8
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena
dezaten, eta inork ez dezan egoera horretatik bidegabeki
onurarik atera.
22.
Errefuxiatutako umeak
Beste herrialde batean errefuxiatuta bizi bazara,
laguntza eta babes berezia jasotzeko eskubidea duzu.
Era berean, eskubidea duzu hartzen zaituen herrialdean
zure eskubide guztiak mantentzeko eta, ahal bada, zure
familiarekin elkartzeko.
23.
Ezintasunen bat duten umeak
Ezintasun fisiko edo intelektualik baduzu, ahalik eta
autonomiarik handiena lortzeko zainketa eta hezkuntza
jasotzeko eskubidea duzu, baita beste umeekin bizitzeko
eta gizartean aktiboki parte hartzeko eskubidea ere.
24.
Osasuna eta mediku zerbitzuak
Elikadura egokia, edateko ona den ura, kutsatu gabeko
ingurunea eta ez gaixotzeko zainketak jasotzeko eskubi-
dea duzu; behar duzunean, medikuen arreta jasotzeko
eskubidea; baita ere Estatuak ahal duen guztia egin dezan
zure osasunerako kaltegarriak diren usadiozko jarduerak
bukarazteko.