19.
LGTBI pertsonak
A
rlo honetan, gure lana lesbianek,
gayek, bisexualek, transexualek
eta intersexualek beren herritar-
eskubideak erabat erabiltzea
defendatzera bideratuta daude, beren
sexu-joeragatik eta genero-nortasunagatik
berdintasunaren eta bereizkeria-ezaren
ikuspuntutik. Euskal herri-administrazioek
beharrezko neurriak eta jarduketak garatzea
sustatu nahi dugu, eskubide horiek berdintasun-
baldintzetan erabil daitezen.
2008.
urtean lan-arlo hau sortu zenetik,
gomendio orokor bat eman da
lotuta. Halaber, ikerketa-lan bat
egin da
buruz, bai eta
ere. Era
berean, herritarren foro bat antolatu dugu
.
Espetxeetara eta hainbat
arreta-baliabidetara egindako ikuskatze-
bisitetan, LGTBI pertsonen ikuspuntua ere
aintzat hartzen dugu. Halaber, hezkuntzaren
esparruan afektibitate-, sexu- eta genero-
aniztasunerako eskubideari buruzko bi europar
proiektutan parte hartu dugu
(
e
ta
).
Azkena oraindik abian da eta
Arartekoak koordinatzen du. Proiektu horien
emaitza gisa, zenbait hezkuntza-material
hedatu ditugu, eskolan haurren, gazteen eta
nerabeen afektibitate-, sexu- eta genero-
aniztasunaren errespetua eta erabateko
integrazioa sustatzeko.
Gure jarduketen emaitzari esker, lortu dugu
Eusko Jaurlaritzak bere sail guztien artean
hedatzea beharrezkoa dela inprimakiak eta
formularioak familia homoparentalen edo
sexu bereko bikotekideen edo ezkontideen
errealitatera egokitzea. Halaber, hainbat
galdera egin dizkiogu Erregistroen eta
Notariotzaren Zuzendaritzari epaitegiek
eskatuta, bi ama dauden kasuetan seme-
alabatasunaren izena ematearen ingurukoak.
Era berean, hainbat administrazio-ekimen
sustatu ditugu LGTBI adingabeei eta beren
familiei babesteko esparruan, eta afektibitate-,
sexu- eta genero-hezkuntzaren esparruan ere.
Halaber, une gogoangarri azpimarragarri bat
izan zen
,
transexualak genero-
identitateagatik ez baztertzeari eta haien
eskubideak aitortzeari buruzkoa, aldarrikatzea.
LGTBI pertsonen eskubideen esparruan aurrera
egitea erakunde publikoek sustatu behar
dute, gure adingabeen hezkuntzan bereziki
azpimarratuz; hau da, parekoen errespetua
gauzatzeko, eta haurtzarotik afektibitate-,
sexu- eta genero-aniztasunerako eskubideak
erabat erabiltzeko ekintzak bultzatuz. Oraindik
administrazio guztietara hedatu behar da
familia homoparentalentzat eta sexu bereko
bikoteentzat edo ezkontideentzat oztopo
formalak edo administrazio-oztopoak kentzea,
eta era berean, emakume lesbianen egoera ere
behin betiko argitu behar da bere seme-alaben
seme-alabatasunaren aitortzeari dagokionez.
Halaber, pertsona transexualen eskubideak
ez baztertzeari eta aitortzeari buruzko euskal
legea garatu behar da, batez ere osasun-
arretari eta pertsona horien nortasun-agiriari
dagokionez
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
31
Hezkuntzaren esparruan afektibitate-, sexu- eta
genero-aniztasunerako eskubideari buruzko bi europar
proiektutan parte hartu dugu (Rainbow eta Rainbow Has)