Az­piegituren eta zerbi­tzuen mapa bat era­tzea herrita-
rrek errazago identifikatu dezaten nora jo behar du-
ten IKTei lotutako gaitasunak eskura­tze aldera, zein
zerbi­tzuk berma­tzen duen (adibidez) arreta hiz­kun­tza
ani­tzetan, ezintasunen bat daukaten per­tsonen­tzako
egokituak dauden ekipoak eskuragarri dauden ala ez,
etab.
Az­piegituren mapa horretan jasotako datuak Eus-
kadiko Open Data ekimenaren
argitara­tzea, modu horretan, datu horiek formatu ire-
kietan eta berriz erabili daitez­keen formatuetan erabil-
garri egongo dira.
Datu horien erabilera susta­tzeko kanpainak abian jar­
tzea (az­piegituren mapa), behin argitaratuta, aplikazio
mugikorrak, bistara­tzeak, etab. egiteko eta herritarren­
tzako kon­tsultak egitea errazago izan dadila.
Har­tzailea
:
Eusko Jaurlari­tzako Ekonomiaren Gara-
pen eta Lehiakortasunaren Saila, Hez­kun­tza, Hiz­kun­tza
Politika eta Kultura Saila, Enplegu eta Gizarte Politiken
Saila; Lanbide; Emakunde; foru aldundiak; EUDEL; eta
Euskadiko elkarteen ehuna (giza eskubideei eta gizarte
bazterkeria paira­tzen duten edo paira­tzeko arriskuan
dauden kolektiboekin gara­tzen den lanari bereziki lotuta
dagoena).
Eremua
:
IKTen erabilera, IKTak eskura­tzea, gaitasun digi-
talak, zabalkundea, sen­tsibilizazioa eta IKTen hedapena.
8. 
Deskribapena:
berrikun­tzak gaitasun digitalak es­
kura­tzeko prozesuetan.
Noizean behin, IKTen gaine-
ko prestakun­tzak araututako prestakun­tzaren eredu
tradizionalak errepika­tzen ditu (esparruak, metodolo-
gia, ikasleen ratioak, etab.). 6. zenbakiko gomendioan
aipa­tutako estrategiaren eta gaitasun digitalen maparen
osagarri gisa, herritarrak IKTen arloan presta­tzera zuzen-
dutako ekimen publikoak berrikusteko aukera proposatu
da, baita gaitasun digitalei buruz­ko estrategia horretan
adostutako proposamen metodologiko bat gainera­tzea
ere (ez murriz­tailea; ain­tzat hartu beharreko alderdiak
jaso­tzen dituena; ez duena behar­tzen baizik eta iradoki­
tzen). Hori guz­tia gaitasun digitalak eskura­tzeko xedea-
rekin, betiere, honako errealitate hauei eran­tzunez:
Diber­tsifikazioa IKTen erabileretan.
Per­tsona guz­
tiek ez dituz­te IKT-tresna berdinak behar. IKT-tresna
guz­tiek ez dute kolektibo guz­tiek dituz­ten motiba-
zioekin eta interesekin bat egiten, adibidez, adine-
koekin horixe gertatu ohi da. Askoz zailagoa izango
da IKTak kolektibo horri gertura­tzea pantaila eta PC
baten aurrean aulki batean eser­tzera behar­tzen bal-
din baditugu fi­txategiak ireki­tzen, ohiko nabiga­tzaile
baten bitartez bilaketa egiten, eta abar ikas dezaten,
osasuna, segurtasuna eta horrelako alderdien bidez
teknologia gertura­tzen badiegu baino.
Esparruak eta denborak.
Ohiko eskolaren forma-
tuak, hau da, ordubeteko iraupena, ikasleak ikastaroa
ematen duen per­tsonaren aurrean eserita, etab. adin,
ikasketa-maila eta beste ezaugarri jakin ba­tzuk dituz­
ten per­tsonekin fun­tziona­tzen du. Beste per­tsona
ba­tzuek, berriz, nolabaiteko gai­tzespena garatu dute
ikasteko egitura formal eta zurrun horien aurrean. IKT
gaitasunak eskura­tzeak, sormenak, dibertimenduak,
ongizateak, bizi-kalitateak askoz lotuago egon behar
dute. Ez bakarrik haurrekin lan egiterakoan, baita (eta
modu berezian) gainon­tzeko adin tarteekin ere.
Aukeratu daitekeen prestakun­tza.
Per­tsona bakoi­
tzak, bere bizi­tzaren edo egoera per­tsonal/profesio-
nalaren une jakin bakoi­tzean, prestakun­tza zeha­tz bat
behar du. “Eskariaren araberako eskain­tza” kontuan
hartu behar da prestakun­tza programak era­tzerakoan
(
etorkizuneko har­tzaileek IKT gaitasunak eskura­tzeari
lotutako prestakun­tza planetan izango duten parte
har­tzea).
Bide-aniz­tasuna.
Gailu mugikorrak erabil­tzen dituz­
ten per­tsonen kopuruak gora egin duela kontuan har­
tzea garran­tzi­tsua da eta, horrenbestez,
tablet, smar­
tphone
eta an­tzerako gailuen­tzako prestakun­tza eta
aplikazioak gara­tzea.
Har­tzailea
:
Eusko Jaurlari­tzako Ekonomiaren Garapen
eta Lehiakortasunaren Saila, Hez­kun­tza, Hiz­kun­tza Po-
litika eta Kultura Saila, Enplegu eta Gizarte Politiken Sai-
la; Lanbide; Emakunde; eta Euskadiko elkarteen ehuna
(
giza eskubideei eta gizarte bazterkeria paira­tzen duten
edo paira­tzeko arriskuan dauden kolektiboekin gara­tzen
den lanari bereziki lotuta dagoena).
Eremua
:
IKTen erabilera, IKTak eskura­tzea, gaitasun di-
gitalak.
9. 
Deskribapena: gizartera­tzeari eta gizarte sustapena-
ri lotutako gaitasun digitalen gaineko prestakun­tza
ekin­tzak areago­tzea
.
Izan ere, kontua ez da bakarrik
une honetan infobazterketa paira­tzen duten edo paira­
tzeko arriskua duten per­tsonak informazioaren gizartean
gainera­tzeko beharra. Galdera hauxe da: bizi-kalitatea-
ren, eskubide berdintasunaren eta gizarte sustapenaren
ikuspuntutik, zer egin dezakete IKTek per­tsona horien
alde? Horrek esan nahi du, adibidez, langabezian dau-
den per­tsonei zuzendutako tailerrak abian jarri behar
direla; horien kasuan, IKTek lana bila­tzearekin edo ekin­
tzailetzarekin zerikusia daukate (norbere kontura lan egi-
tearen alternatiba gisa). Horrek beste aukera ba­tzuk bar-
ne har­tzen ditu, hala nola, gizarte zerbi­tzuei lotutakoak.
Adibidez: etorkinak, errefuxiatuak, e­txerik ez duten per­
tsonak, etab. Kasu horretan, IKTen erabileren gaineko
ikaskun­tza gizarte zerbi­tzuak eskura­tzeko erraz­tasunari
lotuta egon beharko li­tzateke (hau da, administrazioek
kolektibo horien esku jar­tzen dituz­tenak baino hobeak),
baita euskal gizartean integrazioa hobe­tzeari eta euren
eskubideak berma­tzerakoan lagungarriak izan daitez­
keen bideak edo eragileak lor­tzeko erraz­tasunari ere.
Jarduera mota horri lotuta eta adibide gisa, honako hau
jardun egoki bat li­tzateke:
START Progressive Learning in
a New Culture proiektua.
Prestakun­tza programa horren
xedea Erresuma Batuko eta Irlandako biz­tanle etorkinen
(
Poloniatik eta Lituaniatik datozen per­tsonak) prestakun­
tza aukerak hurbil­tzea da. Edukiak lana bila­tzea bezalako
errealitateen ingurukoak dira eta IKTen erabilera bereziki
az­pimarra­tzen da.
Proposatutako prestakun­tza ekin­tza mota horiek beste
ekin­tza ba­tzuen bete­tzea dakarte, hala nola:
Ezinbestekoa den hainbat erakunderen, elkarte-
ren... arteko lankide­tza.
Batez ere, kolektibo eta
165
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
IV
(
I V ) . 1 3 .
G om e n d i o a k
Aurrekoa
ikusi