Laburpena
Txosten bereziaren helburua
Arartekoak esleituta dauz­kan zereginak giza eskubideen
babes eta bermearekin lotuta daude eta administrazioen
jarduerek eta politika publikoek per­tsonen eskubideak zain­
tzen dituztela ziurta­tzen dute. Horretarako, eraginkortasunez
egiten du lan desberdintasunaren eta bazterkeriaren aurka,
batez ere ahulezia-egoera altuenak dituzten taldeen kasuan.
Prin­tzipio horietan oinarrituta eta ­txosten berezi honen bi-
dez, buruko gaixotasunak dituzten per­tsona presoen arreta
sozio-sanitarioen azterketa egin nahi izan dugu.
a) Zergatik askatasuna kendu dieten
pertsonen buruko osasunari buruz
Per­­tsona-kolek­tibo hau, askatasuna kendu zaion eta buruko
gaixotasuna duen taldea izanik, ahulezia-egoera berezia
dago eta, horregatik, Arartekoak lehentasunez lan­tzen duen
taldeetako bat. Era berean, espe­txeetako biztanleriari buruz­
ko azterlanek agerian uzten dituzte, bai presoen buru-osa-
sunaren kalte­­tze garran­­tzi­­tsua,bai arreta sozio-sanitarioko
sistemaren hu­tsuneak, eskura dauz­katen baliabideak urriak
direla kontuan hartuta.
b) Zertarako horrelako txosten berezi
bat
Helburua espe­txeetako hormen barruan ahaztuta geratu den
errealitate ezezagun hau hobeto ezagu­tzea da, euskal herri-
administrazioei zuzendutako gomendio-katalogoa egin ahal
izateko, beren bizi­tzan zehar buruko nahasdurak jasaten di-
tuzten presoei arreta sozio-sanitarioa hobea emate aldera,
Eusko Jaurlari­tzak espe­­txeetako osasunaren gaineko zeregi-
nak beregain hartu dituen une honetan.
1.
Metodologia
Azterketa hau metodologia kualitatiboan oinarrituta eta tres-
na desberdinak erabiliz egin da: landa-lan bat, argi eta garbi
bereizitako bi fasetan:
,
2010.
urtearen amaieran ha-
sia eta 2011. urtean zehar garatua;
, 2013
ko irai-
letik abendura bitartekoa, Eusko Jaurlari­tzari espe­­txeetako
osasunaren gaineko eskumenak eskualda­tzean sortutako
egoera berria balora­­tzeko.
I
.
atala
13
A
skatasunik
gabe
dauden
pertsonen
buruko
osasunari
EAE
n
emandako
arreta
soziosanitarioa
I
Aurrekoa ikusi