9
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena
25.
Barneratzea
Osasun fisikoa edo mentala dela medio, familiatik
kanpo dagoen establezimendu publiko batean sartu
bazaituzte, eskubidea duzu zure egoera aldian-aldian
berraztertua izateko.
26.
Gizarte babesa
Gizarte babesa eta diru-laguntza jasotzeko eskubidea
duzu.
27.
Bizi-maila
Fisikoki, mentalki, espiritualki, moralki eta sozialki
modu egokian hazteko behar diren baliabideak jasotzeko
eskubidea duzu. Gainera, Estatuak beharrezko laguntzak
eman behar dizkio zure familiari, eskubide hori erabili ahal
izan dezazun.
28.
Hezkuntza
Eskubidea duzu derrigorrezko eta doako lehen
hezkuntza jasotzeko, baita goi mailako hezkuntzan ber-
dintasunean sartzeko ere. Gainera, eskolako elkarbizitza
arauek zure duintasuna errespetatu behar dute, pertsona
zaren aldetik.