5
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena
behin­tzat. Hala gertatzen bada, gurasoengandik bereizi
baino lehen, entzuna izateko eskubidea duzu, baita zure
gurasoek ere. Zure amagandik edota aitagandik banandu-
ta bizi behar baduzu, berarekin harremanetan jarraitzeko
eskubidea duzu. Zure aitak edo amak zugandik banandu
behar izan badu, non dagoen jakiteko eskubidea duzu.
10.
Familia berriro bateratzea
Zure gurasoak eta zu herrialde desberdinetan bizitzen
ari bazarete, ahalik eta azkarren beraiekin elkartzeko
eskubidea duzu.
11.
Legez kontrako atxikitzeak eta lekualdatzeak
Estatuak neurriak hartu behar ditu beste herrialde
batera legez kontra eraman ez zaitzaten edo herrialde
hartan legez kontra atxiki ez zaitzaten. Horretarako es-
kubidea duzu.
12.
Iritzia
Zure iritzia askatasun osoz emateko eskubidea duzu,
eta iritzi hori kontuan hartu beharko da dagozkizun gai
guztietan.