11
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena
egiteko eskubidea duzu. Lanean ari bazara, zure laneko
ordutegiak eta baldintzak modu egokian arautuak izateko
eskubidea duzu.
33.
Drogak erabiltzea eta trafikatzea
Eskubidea duzu drogen legez kontrako erabileratik
babestua izateko, eta drogen ekoizpenean edo legez
kontrako trafikoan zu ez erabiltzeko.
34.
Esplotazio sexuala
Esplotazio eta abusu sexualetatik babestua izateko
eskubidea duzu (prostituzioa eta umeak pornografia-
jardueretan erabiltzea barne hartuta).
35.
Haurrak saltzea, salerostea eta haiekin trafikatzea
Estatuak neurri egokiak hartu behar ditu zu bahitu
edo sal zaitzaten galarazteko, horretarako eskubidea
duzu eta.
36.
Beste esplotazio mota batzuk
Beste edozein esplotazio motaren aurrean, babestua
izateko eskubidea duzu.