Fun­tsez­ko ikuspegia da, onartuta eta araututa dauden
familia-eredu horiek bakarrik jasoko baitituz­te prestazio
publikoak haien zereginen garapena berma­tzeko. Hortaz,
zenbait ikuspegi juridikok eskubideak (edo eskubiderik eza)
sortuko dituz­te familia-eredu ba­tzuetan eta, beraz, oso-oso
garran­tzi­tsua da esparru juridikoa gizarte-aldaketekin batera
eta az­kar gara­tzea, aurreko atalean ikusi dugun moduan.
Egun –aurrerago ikusiko dugunez– tradizioz­ko familiaren
zentraltasuna galdu duten familia-eredu asko ditugu eta bes-
te familia-mota ba­tzuk gehitu dira, adibidez, guraso bakarre-
ko familiak, sexu bereko gurasoak, banandutakoak, haurrak
adopta­tzen dituz­tenak edo berreraikitakoak.
Etengabean alda­tzeak eta familia-antolamenduaren ingu-
ruko gizarte-aniz­tasuna handi­tzeak zailtasunak sor­tzen ditu
zuzenbidean modu progresiboan arau­tzeko eta, zuzenbidea
gizarte-egoera berrietara egoki­tzen bada (behin­tzat neurri
batean, txosten honen hirugarren kapituluan ikusiko den
moduan), familia-mota ba­tzuk, berriki sortu direlako edo
demografian zama txikia dutelako, ez dira guz­tiz arautu edo
berariaz­ko neurriak behar dituz­te haien erabateko berdinta-
suna berma­tzeko haien fun­tzioak bete­tzen lagun­tzeko ba-
liabide publikoak eskura­tzerakoan.
Hala, familia-mota berri batek,
(2000)
dioen mo-
duan
egoera deserosoren bat sor­tzen badu
(
familiei lagun­
tza emateko politika publikoetan),
segur aski izango da gaur
egungo gizarteetan egindako adieraz­pen berrien kataliza­
tzailea edo adierazlea delako”.
Dena dela, oro har, aurrerapen erregula­tzailea argia da zu-
zenbide zibilaren eta zuzenbide publikoaren ikuspegitik.
Alde batetik, per­tsona pribatuen arteko per­tsona– edo
ondare-harremanak arau­tzen dituen eta, beraz, juridikoki
kon­tzeptuak (adibidez, estatu zibila edo seme-alabata-
suna) muga­tzen dituen
zuzenbide zibilean
fun­tsez­ko au-
rrerapenak jazo dira az­ken urteotan; besteak beste, ez­kon­
tza, dibor­tzioa edo izatez­ko bikoteen elkar­tzeak kategoriak
garatu dira (eragin handia izan dutenak familia-eredu be-
rrietan).
Adibidez, seme-alabatasunari dagokionez, seme-alaba-
tasunaren, guraso-ahalaren eta senar-emaz­teen araubide
ekonomiaren inguruan Kode Zibila alda­tzen duen
13
onar­tzen du bi per­tsonen arteko lotura
juridikoa, bata bestearen beheranz­koa denean jazo daiteke-
ela modu naturalean edo adopzioaren bidez eta, hala, es-
kubideak zabal­tzeko eta familia adopta­tzaileen­tzako babes
juridiko handiagorako atea ireki­tzen da.
Horrez gain, oso garran­tzi­tsuak dira –gaia an­tzekoa izatea-
gatik– izatez­ko bikoteen gaineko erregulazio autonomikoak,
baita, beste kontu ba­tzuei helduz, ez­kon­tzeko eskubidearen
arloan Kode Zibila alda­tzen duen
.
Izan ere, legez­ko bi gorpu­tzek erabateko aldaketa
ekarri zuten, alde batetik, ez­kon­tzaren bidez arautu gabeko
de facto elkar­tzeen eskubideetan (heterosexualak edo ho-
mosexualak) eta, bestetik –bigarren kasuan–, sexu bereko
bikoteenetan (ez­kon­tzetarako estatutu juridikoa eskura­tzeko
aukera zabaldu zi­tzaien horiei).
Familia-egituren gizarte-bilakaerara arauz egoki­tzeko egin-
dako beste adierazgarri bat familia ugarien legeetan bide-
ratutako ondoz ondoko erreformak dira, hain zuzen, familia
ugariak babesten dituen egungo
iri­tsi arte. Lege horrek familia ugaria zer den xeda­tzen
du, bertan aipatu erregulazioan eba­tzi gabeko edo aldaketa
berrien komenigarritasuna mahai gainean jar­tzen duten hobe
daitez­keen alderdiak egoten jarrai­tzen badu ere.
Halaber, sustapen neurrien erregulazioa, zerbi­tzu publikoen
ematea eta familiei babeserako baliabide publikoak ematea
abian jar­tzea barne har­tzen dituen
zuzenbide publikoan
ere aurrerapausoak eman dira, batera­tzeko lagun­tza eko-
nomikoak sor­tzeko neurriak, seme-alabengatiko lagun­tzak,
estatuko edo, hala badagokio, autonomietako lagun­tzak, gi-
zarte lagun­tzak edo kotizaziorik gabekoak artikulatuz, baita
zerga neurriak ere. Bitarteko horiek guz­tiak fun­tsez­koak dira
familien fun­tzioei lagun­tza ematerakoan (4. kapituluan arre-
taz jorratuko dira).
Hala ere, EAEren esparruan, familiei lagun­tza ematen dien
da eta horren ondoren-
go legegin­tzako garapena (adibidez, batera­tzeko lagun­tzen
inguruko ondoz-ondoko erregulazioekin) EAEko familien
egoerara hurbil­tzen gaituena eta aurrerapen handia eman
dezakeena. Lehenengo eta behin, ez duelako familia ter-
minoaren gainean singularren hi­tz egiten –alegia, erakunde
bakar eta uniforme gisa–. Egoera hori era askotara jorra­tzen
du, hainbat familia-motari buruz ari da eredu ba­tzuk izenda­
tzeko (horiei jarraiki antolatu dira giza taldeak historikoki).
Horrez gain, soziologia modernoak familiari eslei­tzen diz­kion
ezaugarri eta fun­tzionaltasun asko bil­tzen dituen familia-kon­
tzeptua barne har­tzen duen legea delako, bai barne morfo-
logiari dagokionez, bai fun­tzioei eta ongizate-estatuaren ba-
rruan horien banaketari dagokienez. Hala:
¦
¦
Legearen arabera familia da:
ez­kon­tzaren bidez edo ez­
kontideen an­tzekoa den harreman baten bidez edo seme-
alabatasunaren edo beste ahaidetasun batez bidez lotuta
dauden bi per­tsona edo gehiagoren bizikide­tza-taldea”.
Horrez gain, dio
tutore­tza eta harrera seme-alabatasuna-
ren harremanarekin parekatu ahal izango dira, lagun­tzaren
izaeraren arabera eta kasuan kasuko araudi erregula­
tzailearekin bat etorriz”.
¦
¦
Legeak, gainera, xeda­tzen du –lehen adierazitako
hainbat egilek bezala– familien fun­tzioa dela euskarri
afek­tiboa, materiala eta gizarte-eragile izatea, per­tsonak
osotasun fisiko, emozional eta intelek­tuala edukita gara
daitezen.
¦
¦
Halaber, legeak ezar­tzen du familiek gizarte-babeserako
eta baliabide publikoetarako sistemekin harreman zuzena
eduki behar dutela gizarte zerbi­tzuen, osasunaren, hez­
kun­tzaren, justiziaren, etab. esparruetako zenbait zerbi­tzu
eta prestazioren bitartez.
Horrek guz­tiak aukera ematen digu ondorioz­ta­tzeko, es-
parru juridikoaren bidez eta bereziki familiei lagun­tza
emateko politika zeha­tzak diseinatuz eta artikulatuz, herri-
administrazioa aurrerapausoak ematen ari dela
familiek
bete­tzen dituz­ten zereginen gizarte-errentagarritasunaren”
onarpenean (Meil, 1992), familiei lagun­tzeko esku-har­tze
publikoaren legitimazio gisa. Horrek eragin handiagoa edo
txikiagoa izango du araudiaren arabera, baita horietatik
familien­tzat bideratuko diren neurri zeha­tzen arabera ere.
Alderdi horiek 3. eta 4. kapituluan jorratuko dira hurrenez
hurren.
31
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
I
(
I ) . 2 .
FA M I L I A R A H U R B I L K E TA H I R U K O I T Z A , L A G U N T Z A E M AT E K O P O L I T I K E I D A G O K I E N E Z
Aurrekoa ikusi