20.
Adinekoak eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak
A
dinekoen kolektiboaren behar
bereziek, bizi-itxaropena
handitzearen ondorioz gizartean
gero eta ugariagoak izateak
eta
kolektibo horren heterogeneotasunak
autonomia pertsonala eta gizartean aktiboki
parte hartzeko ahalmena duten pertsonak nahiz
muga handiak dituzten mendekoak hartzen
ditu bere baitan– eragin dute Arartekoak,
sortu zenetik, kolektibo horri arreta berezia
eskaintzea. Talde horrek mendekotasun-
egoeran dauden pertsonen %80 osatzen du
gutxi gorabehera. Gainerako %20 desgaitasun
motaren bat duten pertsonek osatzen dute, eta
pertsona horiei ere gure arreta berezia eskaini
diegu.
Kexa partikularrak eta ofiziozko kexak
izapidetuz; gomendio orokorrak emanez, hala
nola
b
uruzkoa; azterketak
eginez, besteak beste,
buruzkoa; eta txosten
bereziak eginez, hala nola
b
uruzkoa, eta duela gutxi egin dena,
buruzkoa; esparru horietan
gizarte-politikei buruzko hausnarketa egiten
lagundu dugu, eta oraindik artatu gabe dauden
hobetzeko arloak eta beharrak identifikatzen,
banakako arreta ematen saiatuz, pertsona
horien bizi-kalitatea hobetzeko ahalegina
eginez, eta beren duintasuna eta oinarrizko
eskubideak errespetatzen direla bermatuz.
Hauek dira guk egindako esku-hartzeen
adibide batzuk: familia-ingurunera gerturatzea
irizpide garrantzitsutzat hartzea harrera-
egoitzara lekualdatzean; egoitzetan zaintzako
alderdi jakinak zuzentzea eta hobetzea;
etxean arretak profesionala izatea eta arreta
hori asteburuetara hedatzea; adinekoen
kolektiboei laguntza teknikoetarako edo babes-
produktuetarako sarbidea eskaintzea; eta
mendekotasunaren babes-sistemara sartzeko
betekizunak malgutzea eta mendekotasunaren
baremo berria aplikatzearen ondorioak
arintzeko neurriak hartzea.
Gaur egun, ezinbestekoa da pertsona
etxebizitzan mantendu behar dela sustatzen
jarraitzea; pertsona horiei eman dakiekeen
edozein tratu txar mota hautematea eta errotik
kentzea; espazio soziosanitarioa garatzea;
pertsona oinarri duen arreta gerontologikoaren
eredua praktikan jartzea, berekin dakarren
sentsibilizazioarekin eta prestakuntzarekin;
eta profesionalen rol berriak formulatzea,
antolaketa-sistema batzuk berrikustea eta
eredu berri horrekin bat datozen esku-
hartzeak diseinatzea. Era berean, ezinbestekoa
da zahartze aktiboa sustatzea, adinekoen
prestakuntza, informazioa eta parte-hartzea
bermatzeko ekintzak eginez, eta, nahi dutenei,
beren ezagutza, esperientzia eta lankidetza
emateko aukera ematen dieten jarduerak
eginez.
Estatu-mailan, norberaren autonomiaren eta
mendekotasun-egoeraren arretaren sustapen-
politiken garapenean atzerapen nabarmena
izan da. Euskal herri-administrazioek arduraz
hartu behar dute bere gain erronka hori,
,
Euskal
Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuei
buruzkoan, defendatutako eskubide subjektiboa
gauzatze aldera, beren politika guztietan
kolektibo honen arretari lehentasuna
emanez
n
I I
2 5
u r t e b e r e l a n - a r l o e t a n j a r d u t e n
32
Ezinbestekoa da zahartze aktiboa
sustatzea