10
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena
29.
Hezkuntzaren helburuak
Zure izaera eta gaitasunak ahalik eta gehien garatuko
dituen hezkuntza jasotzeko eskubidea duzu. Orobat, es-
kolak irakatsi behar dizu giza eskubideak errespetatzen
eta ardura zeure gain hartuta bizitzen. Horretarako, oina-
rritzat hartuko ditu ulermena, bakea, tolerantzia, gizonen
eta emakumeen berdintasuna, beste herri eta kulturekiko
eta ingurumenarekiko errespetua.
30.
Gutxiengoak eta herri indigenak
Gutxiengo etniko edo herri indigena batekoa bazara,
eskubidea duzu zeure kultur bizitza garatzeko, ohiturak
eta hizkuntza erabiltzeko.
31.
Aisia, jolasa eta kultur jarduera
Jolasteko, atseden hartzeko eta kirol, arte edo kultura
zaletasunak burutzeko eskubidea duzu.
32.
Lana
Lan batzuetatik babestua izateko eskubidea duzu,
baldin eta zure osasunerako kaltegarriak edo arriskutsuak
badira edo ondo hazi, jolastu edo ikastea galarazten ba-
dizute. Gainera, baimendutako adina bete arte, lanik ez