7
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena
informaziotik babestua izateko. Eskubidea duzu zure­
tzat egokiak diren liburu eta programen ekoizpena susta
dezaten.
18.
Gurasoen erantzukizuna
Zure gurasoek zure zaintzaz arduratu behar dute eta
Estatuak gurasoei lan horretan lagundu behar die, horre-
tarako eskubidea duzu eta.
19.
Tratu txarrak
Zure aitak, amak edo zaintzen zaituen beste edonork
abandonatzen bazaitu, tratu txarrak ematen badizkizu,
esplotatu edo indarkeriaz tratatzen bazaitu, horren kontra
babestua izateko eskubidea duzu.
20.
Familia-zaintzarik gabeko umeak
Babesa eta laguntza berezia jasotzeko eskubidea
duzu, baldin eta zure familiak zu behar bezala zaintzerik
ez badauka edo familiarengandik bereizita egon behar
baduzu, aldi baterako edo betiko.
21.
Adopzioa
Familia izateko eskubidea duzu. Adoptatua bazara,
eskubidea duzu ondoen zainduko zaituen familia aukera