkeriaz, aukera-gabeziaz edo miseriaz,
ihesi, beste hainbat arrazoiren artean, gure
hirietara etorri diren etorkinen beharrekiko.
Biztanleria horren egoerak, beharrak eta
nahiak askotarikoak izatea erronka bat da
herri-administrazioentzat eta Arartekoarentzat.
Hori dela eta, erakunde honek 2001. urtean
zela eskatu
zuen. Herri-administrazioek hainbat plan
diseinatu dituzte maila guztietan, eta 2003.
urtetik aurrera, zenbait jarduketa-ildo eta
estrategia jarri dira abian, kolektibo horrekiko
esku-hartzea hobetu dutenak.
Eskubideetara, zerbitzuetara eta prestazio
publikoetara sarbidea izateko zailtasunen
inguruko kexa ugari kudeatu ditugu, hala
nola osasun-arreta izateko, erroldan
izena emateko, diru-sarrerak bermatzeko
errentaren diru-laguntzak emateko, ostatu
egoki bat mantentzeko edo ezgaitasun bat
izateagatik edo genero-indarkeriako egoera
bat pairatzeagatik gizarte-baliabide bat
mantentzeko zailtasunak. Arartekoak, uneoro,
atzerritarren eskubideak eta zereginak
defendatu ditu,
gainerako pertsonekin
berdintasunean,
eta hori dela eta, gomendio
ugari egin ditugu, administrazioetatik jasotako
erantzunari balorazio positiboa emanez.
Oinarrizko eskubideen errespetua
,
hala
nola bizilekuaren bortxaezintasunerako
eskubidea edo erlijio-askatasunerako eta
gurtzeko askatasunerako eskubidea, hainbat
gomendioren xede izan dira. Gomendio
horietako batzuetan adierazi da utzitako
eraikinak hutsarazi baino lehen plangintza
bat egin behar dela, arazoaren gizarte-
garrantzia aintzat hartzen duena; hilerrietako
zerbitzu publikoak egokitu egin behar direla
erlijio-sinesmen desberdinetara; edo udalek
betekizunak betetzen dituzten eta erlijio-
gurtzarako erabiliko diren lokalei lizentziak
eman behar dizkietela.
Beste kexa batzuk atzerritarrek
poliziarengandik jasotako tratuari buruzkoak
ziren edo jendeari irekitako establezimenduetan
sarrera ukatzeko eskubidea gehiegi
erabiltzearen aurrean jarduketarik ez egin
izanari buruzkoak. Hori dela eta, Arartekoak
gogora ekarri du garrantzitsua dela jarduketa
baztertzaileak saihesteko mekanismoak
ezartzea, eta baita sarrera ukatzeko eskubidea
gehiegi erabiltzeagatiko salaketen aurrean
araudia eta prozedura egokitzea ere. Halaber,
azpimarratu du arrazagatiko delituen
aurkako jarduketak garatu behar direla. Era
berean, gogorarazi dugu garrantzitsua dela
estereotipoak eta aurreiritziak ez sustatzea
atzerritarrei eragiten dieten datuak ematean.
Erakunde honek oinarri du gizaki orok bere
ahalmenak eta gaitasunak garatzeko eskubidea
izatearen uste osoa, bere jatorria edozein
izanda ere, eta halaber, uste du, kudeatzaile
publikoek politika publikoak garatu behar
dituztela,
gizarte inklusibo bat
sortzea helburu
dutenak
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
30
Arartekoak atzerritarren eskubideak eta zereginak
defendatu ditu, gainerako pertsonekin berdintasunean