Hurbilketa soziologikoa
ek (2012) dioen moduan, familia
oinarriz­ko lehen mailako gizarte-sarea da bizi­tzaren edozein
fasetan”
eta, beraz, erakunde aldakorra da eta, hurrengo ka-
pituluan ikusiko den moduan, fun­tzioak eta ezaugarriak gure
gizartea lotuta dagoen garran­tzi handiko egitura-aldaketen
islan aldatuz egiten du aurrera.
Dinamika aldakor hori Fantovak (2004) aipatu du. Haren­tzat
familia ez da elementu estatistiko­tzat jo behar da,
“(
familia
egiteko) prozesu­tzat baizik, alegia, inguruarekin harremane-
tan egoteaz gain (fun­tzioak sistema zabalago batean), bizi­
tzak, berariaz­ko dinamikak, barne hartu behar duen ekin­tza
eta harreman mul­tzo gisa”.
Horregatik, ez dago familia tipologia bakar bat eta horren
inguruan egiten dugun kon­tzeptualizazioak gehiago dauka
zerikusia partekatutako hez­kun­tza– eta bizikide­tza-balio eta
esleitutako fun­tzio ba­tzuekin, horren formatu edo tamai-
narekin baino. Hala, Donatik (2003) horri buruz hi­tz egite-
rakoan zera dio:
oso sistema konplexua, desberdindutakoa
eta muga aldakorrak dituena; giza banakoa per­tsona gisa
egitura­tzeko oinarriz­koa den berariaz­ko bizi-esperien­tzia hori
egiten da bertan”.
Hau da, familia morfologian ani­tza izan daitekeen kon­tzeptua
da, baina
(2011
a) izenekoan jasota dagoen
moduan, ados dago
per­tsonen lehen mailako harremanak
erraz­tu, harreman per­tsonalak ahalbidetu, dimen­tsio afek­
tibo eta emozionalari euskarria eman, jokabideari lotutako
urra­tsak helarazi, kideak gizartera­tzeko hezi eta presta­tzeko”
egitekoarekin.
Historikoki familiak
haren kideen biziraupena eta ongizatea
antola­tzeko”
zeregina izan du, Reherek (1996) esan duen
moduan eginkizun horietako ba­tzuk pixkanaka-pixkanaka
estatuari helarazi bazaiz­kio ere (neurri batean zeregin hori
bete­tzen jarraitu arren bertako kideei gizarte– eta lan-arloko
sareen bidez lagunduz, norberaren bizi-proiek­tuari ekiteko
kapitalizazio ekonomiko nahikoa sortuz).
Salustiano del Campo, Gerardo Meil edo Lluís Flaquer beza-
lako egileek sakon jorratu dute ideia hori, familia-egitekoen
aldaketa bistaratuz –horren bidez ezgaitasunen bat duten
edo mendetasun egoeran dauden per­tsonen zain­tzari lotu-
tako fun­tzioak ongizate-estatuaren egitura publikora trans-
feritu dira–.
Estatuak familia-fun­tzioak gain har­tzeari dagokionez –­txosten
honen ondorengo kapituluetan ikusiko den moduan–, des-
berdintasun handiak daude zenbait familia-politika ereduren
artean, sistema ba­tzuk gehiago babesten baitute familia eta
beste ba­tzuk, aldiz, ez horrenbeste.
Ekar dezagun gogora familia babesten duten erregimenak
honako hauek direla:
politika publikoek uler­tzen dute (…)
familiek hartu behar dutela gain haien kideen ongizatea ase­
tzeko eran­tzukizun nagusia”
(
Esping-Andersen, 1999) eta ho-
rietan
erabateko konfian­tza dago familian, belaunaldi arteko
elkartasunean eta genero-egituran, lan eta lagun­tza zerbi­
tzuen horni­tzaile gisa eta sarrerei lagun­tzeko neurri desego-
kien integra­tzaile gisa”
(
Saraceno, 1995). Familia babesten ez
duten politikak, ordea, dira
familiaren banako mendetasuna
murriz­ten dutenak eta familia– edo ez­kon-elkarrekikotasuna
alde batera u­tzita norbanakoaren baliabide ekonomikoen es-
kuragarritasuna maximiza­tzen dutenak”
(
Esping-Andersen,
1999)
eta, beraz, fun­tzioen transferen­tzia handiagoa ezar­tzen
da, hain zuzen familiatik estatura.
Dena den, ia kasu gehienetan, –ohikoagoa bada ere orienta-
zio familista duten herrialdeetan– ez da lortu oraindik familia
jakin ba­tzuek
berariaz­ko familia-politika ba­tzuk izan di­tzaten
(…),
zerbi­tzuei eta prestazio ekonomikoei dagokienez”
(
Obiol,
2003),
kopurua dela-eta gu­txiengo ereduak izateagatik edo
berriki eratu diren familia-ereduak izatearen ondotik arauz
oraindik erregulatu ez direlako. Hori izango da az­terlan ho-
nen alderdi nagusietako ba. Gomendioen atalean eskaera
mota horien berri emango da.
Edozelan ere, ongizate-estatuak tradizioz­ko fun­tzio ba­tzuk
gain har­tzeak ez du esan nahi erakundea krisian dagoenik
(
gizartean gehien baloratutako erakundeetako bat iza-
ten jarrai­tzen du3), fun­tzionaltasunaren gaineko aldaketa-
egoeran baizik, familiak bakarrik eman di­tzakeen zeregin
horiek indartuz eta horiek jorratuz.
Baina,
zein­tzuk dira familiaren fun­tzio esklusibo horiek?
Herrerak (1998) familia
gizarte–, harreman–”
zerbi­tzuak edo
ondasunak ematen dituen rolarekin lo­tzen du eta Del Cam-
pok (2004), aldiz, dio familia “egun berez­ko fun­tzio gu­txi di-
tuen erakunde espezializatua bihurtu dela eta askotan afek­tu
eta gizarte-eragilearen egoi­tza izatearekin lo­tzen dela”.
Fun­tzio horiek ezin dira beste gizarte-sistema ba­tzuek eman-
dako ondasunekin ordez­katu eta hori da hain zuzen familia
desberdin­tzen duen elementuetako bat, gure gizarte-sistema
egitura­tzeko beste erakunde ba­tzuekin alderatuz gero.
Elementu hori gakoa da, familiako fun­tzioak ahalmen pro-
pio eta esklusibo ba­tzuekin lo­tzen baititu. Familiak bakarrik
eman di­tzake maitasun–, hez­kun­tza– eta harreman-zerbi­tzu
jakin ba­tzuk eta gauzak horrela, ondorioz, estatuaren egite-
koa da horiek ematen jarrai dezala berma­tzea, neurri zeha­
tzei babesa emanez.
Nolanahi ere, eta sozializazio eta afek­tu fun­tzioaren garran­
tziagatik agian, gizarte-babesa familia-erakundetik ongi-
zate-estatura kanporatu arren eta gure egungo egoeran
familien rol afek­tiboaren eta emozionalaren zentraltasuna
gorabehera, Flaquer (1995), Durán (2000) eta Navarroren
(2001)
ikerketek diote familiak direla haien kideei gizarte-
ongizatea eta oinarriz­ko euskarria ematen dietenak, batez
ere, familia arteko elkartasunaren, balioen transmisioaren,
hez­kun­tzaren, enpleguaren arloan, baita adinekoak edota
ezgaitasunen bat duten per­tsonak zaindu eta horiei arreta
ematerakoan ere. Hala, ondorioz, familiaren eta estatuaren
fun­tzioa osagarria da.
Hurbilketa juridikoa
Ikuspegi soziologikoak familia motei a­txikitako fun­tzio komu-
nak identifikatu eta muga­tzeko oinarriak ezar­tzeko aukera
eman badigu, ikuspegi juridikoak aukera emango digu ja-
kiteko nork jasoko dituen familiei lagun­tza emateko politika
publikoak oinarri hartuta sortutako babes-neurriak.
3
(2009).
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
30
(
I). Familia eta politika publikoak. Esparru kontzeptuala
I
Aurrekoa ikusi