Adingabeei eragin diezaieketen egitasmo, programa
edo erabakiak hartu behar direnean, herri-administra-
zioek, euren eskumenen esparruan, adingabeek foroe-
tan parte har dezaten sustatuko dute, egitasmo, pro-
grama edo erabaki horiei buruz zer iri­tzi duten jakiteko.
Ildo horretan,
lua
bezalako ekimen gehiago abian jar­tzea gomenda­
tzen da, izan ere, horrek adingabeen partaide­tza bide
egonkorra eta besteekiko bateragarria eskain­tzen du,
haien aho­tsa, iri­tziak eta proposamenak
Euskal Herriko
Herriaren Defen­tsa Bulegoari
helaraz­teko. Hori gerta­
tzen da haur eta nerabeen partaide­tza politika publiko
guz­tietan eta Eusko Jaurlari­tzak, aldundiek eta EAEko
udalek hartutako erabakietan gainera­tzen duten meka-
nismoak abian jar­tzeagatik. Jarduera mota horiek, herri-
administrazioen programen esparruan garatu arren, ez
dira zertan erakundeen tutore­tzapean egin eta GKEak,
adingabearen eskubideen defen­tsan espezializatutako
lurralde, elkarteak, etab. parte har­tzea gomenda­tzen da.
Une honetan, hainbat udalek, hala nola, Gasteiz­koak,
gomendio horretan bat egin zezaketen ekimenak abian
jarri dituz­te,
esaterako.
Modu osagarrian, adingabeek, nerabeek eta gaz­teek
parte har­tzeko eremuak berreskura­tzea ere proposa­tzen
da. Bereziki toki esparrutik, taldea bere komunitateare-
kin identifika­tzeko aukera eskain­tzen duten eta haur eta
nerabeen partaide­tzari ikusgarritasuna eskain­tzen dioten
eremu nabarmenak sor­tzeko gizarte eremu garran­tzi­
tsuak erabili baitaitez­ke bertan.
Har­tzailea
:
Eusko Jaurlari­tza, foru aldundiak eta EAEko
udalak.
Eremua
:
adingabeak, partaide­tzarako eremuak eta po-
litika publikoak.
7. 
Deskribapena: biz­tanleen artean herritarren parte
hartzearen motibazioak eta onurak (“zertarako”ak)
zabal­tzea
.
Txosten berezi honen esparruan egindako
pertsona adituen taldeek behin eta berriro proposatu-
tako gomendioetako bat herritarren artean herritar akti-
bo bihur­tzearen eta Euskadiko gizartean eta eremu pu-
blikoan partaide­tza-prozesuen parte izatearen abantailak
eta ustez­ko motibazioak (parte hartu bai, baina zerta-
rako?) heda­tzearena zen. Hedapen horri esker partaide­
tza erakargarriagoa izango da eta esanahia emango dio
bere lurraldearen etorkizunean zeregin erabakigarririk ez
duela an­tzemateagatik edo, parte hartu arren partaide­
tzaren ondorioa (per­tsonala edo komunitatekoa) an­
tzeman ez izanagatik une honetan parte har­tzen ez duten
herritarren­tzat. Hedapen eta sen­tsibilizazio ekin­tza ho-
rietan, une honetan IKTen bidez dauden tresnak eraku­tsi
beharko lirateke (toki mailan zein EAEko Administrazio
Nagusiaren mailan), erabil­tzen iraka­tsi eta talde horiek
erabili herritarren iri­tzia jaso­tzeko, tresna horietan zeren
hu­tsunea senti­tzen duten, nola hobetu nahiko lituz­keten,
zeren falta suma­tzen duten, etab. jakiteko.
Gomendio hori erakusteko adibide praktikoa Euskadiko
KZguneek
eskain­tzen duten kapilaritateaz balia­tzea izango
li­tzateke eta euren
herritarren partaidetzari buruz­ko kapitulu bat gainera­tzea,
arestian aipatutako alderdiak islatuko lituz­keena (eskura
dauden tresnak, nola erabili, tresna horiek hobe­tzeko he-
rritarren proposamenei buruz­ko informazio-bilketa, edo
une honetan ez duden bide berriak sor­tzea).
Har­tzailea
:
Eusko Jaurlari­tzako Lehendakari­tza.
Eremua
:
hedapena, dibulgazioa, prestakun­tza, kultura
parte har­tzailea.
8. 
Deskribapena: Administrazio nagusiko, tokiko ad-
ministrazioko eta foru aldundietako fun­tzionarioak
presta­tzea eta sen­tsibiliza­tzea herritarren partaide­
tzaren arloan IKTen bitartez.
Horretarako, prestakun­tza
programetan (aurrez aurrekoak zein
direnak) ad-
ministrazioetako langileen sen­tsibilizazio eta prestakun­
tzara bideratutako berariaz­ko ekin­tzak gainera­tzea
(
prestakun­tza programa horien barruan egon zitez­keen
gai ba­tzuen gaineko proposamena):
Herritarren partaide­tzarako sarrera (kon­tzeptua, es­pe­
rien­tziak, erronkak…).
Une honetan EAEn dagoen herritarren partaide­tzaren
egoeraren ezagu­tza.
Administrazio nagusian eta tokikoan zein foru aldun-
dietan herritarren partaide­tzaren alorrean une honetan
abian dauden araudiaren esparrua eta mekanismoak
(
araudia, plan zuzen­tzaileak, parte har­tzeko udal
araudiak...).
IKTen zeregina herritarren partaide­tza susta­tzeari da-
gokionez.
Gobernan­tza eredu berriak eta nola aurrera eraman
administrazioaren maila eta sail ezberdinetan.
EAEko herri-administrazioan partaide­tza-bide berriak
sor­tzeko eta hobe­tzeko bideak identifika­tzeko az­
terketak egiteko modua.
Har­tzailea
:
euskal herri-administrazioak, EUDEL.
Eremua
:
prestakun­tza, sen­tsibilizazioa, fun­tzionarioak,
kultura parte har­tzailea.
9. 
Deskribapena: uneko herritarren ekimenak ezagutu
eta babestea.
Herritarrak modu proaktiboan bidera­tzen
ari diren partaide­tza-ekimenei ikusgarritasuna ematea
gomenda­tzen da. Ekimen horiek erakunde-esparrutik
kanpo jaio­tzen dira eta, une oro politika publikoen,
eremu pribatuaren, etab. babesa izan dezaketen arren,
erakunde esparrutik kanpo jarraitu behar dute. Ekin­
tzailetza, proaktibotasuna, malgutasuna, egitera ausar­
tzea bezalako balioak lan­tzeaz ari gara, horren bidez
herritarren partaide­tza-kultura lan­tzen baita. Horretarako
gomenda­tzen dugu:
eta
bezalako baliabideen onura lor­
tzea, herritarren partaide­tza susta­tzeko ekimenen
garapenaren esparruko Eusko Jaurlari­tzako tresna be-
reziak baitira, Euskadin esparru horretan eta, zehaz­
ki, IKTen erabileraren bidez herritarren partaide­tzaren
esparruan gara­tzen ari den lanari ikusgarritasuna
emateko. Amaierako emai­tza praktika egokien kata-
logo digitala izan zitekeen, praktika az­pimarragarriak
zein­tzuk diren eta praktika horiek on­tzat jo­tzeko izan-
dako arrazoiak azal­tzen dituz­ten argitalpenak, etab.
Ezagu­tza oinarri hori oso garran­tzi­tsua izan daiteke
proiektuak eta ekimenak EAEko beste lurraldeetara
lekualda­tzeko eta herritarren partaide­tzaren esparruan
173
E-
inklusioa
eta
E
uskadin
herritarrek
ikt
en
bitartez
gizartean
eta
eremu
publikoan
parte
hartzea
IV
(
I V ) . 1 3 .
G om e n d i o a k
Aurrekoa
ikusi