(8.
grafikoa)
Lanpetuta dauden biztanleek etxeko
lanetan batez beste ematen dituzten
orduak
0
1
2
3
4
5
Mendeko pertsonen
zaintza
Etxeko lanak
Seme-alaba
adingabeen zaintza
1,30
1,90
2,80
2,30
4,30
4,70
Iturria: EUSTAT (2010b).
Aurreko grafikoan ikus daitekeenez, haurrak haz­teari eta
mendeko per­tsonak zain­tzeari buruz­ko lanek emakumeen
esku diraute, nahiz eta gizonek, pixkanaka, gero eta denbora
gehiago eman horretan
29
.
Dena den, jarrera erabateko des-
berdintasunekoa da, zeren eta gizonek egunean hiru ordu
baino gu­txiago ematen baitituz­te adingabeak zain­tzen, eta
emakumeek, aldiz, ia bost. Mendeko per­tsonak zain­tzeari
dagokionez, diferen­tzia hori areagotu egiten da, gizonek
egunean ia bi ordu ematen dituz­telako jarduera horretan, eta
emakumeek, ordea, bikoi­tza.
Zer dago datu horien az­pian? Zergatik batera­tzea ez da
familiako gai­tzat jo­tzen eta oraindik ere nagusiki emaku-
meei lotuta dago, haiek baitira gehienetan e­txeko lane-
tako eta ugalketako zereginez ardura­tzen direnak?
Lehen adierazi digunez, barne-negoziazioaren haz­kundearen,
emakumeen ahaldun­tzearen eta gizonak pixkanaka eran­
tzunkide bihur­tzearen ondorioz, e­txeko lanen banaketa gero
eta bidez­koagoa da, baina eginkizun hori gehienetan emaku-
meek gain har­tzen jarrai­tzen dute.
Alde batetik,
kultura-paradigma
daukagu: erabaki horie-
tan eragiten, ekoiz­pena gizonez­koen rolekin eta ugalketa
emakumez­koen rolekin lo­tzen dituen sistema baten ondorioa
29
Denbora-aurrekontuei buruz­ko galdeketako 2008ko (EUSTAT,
2008
c) eta 2010eko (EUSTAT, 2010b) datuen erkaketa oso ar-
gia da alderdi horri dagokionez.
da, eta, bertan, batera­tzea emakumearekin eta amatasuna-
rekin lotuta dago
(
,
2008).
Zehaz­ki eta 2009ko datuen arabera
30
,
EAEn seme-alabak
zain­tzeko eszeden­tzietarako eta lanaldi-murriz­ketetarako
diru-lagun­tzen 45.000 eskaera baino gehiago erregistratu
ziren, eta 10 eskaeretatik 9 emakumeenak ziren. Irudika-
ri kolek­tibo horri dagokionez, argi dago sen­tsibilizazio-
politika publikoek jarduteko eta eralda­tzeko ahalmena
daukatela.
Hala ere, beste aldetik, oraindik sorrarazi zuten baldin­
tzapen industrialetan ainguratuta dagoen
ekonomia– eta
lan-sistema
bat dago; gaur egungo gizarte-egituratik urrun
geratu da, eta, bertan, presentismoak, eskuragarri egoteak
edo ekoiz­pen-egituraren barruan ugalketa-balioa ez sar­
tzeak agin­tzen jarrai­tzen dute: “
emakumeok gizonek gizo-
nen helburuak bete­tzeko sortu dituz­ten enpresa-egituretan
sartu gara”
(
,
2012),
eta horrek ondorioz­
taraz­ten digu
ugalkortasuna susta­tzen duen ezein fak­tore
ez dela aproposa Espainiako kasuan”
(
Esping-Andersen,
2013).
Hain zuzen, lan-berdintasun handiagoa duten herrialdeetan
ere, az­terketek eraku­tsi dute sarritan horren arrazoia ez dela
sek­tore pribatua berdintasunez­koagoa izatea, sek­tore pu-
blikoaren pisu espezifikoa baizik
31
.
Adibidez, ugalkortasuna
altuagoa izaten da sek­tore publiko handiagoak dituz­ten he-
rrialdeetan (Bernhardt, 1993); gurasoek maizago eska­tzen
dute esparru publikoan jaio­tzagatiko baimenak parteka­
tzeko, eta, horrez gain, seme-alaben kopurua handitu nahi
duten familietan, emakumeek “ekonomia gogorreko ingu-
runetan” –enpresa pribatua– dauz­katen lanpostuak u­tzi eta
ekonomia biguneko ingurunetara” –administrazio eta enpre-
sa publikoa– joan ohi dira
32
.
EAEn lan esparruan batera­tzeko neurriei garran­tzirik ez ema-
teari buruz­ko erreferen­tzia-elementu on bat eta urratu behar
dugun bidearen erakusgarri on bat hauxe da:
enpresetan
mota horretako oso elementu gu­txi eskain­tzen zaiz­kie
langileei
.
Izan ere, esate baterako, haur­tzaindegiak eskain­
tzen diren gizarte-prestazioetako az­ken lekura baz­tertuta
daude (biz­tanleriaren %4,5 dago beteta).
30
(2009).
31
Mandel, H. eta Semyonov, M. (2006).
32
Esping-Andersen, G. (2013).
F
amiliei
laguntzeko
politikak
E
uskadin
:
azterketa
eta
proposamenak
46
(
II). Familiaren bilakaera eta laguntzeko politiketan eragina daukaten faktoreak
II
Aurrekoa ikusi