6
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena
13.
Adierazpen askatasuna
Askatasun osoz mintzatzeko eskubidea duzu, hau da,
edonolako informazioa eta ideiak bilatu, jaso eta zabal­
tzeko eskubidea, betiere beste norbaiten eskubideei kalte
egiten ez badiete.
14.
Pentsamendu, kontzientzia eta erlijio askatasuna
Zeure ideiak, sinesmenak eta erlijioa izateko eskubidea
duzu. Gurasoek zu gidatzeko eskubidea eta betebeharra
dute, eskubide hori erabil dezazun.
15.
Elkartzeko askatasuna
Beste ume batzuekin elkartzeko eta batzarrak egiteko
eskubidea duzu.
16.
Bizitza pribatua
Eskubidea duzu zure bizitza pribatua errespetatu
dezaten, bai eta zure bizilekua eta gutunak ere. Gainera,
inork zure ospea eta izena ez laidotzeko eskubidea duzu.
17.
Informazio egokia jasotzea
Eskubidea duzu komunikabideetatik informazioa
jasotzeko eta zure ongizateari kalte egin diezaiokeen